Ahotsak

Miren Begoña Arriaga Leniz (1921-02-05)

Eibarko Maria Angela kaleko etxe batean jaio zen Miren, kartutxoak saltzen zituen denda baten gainean. Dendariak deskuidua izan eta su hartu zuen eraikin osoak. Bost urte zituen etxerik gabe geratu eta Txontara lekualdatu behar izan zirenean. Bizkaitarrak zituen gurasoak: Berrizkoa aita, Ispasterkoa ama. Jardiñetako eskolan egin zituen ikasketak. II. Errepublika eta 1934. urteko erreboluzioko oroitzapen garbiak dauzka. Neska koskorra zen gerra zibilak eztanda egin zuenean. Ondo gogoratzen du hura ere. Ispasterko baserrian eta Ereñon pasa zuen sasoi hura, babesean, baina hurbil zuten Gernika eta pasarte zirraragarriak kontatzen ditu.

Gerraostean Eibarrera itzuli eta administrazio ikasketak egin zituen bertako akademia batean. 23 urte zituen El Reno eskopeta lantegiko ofizinan hartu zutenean.  Bertan jardun zuen erretiroa hartu zuenera bitartean. Garaiko lanketa prozesua eta lan-baldintzei buruz dihardu elkarrizketa honetan. 

Mercedes Kareagarekin batera, Eibarko Goi Argi emakume Elkarteko fundatzaileetako bat izan zen Miren. Elkartearen hastapenak, honen antolaketa, finantzaketa eta ekintzei buruz hitz egiten digu bere ahizpa Arrate Arriaga Lenizekin batera.

PasarteaIraupenaBideoaAudioaTranskripzioa
eib-680-0030:04:23BaiBaiBai
eib-680-0070:04:42BaiBaiBai
eib-680-0080:00:54BaiBaiBai
eib-680-0100:02:41BaiBaiBai
eib-680-0120:01:05BaiBaiBai
eib-680-0130:02:15BaiBaiBai
eib-680-0150:01:54BaiBaiBai
eib-680-0160:05:06BaiBaiBai
eib-680-0180:03:30BaiBaiBai
eib-680-0190:04:20BaiBaiBai
eib-680-0200:03:38BaiBaiBai
eib-680-0210:02:30BaiBaiBai
eib-680-0220:02:50BaiBaiBai
eib-680-0230:01:00BaiBaiBai
eib-680-0240:03:12BaiBaiBai
eib-680-0250:02:15BaiBaiBai
eib-680-0260:03:33BaiBaiBai
eib-680-0290:03:02BaiBaiBai
eib-680-0310:01:34BaiBaiBai
eib-680-0330:04:06BaiBaiBai
eib-680-0350:03:54BaiBaiBai
eib-680-0370:02:55BaiBaiBai
eib-680-0400:01:56BaiBaiBai
eib-680-0420:02:01BaiBaiBai