Ahotsak

Odile Kruzeta Olañeta (1957-11-06)

Eibarren jaioa, Estazio kalean bizi ziren lau senide eta gurasoak: ama Ermukoa zen, Margarita Olañeta, eta aita eibartarra, Jose Mari Kruzeta. Ikastolan ibili zen 8 urte bete arte, eta ondoren Aldatze ikastetxean, mojekin. Fisika ikasi zuen Donostian, eta matematika irakasle moduan ari zen lanean, Euskadi Irrati sortu berritik deitu ziotenean (Joxe Mari Oteminek), lan eskaintza batekin. Aurretik Zeruko Argian aritu zen kazetari gisa, kolaborazioak egiten. Izukaitz musika taldekoa ere bazen ordurako. Euskadi Irratiko zuzendari izatera iritsi zen 1999an eta 2013tik aurrera EiTBko zuzendari bihurtu zen. 

PasarteaIraupenaBideoaAudioaTranskripzioa