GERTATU ekimenaren barruan bi tailer digital eskainiko dira apirilean. Izen-ematea martxoaren 10etik 21era egingo da PEGORAN.
Eibarren erroldatutakoek 6€ ordaindu beharko dute, eta gainerakoek 10€
- GEOLOKALIZAZIO AKTIBORAKO TAILERRA: apirilaren 1ean eta 3an, 18:30-20:00 PORTALEAN
Gaur egungo teknologiek eskaintzen dituzten geolokalizazio aukerak modu pasibo hutsean kontsumitzetik, modu aktiboan eta euskaraz erabiltzea garatuko da tailer honetan. MApak, gida lokalak, ibilbideak eta abar landuko dira.