Euskararen Aholku Batzordea

Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia garatzeko 4 urteko plan estrategikoaren eta urteroko kudeaketa planaren jarraipena egiteko sortzen da Euskararen Aholku Batzordea. Gizartearen esparru garrantzitsuetako eta Udalean ordezkaritza duten alderdi politikoen ordezkariez osatua dago.

Euskararen Aholku Batzordearen osaera

Sarrera

Eibarko Udalak udalerrian, Eusko Jaurlaritzaren eskariz, 2002ko ekainaren 4an Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) prestatu eta garatzea onartu zuen Eusko Jaurlaritza, HABE eta Foru Aldundiko ordezkariekin batera.

Planaren helburu nagusia euskaraz bizi nahi duten herritarrei, horretarako aukerak bermatzeko behar diren hizkuntza-politikarako neurriak erabakitzea da, maila pertsonalean, sozialean eta ofizialean euskararen berreskurapen osoa lortu asmoz, euskararen aldeko urratsak areagotzeko.

Plan hori 4 urterako da eta hiru atalek osatzen dute: diagnosia, plan estrategikoa eta kudeaketa-plana. Dagoeneko lehen biak amaituta daude.

EBPNk ekimen instituzionala eta soziala uztartu eta lankidetza sustatzea eskatzen du,eta planaren jarraipena egiteko Udalak Euskararen Aholku Batzordea sortzen du, gizarte esparru garrantzitsuenetako andra-gizonen artean aukeratutakoekin eta Udalean ordezkaritza duten alderdi politikoetako ordezkariekin osatuko dena.

Batzorderako araudia

Izaera eta kokapena

Organu aholku-emailea da, eta Eibarko Udalari atxikia Euskara eta Kultura batzorde aholkulariaren bitartez.

Organo aholku-emaile hau udalerrian hizkuntza-normalkuntzan diharduten talde, elkarte eta erakunde publiko eta pribatuetako ordezkarien harreman-organoa izango da.

Egitekoak hauek izango dira:

  1. Udalari Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia egokitzen laguntzea, hots, udalerriko plan estrategikoa egiteko aholkuak ematea, Udalbatzak ontzat eman aurretik.
  2. Onarturiko plan estrategikoa garatzeko urteko kudeaketa-planen jarraipena egitea.
  3. Oro har, Udalak Euskara eta Kultura batzorde aholkulariaren eskariari jarraituz, udalerrian euskararen erabilera normalizatzeko lanekin zerikusirik duten gaiak aztertzea.

Partaideak

Udalaren Euskara Aholku Batzordeak partaide hauek izango ditu:

  1. Lehendakaria: Eibarko Udaleko Alkatea
  2. Lehendakari-ordea: Eibarko Udaleko Euskara eta Kultura batzordeburua
  3. Euskara eta Kultura batzordekideak
  4. Eibarko Udaleko euskara teknikaria
  5. Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia garatzeko Udalak izendatutako solaskide teknikoa.
  6. Udal euskaltegiaren arduraduna.