2007 - 2010 Plan estrategikoa

Helburu nagusia Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren helburu nagusia da euskaraz bizi nahi duten herritarrei horretarako aukerak bermatzeko behar diren hizkuntza-politikako neurriak erabakitzea eta bultzatzea. Euskal Herrian, maila pertsonalean, sozialean eta ofizialean, euskararen berreskurapen osoa lortzeko euskararen aldeko urratsak areagotzea.
Helburu estrategikoa

1 - Euskara ondorengoetaratzea

Esparrua

1.a - Irakaskuntza

Neurria 1.a.01 - Hizkuntza-politikaren arloan garatutako ekimenen eraginik aldekoena hezkuntza-arloan antzeman da, hain zuzen ere Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan. EAEn, irakaskuntza-sistemako B ereduaren eta bereziki D ereduaren onarpenari esker gertatu da euskararen areagotzea gazteenen artean.
Ekintza
  • Etorkinen seme-alaben integrazioa erraztu ahal izateko, euskaldundu daitezen neurriak hartu.
  • Irakaskuntza sisteman sartzear dauden haurren gurasoei zuzendutako komunikazio ekintza zehatzak gauzatu (gutunak, hitzaldiak,... ) irakaskuntza eredu desberdinen helburuak azalduz.
  • Lanbide Hezkuntzako zentroetan euskara sustatzeko laguntza ematea
Neurria 1.a.03 - Egitarau zehatzak eratu eskolaz eskola, irakaskuntzarako ez ezik eskolako ekintza guztietako harreman-hizkuntza ere izateko, bai eta euskararekiko atxikimendua eta euskaraz bizitzen lagunduko duten ohiturak bultzatzeko ere.

Ekintza

  • Ahozko adierazmena indartzeko ekintzak burutzeko laguntza ematea
  • Irakurzaletasuna bultzatzeko dauden ekimenen berri ematea eta horiek gauzatzeko beharrezkoak diren baliabideak edo laguntza eskaini
  • Euskararen kalitatea hobetzeko ohiko akatsak zuzendu eta maila hobetzeko ekintzak bideratu.
  • Ikastetxeetan euskararen normalkuntza planak martxan jartzeko eta daudenetan garatzeko laguntzak eskaini
  • Ikasleak Interneten euskarazko edukiak aurkitu erabili eta ohitura sortzeko trebatu.
  • Eusko Jaurlaritzak, foru-aldundiak eta bestelako erakundeek (Europako Batzordeak, Europako Kontseiluak,...) hizkuntzak sustatzeko kudeatzen dituzten programen eta dirulaguntzen berri eman
  • `Euskara Zine Aretoetara? programan parte hartzera animatu eta hori gauzatzeko beharrezkoak diren baliabideak eskaini (zine aretoa, sarrerak merkeagotzeko dirulaguntzak, esku-orriak prestatzea...)
  • Eskola barruko eta kanpoko komunikazioan (inprimakiak, bilera aktak, zirkularra,...) euskara erabiltzeko aholkularitza eskaini