Euskalduntzea eta prestakuntza
Euskararen aldeko motibazioa eta euskaren ezagutza handitu nahi dira herritarren artean. Horretarako honako egitasmo hauek garatzen dira:
- Gurasoentzako euskara ikastaro bereziak
- 0-12 urte bitarteko umeak dituzten gurasoentzako euskara ikasteko diru-laguntza.
- Euskaltegien ate irekien eguna
Helduen prestakuntza eskaintzan euskararen erabilera handitu nahi da. Horretarako honako egitasmo hauek daude martxan:
- Ikastaroak eskaintzen dituzten Eibarko Udalaren sail desberdinekin sentsibilizaio lana egiten da euskarazko ikastaroak ere eskain ditzaten.
- UEUk Eibarren udaberrian, udan eta udazkenean eskaintzen dituen ikastaroetarako diru-laguntzak ematen dira.