Aurrizkixak

    BI-:

"billobia, biortzekua" (TE, 254).

    DES-:

desbardin

"Mai au, desbardiña dago jasogarririk barik" (TE, 290).

    EZ-: "Prefijo de valor negativo con que se forman algunas voces antónimas" (TE, 364):

ezbardindu, ezbardintze

"Lur-ikara batek ezbardindu dau laua zan tokixa" (TE, 366).

"Ez zan komeni ezbardintzia baña..." (TE, 366).

ezbardin

''Gizon ezbardiñak, beria beretako eta bestiena erdibana.
Amen lurra ezbardiña da eta obe
'' (TE, 366).

ezbardintasun

"Gizon arteko ezbardintasunen aurka, Pozdunan Barri-Ona" (TE, 366).

ezbihar

"Ezbiarra, ezezaguna" (TE, 364).

"Ezbiarra sortu jako bidian datorrela" (TE, 366).

ezeindu, ezeintze

"Gau baten ezeiñdu eben urte askoko lana.

Ezeiñtzia gauzak, asko errezagua eittia baño" (TE, 367).

ezezagun

"Ezbiarra, ezezaguna" (TE, 364).

"Dirua eiñ aurretik, ezezaguna zan" (TE, 368).

ezezagutu, ezezagutze

"Urreratu nintzanian, ezezagutu eiñ ninduan.

Ainbeste bidar lagundutako emakumiak gaur ezezagututziak miñ emon desta.

Gura neban ezezagutzia eta jaramunik eiñ barik aldendu, baña eziñ dot izan" (TE, 368).

ezilbiharreko

"Korputza illbiarrekua dan bezela, arimia ezillbiarrekua" (TE, 368).

ezilbihartasun

"Gure lenengo gurasuak, Jakintasuneko zugatzetik jan eben bezela, jan balebe Bizitzako arbolatik, izango genduan ezillbiartasuna, onan eta txarran ezaukerian tokixan" (TE, 368).

ezjakintza

"Errixetan, ezjakintza da oker askon itturrixa" (TE, 369).

ezleixal

"Gizon ezleixala agertu zan, probatzeko orduan" (TE, 371).

    SASI-: "Se prefija a nombres que denotan profesión con el sentido peyorativo de pseudo.

Sasi-medikua, sasi-letraua, sasi-astronomua" (TE, 650).

sasiabogau

"Sasi-abogau baten esanetara dabill, etxia jan biarrian" (TE, 650).

sasikume

"Sasikumiak sarrittan argixak eta ederrak, aittan ordez, Jaungoikuak begiratu dabelako eurengan" (TE, 650).