Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
1 . azpi.
1 . azpi. iz. (TE). Parte inferior, bajo. Basoko jende batzuen oiñen azpixa, abarka narrua baiño senduagua.
2 . azpi. postp. (TE). Debajo de, bajo. Anboto azpixan, Arrazola. / Ponzio Pilatoren azpixan, Jesusen heriotzia. / Izanduko nauk sakristau, baiña... Aita-Santuan azpian. (Zirik 100). / Eta andrakume txori-buruak zeru azpian diran artian --beti esatia da-- guk ez dogula goserik izango. (Ibilt 469).  Postposiziñuan aurreko berbiak kasu markak hartu leikez, edo mugagabian erabili leike. Postposiziñuak berak be kasu markak hartzen dittu. Esanguria lekuzkua da normalian, edo fisikua, baiña figuradu-subjetibua be izan leike.
3 . azpi. iz. (ETNO). Cama (del ganado); suelo donde se tumba el ganado. Lehen azpixak eitten jakuezen. Garotan ibiltzen giñuazen mendittik! Lehen garua botatzen jakuen egunian hiru bidar; kakak kendu pixkat eta azpigarrixak bota. Noberak ohia eittia moduan, azpixak. Egunian hiru bidar, jaten emoten jakuen beste bidar. Ik. azpigarri, azpixak egin.
azpixak egin. du ad. (NA). Preparar y limpiar las camas de los ganados. Azpixak ein bihar dittut; garbittu, sikua bota eta eiñ...
azpixan hartu.
1 . azpixan hartu. du ad. (TE). Coger/pillar/atrapar debajo. Suzko-burdixak azpixan hartu eban gizajua.
2 . azpixan hartu. du ad. (TE). Dominar, someter. Makiñiak gizona azpixan hartu dau. Ik. azpiratu, benderatu.
azpixango [azpiango]. iz. / izond. (TE). Subordinado,-a, sometido,-a, oprimido,-a, vasallo,-a. Hainbeste urtian azpixango izan eta gero, ez da erreza libre izaten ondo jakitzia. Ik. azpiko.