Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
haga. iz. (TE). Vara larga. Edozein makilla luze. Esate baterako zugaitz-buruak astindu eta frutak botatzeko erabiltzen diranak, baiña baitta karabi-hagak (karia egitteko erabiltzen ziranak), etxietako hagak (goiagak, gaillurragak...), eta beste edozein (ETNO). / "Vara larga para tender la ropa, colgar las longanizas en el humo de la cocina y varear los castaños y los nogales en la otoñada" (TE, 110). Ekarrirazu haga luze bat basotik, zapixak esegitzeko. / Gau hartan hágekin eutsita be ezin zeikian zutiñik egon gure Pernando plaentxiatarra. (Zirik 55). Ik. esegileku.