Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
gaizki.
1 . gaizki. adlag. (TE). Mal, de mala manera. Gaizki dogu amatxo, gibeleko gaitzakin. / Gaizki eiña umiak jotia. / Gauzak gaizki eittia, ondo eittia bardin kostatzen danian, zorakerixia. / Gaizki esan dau hitz hori. / Ederki, zatarki, gaizki, poliki... / Agura zahartxo, ximel da gaizki jantzi bati. (Zirik 62). Ik. txarto, gaizki be gaizki.  Indartzia nahi danian: gaizki be gaizki.
2 . gaizki. iz. (NA). Mal, daño; fallo, falta. Kaltia, miña, txarra; hutsa, faltia, akatsa. Bakotxari be ez jako gustatzen iñon gaizkixak entzutia. / Etxian aurka ezertariko gaizkirik eiñ ez ebanetik. (Ibilt 479).  Gitxi erabiltzen da.
gaizki be gaizki [gaizki ere gaizki]. adlag. (OEH). Pésimamente. Geixotuko zan, gaizki be gaizki jartzeraiño. (Zirik 52). / Gaizki be gaizki eritxi detsat ein dozun gauziari. / Lorak, geizki be geizki einda euazela sartu jakon buruan. (Zirik 13).
gaizki egin. du ad. (TE). Hacer mal; hacer el mal, perjudicar, dañar. Kalte egin. Zeozer modu txarrian egin (EEE). Zori diabruana, gaizki ein gurarik, onerako jarduntzia.
gaizki esan.
1 . gaizki esan. esap. (TE). Reprender, reconvenir. Gaizki esan detsa ein daben okerragaittik.
2 . gaizki esan. esap. (TE). Hablar mal, murmurar, criticar. Atzetik gaizki esaten bizi da mundu guztiagaittik.
3 . gaizki esan. esap. (TE). Decir mal [una palabra]. Gaizki esan dau hitz hori
gaizki gura / nahi. esap. (OEH). Desear el mal; querer mal. Nere ondra loi-gabia lagatzen dorala gaizki gura destenen miñian. (Ibilt 487).
gaizki hartu. esap. (TE). Malinterpretar; tomar a mal. Esan edo egitten deskuenari txarto iritzi. / "entender una cosa en sentido peyorativo" (TE, 380). Nahiz da intenziño txarrik barik esan, gaizki hartu zestan nik esana. / Hi! ez eidak gaizki hartu, baiña hor ez dok adore haundirik erakutsi.
gaizki hazi. esap. (TE). Malcriar, maleducar. Txarto erakutsi, gaizki edukau. Gaizki hazittako umiak dittu, eta ez dakit zer burubide atarako daben.
gaizki pentsau [gaizki pentsatu]. esap. (OEH). Pensar mal. Baiña, ez gaizki pentsau irakurle. Dana be izan zan, Joxe Moko okerreko etxian sartu zala. (Zirik 68).
gaizkiesan. iz. (OEH). Habladuría, murmuración; calumnia, ofensa, injuria. [Zaldunan nezua] Bateronbaten gaizkiesanagaittik aldendu baeban bere laguntzatik, jasotzeko erabagi ariñegi hau berari entzun arte. (Ibilt 479).
gaizkiñak euki [gaizkinak eduki]. esap. (TE). Estar de malas; estar de mal humor. Hasarre, umore txarreko egon. Gaizkiñak jaukaz gaur gure mutilzaharrak, eta ezin leikek hurreratu beragana.