Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
jo, jote [jo, jotze].
1 . jo, jote [jo, jotze]. du ad. (TE). Pegar, golpear. Lehenago, eskoletan jo eitten zan. / Umiak eskolan jotia, aspaldittik galduta dago. Ik. emon.
2 . jo, jote [jo, jote]. du ad. (TE). Trillar. Garau landara asko, urkuldu aurretik, behin sikatutakuan, jo egitten dira errezago aletzeko. Garixak jotia dogu aste honetan.
3 . jo, jote [jo, jotze]. du ad. (TE). Tocar un instrumento musical; tocar música. Tanborra joten ikusgarri eitten dau. / Barrenetxen kanteran dinamita kargak sartu zittuen da kornetia jota ezkutau ziran bihargiñak. (Zirik 78). / Hi, esaidak aurtengo jaixetan ze piezatzuk jotia nahi dozuezen. (Zirik 20).
4 . jo, jote [jo, jotze]. dio/du ad. (TE). Follar, joder, echar un polvo. "Esta y sus derivados, expresión grosera que se refiere a la consumacion del coito" (TE, 468). Oiñ ezkero, milla gizonezkok jo detse. Ik. narrua jo, txakilletan egin / ibili, txolan egin.
5 . jo, jote [jo, jotze]. du ad. (OEH). Tender, inclinarse. Herrixanganako lokarrixak apurtzia, akademismu hutsezko euskera batera jotia litzake. (Zirik 7).
1 . lurra jo [lur jo]. du ad.-esap. (TE). Tocar fondo, decaer; arruinarse. Jausi. Hondatu, behia jo. Gure Jaunak, kurutzia lepuan ebala, hiru bidar jo eban lurra. / Hainbeste urtian harro izandako etxia, gaur lurra jota.
ejera jo. esap. (TE). Dar en el punto flaco; atacar en el punto débil. Kontrarixuan une ahulen bat aittatu. / "Se dice en Eibar para recomendar al competidor que vaya derecho al punto débil del adversario" (TE, 309); "Consejo polémico vernacular que recomienda ir al punto neurálgico del contrario" (TE, 468). Ejera joixok behin baten, semia aittatuta! / Joixok ejera eta ikusiko dok zelan ixiltzen dan berihala!
jo batera eta jo bestera. esap. (EEE). Andar de aquí para allá, andar de un lado para otro . Jo batera ta jo bestera, lehoi billa ebizen eta halakoren batian [...] hara hor nun agertu jakuen. (Zirik 86). Ik. jo hona eta jo hara.
jo hona eta jo hara. esap. (EEE). Andar de aquí para allá, andar de un lado para otro . Gure gizon gizajua hor ibilli don gau guztian, jo hona eta jo hara, medikuok, abadiok eta gaiñerakuok aztartzen. (Zirik 27). Ik. hona, jo batera eta jo bestera.
jo ta jo [jo eta jo]. adlag.-esap. (OEH). Sonando sin parar; golpeando constantemente. Zer da hau? Erlojuak ixildu barik kanpaiak jo ta ko dihardu. (Zirik 67).
jo ta ke (jo ta keia) [jo eta ke]. esap. (TE). A toda máquina, a todo vapor, al máximo. Jo ta keia dihardue langilliak Sanjuanetarako etxia amaittu gurarik. / Han eguan Txorixa kartetan jo-ta-ke. (Zirik 76). Ik. jo ta su.
jo ta pasa. adlag. (ETNO). De batalla (trabajo), sin ningún cuidado. Kontu edo ardura gitxikin egindako biharra. Hónek bihar merkiok jo-ta-pasa egin bihar dittuk.
jo ta su (jo ta sua) [jo eta su]. esap. (TE). A toda máquina, a todo tren, al máximo . Urte osuan jardun genduan jo ta su alper-alperrik. Ik. jo ta ke.
joten. adlag. (TE). Junto a, al lado de; próximo, cerca. Elixia joten zan ospittala edo eritegia.
joten dabenak joten dabela. esap. (TE). Pase lo que pase, sea como sea, de cualquier modo. Joten dabenak joten dabela, ni banoia hamendik.
jotera egin. esap. (ETNO). Derrotar, hacer ademán de cornear. Ganauak buruaz joteko keiñua egin. Ik. adarka egin, burtxeloka egin, jotelari.
kinkiña jo [kinkina jo]. esap. (TE). Terminar, apurar, ultimar. Milla erriali kinkiña jo detsa, gaurko ferixara juan biharrakin.
kiskete jo [krisketa jo]. esap. (TE). Castañetear(dedos). Kriskitin egin, atzamar puntekin zaratia etara. / "Hacer sonar los dedos como a castañuelas" (TE, 491).