Gaizki-ulertu lehiaketa
Tabernara joan eta zerbitzariari: -Ebakia eta ur edalontzi bat, mesedez. Komunetik bueltatzean, barran nire kafea eta edalontzi hutsa; eta nire zerbitzariaren aurpegian irribarrea: -Urez beteta, mesedez. -Hauxe da eskatutakoa. Urez beteta nahi baduzu, baso bat ur eskatu hurrengoan, kar,kar.
12% (13 botu)
Mutrikuko jaietan, zezena kalean zebilela, bozgorailuetatik zera esan zuten: "Beheko plazan zoztenak kendu!"
4% (4 botu)
Aita-semeak potinean arrantzan zebiltzala, aitak galerna zetorrela esan zion semeari. Semeak, berriz, "galerna" arrain bat zelakoan, zera erantzun zion: "Ba jo paliakin".
0% (0 botu)
Kartel batean zera irakurri nuen behin:"No se admiten devoluciones" euskaraz:"Ez da agertzen"
2% (2 botu)
Nere ahiztiari pasau jakon aspaldi, bere lagun Anekin gelditzeko, etxeko telefonotik sei zenbakixak banan-banan markatzen zianian.... ta batzutan, okerreko etxia suertatzen zanian: -¿Sí? - Kaixo! (Ze arrarua Anen etxekuak erderaz...) Ane dao? -¿quéeeee? - Ane dao? (Ánedáooo? ) - ¿¡Nevaaar!? ¡Aquí qué va a nevar!!!!...
7% (7 botu)
Euskaltegian irakasleak galdetu zidan ea hil ondoren nire gorpuarekin zer egitea gustatuko litzaidakeen. Nik erantzun nion nire "arrautzak" itsasora botatzea gustatuko litzaidakeela. Aurpegi arraroak sumatu nituen inguruan, baita barre txikiak ere. "arrautzak" eta "errautsak" nahastu nituen, antza. Errautsak itsasora botatzea gustatuko litzaidakeela esan nahi izan nuen.
30% (31 botu)
Nik, lehen ASKO hitza entzutean, pentsatzen nuen "nolako eskrupulosoak diren euskaldunak! beti dabiltza asko gora eta asko behera"
3% (3 botu)
AZUKRE BELTZA. Habanako taberna batean, kafea eskatu eta tabernariari “¿tienes azúcar negro?” galdetu nion. Aurpegi txarrarekin azukrea atera zidan, zuria, betikoa. Momentuan ez nuen ulertu, baina orain badakit zergatik haserretu zen.
12% (13 botu)
Hasieran entzuten nuen BESOA hitza eta pentsatzen nuen "zenbat muxu ematen dute hauek?"
1% (Boto 1)
-Baten joan nintzen gasolindegira kotxearen depositua betetzera. Han etorri zen gasolinerako bihargina eta hauxe esan nion:_ -Egunon, bete mesedez Eta tipuak buelta erdi hartu eta alde egin zuen. Bada xelebrea gertaera ezta??
4% (4 botu)
Duela 18 urte Kataluniara joan nintzen bizitzera, eta katalana ikasi nahi nuenez, Hizkuntza Bulegora deitu nuen. Ikastaro baten prezioa galdetu nuenean oso larrituta geratu nintzen. Bulegoko andereñoak, katalanez, “saenmil” esan zidan. “¡¿Cien mil?!” galdetu nion erderaz. Berak berriro katalanez: “No! Saenmil!” Asko kostatu zitzaidan ulertzea: bere saenmil, cinc mil zen (5.000 pezeta). Azkenean, lasaitu nintzen eta oso pozik hasi nintzen katalana ikasten.
0% (0 botu)
Ni banketxe bateko langilea nintzen, eta sindikatu bateko kidea. Sindikatuko kideok bisitak egiten genituen ofizinetara informazioa zabaltzeko. Behin, Ermuako bulego batean, libre zegoen kutxara hurbildu ginen nire lankidea eta biok. Aurkezpena nik egin nuen eta zera esan nion kutxan zegoen andrazko langileari: "Leire Gabilondo eta Daniel Schneider ..." Ez zidan aurkezpenarekin jarraitzen utzi: "En castellano, por favor, no entiendo euskera." esan zidan urduri antzean.
6% (6 botu)
Bilboko okindegi batean, txokolatezko palmera bat euskaraz eskatu, eta dendariak eskura eman ostean, "zenbat da?" galdetu nionean, honen erantzuna: no, ensaimada no tenemos.
0% (0 botu)
GAZPATXOA MUSUTRUK. Gure alabia umetan barritsu-barritsua zan, eta laztanak emoten eskuzabala. Hain zanez emotaillia, “gastau” egiten jakozan eta “erosi” egin bihar izaten zittuan. Baten, 3 bat urte izango zittuan, amamakin apapara juan eta bueltan umia pozik eta amaiñarreba (umian amama, estremeñia bera) pozixau. “¡Qué ilusión! ¡No sabes lo que me ha dicho la niña jugando: ¡que va a comprar gazpacho! !Con lo que me gusta!! ¡Qué lisstta esss!”. Azkarra bai, baña hori berbiori!? Holako zeozer izango zan: “Amama, voy a konprrarr maz patxosz”
4% (4 botu)
Erizaina: Minik badaukazu? Pazientea: Bai, hankan mina dut. E: Ba, suerito bat jarriko dizut, minagatik! P: Ez, ez dut nahi! E: Nola ezetz! P: Ardo beltza nahiago dut. E: Alkohola edatea debekatuta dago! P: Baina zuk esan didazu zurito bat ipiniko didazula.
1% (Boto 1)
Nere alabia txikixa zanian parkian egoten giñan beste umetxo batzuekin jolasian. Amama erdeldunakin zeuan mutiko bat hurbildu jakon nere alabiari, esku artian zekan pelotatxua hartu nahixan... Nere alabiak ez zetsan pelotatxua laga nahi ta nik... : -Maiaaaaleeen... Lagaiozu pelotatxua, lagaiozu meseeeedez... Lagaiozu baaa! Ai neskaaaa! Lagaiooozuuuu.... Ta mutikuan amamak: -¡El niño no se llama Josu!.... Se llama Jakobe.
3% (3 botu)
EUSKALDUN PETO PETOA Nire aterkia lagako diezazuket Joxepo! -Hainbesteraino ireki zituen begiak aditz hori bota nuenean, non uste bainuen lehertu egingo zitzaizkiola.-Lagako dotsut!-esan nion eta Joxepo lasaitu zen.
0% (0 botu)
Txikitako zaragozar lagunak nik esandakoarekin gaizki ulertu bat izan zuen. Benidorm-en geundela, poteoan "coño" kalera joatea proposatu nion. Bertan biziki ondo pasako genuela adieraziz. Baina berak beste gauza ulertu zidan. Gaizki ulertua azaldu nion, hau da; berez kalearen izena bertokoek "El callejón de las tapas" deitzen diote, baina euskaldun asko bertaratzen direlako eta hauek agurtzeko duten eragatik hartzen du izen famatu hori
0% (0 botu)
Iaz Euskaltegian andereñoak NONGO kasua azaldu zigunean, oso pozik joan nintzen etxera kontu berri bat ikasi bainuen. Iluntzean nire bikotearekin errepasatzen hasi nintzen eta aurkezpena egitean Limakoa nintzela esan nionean barrez lehertzen hasi zen, eta esan zidan aurreko asteburuan Asturiasen mendian ikusi genuen barea nire lehengusua zela
2% (2 botu)
Hiru bikote ginen, berbetan. Emakumeak euskaraz ikasten ari ginen, baina gizonak ez. Une batean, galdetu nion nire lagunari zertan ari ziren, eta berak esan zidan NIK ikasten ari zirela. Gure senarrek aho zabalik begiratzen ziguten. Berehala bat bere emaztearengana joan zen, eta galdetu zion ea zer esaten ari ginen. Emazteak harrituta galdetu zion bere senarrari zergatik haserretu zen. Eta berak esan zion NIK esaten ari ginela. Emakumeak barrez erantzun zion: " Ez da NIK ezagutzen duguna, da YO euskaraz". Izan ere, NIK arabieraz larrua jotzea da.
1% (Boto 1)
Bilbon geunden parrandan eta iparraldeko talde batekin hizketan eta dantzan ari ginela, haietako batek zera esan zuen: "ostatura noa". Gu harrituta geratu ginen, lotara zihoala pentsatu genuelako. Baina, dirudienez, iparraldean, "ostatuak" tabernak dira....Azkenean, lagunak egin ginen eta ostatu askotara joan ginen.
1% (Boto 1)
Aspaldi, gizon bat medikuarengana joan zen eta horrela esan zion: "sillapian" min daukat. Hori entzunda, sendagilea aulkipetik begira eta begira jarri zitzaion, eta gaixoa harrituta geratu zen. (dirudienez, Eibarren ohitura dago besapea esan ordez, "sillapia" esateko.)
0% (0 botu)
Nire abizena pimpinela da. Pimpinela 90eko hamarkadako musika bikotea ere bada. Txikitan udako klubean, lagun bat harrerara joan zen eta galdetu zion: Pilar H. Pimpinelaren bila nabil, megafoniaz deitu dezakete?, Eta idazkariak esan zion: Barkatu?, Pimpinela?.... Venga hombre!, eta barrez hasi zen. Agur… eta mutilak atea itxi zuen. Nire lagunak galdetu zion berriro, Mesedez, egia da. Pimpinela bere abizena da. Orduan, beste lagun baten izena esan behar zuen."
0% (0 botu)
Ta zer egin zenuen afaltzeko? - Saldia. - Wow! Zaldia? - Zaldixa ez. Saldia. - … - Salda! - Ahhhhh!
2% (2 botu)
Ainhoa naiz. Uda baten Ingalaterrara joan nitzan familia batera au-pair moduan, lanera eta ingelesa ikastera. Nahikua lan zeken etxeko umiek nere izena ahoskatzen ta zer esanik ez idazten. Azkenengo egunian, liburu batzuk erregalau zesten dedikatoria ta guzti: For I know her, with all our love... (I know her = Ainouja!!! ) kostau jatan ulertzia, jajjaaaa
4% (4 botu)
OLE, ZENBAKIAK!!! Klasean, zenbakiak euskaraz ikasteko, bingoan ari ginen. Jokoa amaitu, eta ikasle batek non galdetzen didan: “Zer da zezen?” Nik, mimikaz, adarrak jarriz eta kapoteari eragin eta “ole” batzuk eginez adierazi nion zer zen. Ulertu zuela ematen zuen, baina aurpegi arraroa ikusten nion. “Non entzun duzu, ba?” galdetu nion, eta berak erantzun: “Zuk esan, lehen”. “Niikkk???” Eta berak: “Bai, bingoan, zuk asko zezen esan”. Ai, amaa!! Ulertu nuen azkenean!! Ikasle batek bolatxoa atera, eta nik galdetzen nion: “Ze zenbaki da?”
3% (3 botu)
Azpeitiko dendetan plastikozko poltsa bat eskatzeko; emango didazu zorro bat? esatea ohikoa da. Behin, nire lagunak erdaldun dendariari honela eskatu zion: Me das un zorro por favor? Edukazioz noski!
0% (0 botu)
Botoak guztira