oillo [oilo]. iz. (TE). Gallina. Oillua berez da izukia.
oillo-barru [oilo-barru]. iz. (TE). Menudos de gallina. Oillo-barruegaz janari ederrak ipintzen zittuan. Normalian pluralian.
oillo-gantz [oilo-gantz]. iz. (TE). Grasa de gallina, manteca de gallina. "Grasa de gallina a la que se hace durar en una olla de barro" (TE, 590).
Oillo zahar haundi honek, urtebeterako gantzak eukazen.
oillo-harri [oilarri]. iz. (TE). Piedras que engullen las gallinas. "Detritus calcáreo natural que en campo libre aprovechan las gallinas" (TE, 590).
Oillo-harrixa dan baserrixetan, oilluak gitxiago bihar izaten dabe jaten.
oillo-lapiko [oilo-lapiko]. iz. (TE). Cocido de gallina. Oillo-lapikua etxe guztietan: horraiñok heldu gura eban Frantziako errege nafarruarrak. / Gizonezkuen sarrittango argalunia, egunero oillo-lapikuagaz aspertzia, eta hala zan kaletar hau, etxeko ederragaz aspertuta, baserriko andrakume [...] bategaz aiskide. (Ibilt 465). Ik. aza-lapiko, baba-lapiko, lapiko.
oillo-luma [oilo-luma]. iz. (TE). Plumón de gallina. Oillo-luma bigunagaz neban harrotuta buru-azpikua.
oillo-salda [oilo-salda]. iz. (TE). Caldo de gallina. Oillo-saldia hamarretan arrautza gorringuakin eta txiki bat zuri. / Ollo-saldia edo dalako horrek iztarri guztia pikatzen jok [...] ta barriz, beste Txesterrok azkarrixaguak dittuk oindiok. (Zirik 114). (Se conocía con ese nombre la marca de tabaco "Ideales").
oillo-zorri [oilo-zorri]. iz. (TE). Piojo de la gallina. Oillo-zorrixak jan biharrian dauke gure lokia.