Lanbide zaharrak


3 . gaztaiña (kaztaiña) [gaztaina]. iz. (TE). Madera de castaño. Ate eta leihuetarako, ez (dago) gaztaiñia lako egurrik. / Ate eta leihuetarako, ez dago gaztaiñia lako egurrik. Eta teillatuak eitteko be, haritxa eta gaztaiñia onenak. Ik. gaztaiña-egur.


egur-zan. iz. (ETNO). Veta. Ik. arapo, izpi.


teillape. iz. (ETNO). Techado; alero. Izatez teillatupia, teillatu azpixa; baiña baitta teillatuan hegalpia, horma kontra euririk sartzen ez dan lekua. Ik. bolau.


artia billau. esap. (ETNO). Practicar un oficio para aprenderlo. Arotzerixiari be artia billau bihar jakok. Danari moduan! Hasieran, normalena, dana txarto egittia eta zura brintzatzia. Baiña denporiakin, artia hartzen juaten haiz, eta dana errezagua. Ik. artia hartu ezin, artia hartu.


© Asier Sarasua
goixaga. iz. (ETNO). Solanera, vigas del tejado. Teillatuan ezker-eskuma doiazen habiak. Euren gaiñian ipintzen dira kapirixuak. Batzuendako gaillurregurran sinonimua da. Ik. habe, kapirixo, zuraje.


tubo baltz. iz. (ETNO). Tubo sin galvanizar. Ojalateruen berbia da. Haixiandako, barandillak egitteko, kalefaziñuetarako... Horretarako tubo baltza erabiltzen da, galbanizau bako burdiñazko hodeixia. Ik. hodeixa, kirru.


arotz-aizkora (arotz-aixkora). iz. (ETNO). Hacha de carpintero,-a. Ahua beste aizkorak baiño zuzenagua daukan aizkoria. Ik. arotz.


kandeleja. iz. (ETNO). Candeleja. Beruna soldiatzeko erabiltzen zan eta gasoliniakin berotzen zen erraminttia. "Maillukia" baiño berba barrixagua eta "sopletia" baiño zaharragua. Berunezko tubua soldiau bihar juat eta ekarrik kandelejia. Ik. eztaiñau, soldiau.


gaztaiña-egur. iz. (TE). Madera de castaño. Gaztaiña-egurra, onena irauntzeko. Ik. gaztaiña.


© Anaje Narbaiza
1 . txarrantxa. iz. (ETNO). Brazo lateral. Etxian eskeletuan zati bat da. Itxuraz antzerakuak izan arren, eta zutabieri eusteko balio arren, txarrantxak eta besuak ez dauke bixak funziño bat: besuak frontalan pixuari eusten detsa, goittik beherako indarra; txarrantxiak, barriz, angulua mantentzen dau, zutabia aldietara mobidu ez deiñ. Ik. habe, tenteko, frontal.