Ahotsak

Hipoli Ugarteburu Lizarralde (1921-01-30)

Eibarko Bidebarrixetan jaio eta hantxe joan zen eskolara ere, doña Felisa maistrarekin; hark erakutsitakoak ahaztu barik ditu. Gerrate denboran hainbat bizileku eta bizipen gogor ezagutu ostean, Eibarren etxerik ez eta 18 urte egin berri zituela, gurasoekin batera Ermuko Kaltxangora etorri zen. Josten egiten zuen etxerako zein kanporako, eta ederto gogoratzen ditu orduko moda eta oihalen mundu hori. Etxekoei josten ikasi nahi zuela esan zienean, aita Justok Dibujora bidali zuen Eibarko Akademia batera, jostun ona izateko beharrezko izango zuela erizten zion eta. "Erromadetako" Andoni Areitioaurtenarekin ezkondu eta 8 seme-alaba izan zituzten. Hizkera: eibartarra.

PasarteaIraupenaBideoaAudioaTranskripzioa