Albisteak

Hitzen nahaste-borrastea lehiaketa

Sartu Hitzen nahaste-borrastea loturan eta deskargatu taula. Jarri hitzak ordena egokian eta zuzendutako mezuak bidali euskara@eibar.eus helbidera. Azken eguna apirilaren 2a.

 

 

Mezu ezkutuak lehiaketa.

Ea zenbat mezu deszifratzen dituzun!

Sartu lotura honetan , deskargatu dokumentua mezu ezkutuekin. Saiatu erantzunak topatzen eta egindako lana bidali euskara@eibar.eus helbidera apirilaren 10a baino lehen. Edo nahiago baduzu Eibarko Udal Euskaltegira edo Eibarko AEK euskaltegira ere eraman ahal dituzu zure erantzunak.

Irabazlea mezu ezkutu gehien deszifratu dituena izango da.

Saria Coliseorako bi sarrera, Armagintzaren museorako bi sarrera eta Eibarko udalaren hainabat argitalpen izango dira. 

Gaizki-ulertu lehiaketako irabazleak

Epaimahaiaren saria Ainhoa Argoitiak irabazi du gaizki-ulertu honekin:

" Nere ahiztiari pasau jakon aspaldi, bere lagun Anekin gelditzeko. Etxeko telefonotik deitu zion sei zenbakixak banan-banan markauta.

-¿Si?

- Kaixo (ze arrarua Anen etxekuak erderaz), Ane dao?

-¿Queeeee?

- Ane dao?  (Ànedàooo?)

- ¡¿Nevaaar?! ¡Aquí que va a nevar! ..."

Boto gehien jaso dituen gaizki-ulertua Paulino Hernandezena da. 

Eman botoa gaizki-ulertu lehiaketan

Bukatu da gaizki-ulertuak aurkezteko epea; orain botoa emateko unea da. Botoak martxoaren 7ra arte eman ahal izango dira.

Bi sari egongo dira: bata boto gehien jasotzen duenarentzat, eta bestea epaimahaiak aukeratzen duenarentzat.

27 pasadizo/gaizki-ulertu aurkeztu dira, zein baino zein barregarriagoak. 

Sartu HEMEN eta aukeratu gehien gustatzen zaizuena. 

 

Euskararen historia. Zenbat dakizu?

Ea zenbat asmatzen dituzun!

ERANTZUNAK Aditzaile onari hitz gutxi!

Nola esango zenuke euskaraz?

Zenbateraino ezagutzen dituzu zure hizkuntza eskubideak?

Egia ala gezurra da?

 

- Jaurlaritzak zerbitzu bat du herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzeko: Elebide.

Hiztegia: aspaldion sarritan entzuten ditugunak

Ea zelan lotzen dituzun ezkerreko eta eskumako hitzak, esamolde egokia lortzeko.

Konfinamendua             arreta

Ohiko                             bizi direnak

Jira bueltan kantak eta jolasak

Gaur "Egurretan" antzinako kanta proposatzen dizuegu, txaloka jolasteko. Binaka, familiako guztiok egin dezakezue txalo-jolasa, zeuek asmatutako esku-mugimenduekin.

Euskara maila egiaztatzeko tituluak. Zein dira baliokide?

Gaurkoan ariketa hau proposatzen dizugu: