Albisteak

Eman botoa nanoipuin lehiaketan

Otsailaren 24an bukatu zen naoipuinak aurkezteko epea eta orain botoak emateko unea da. Botoak martxoaren 24a arte eman ahal izango dira.

Bi sari egongo dira: bat boto gehien jasotzen dituenarentzat eta bestea epaimahaiak aukeratzen duenarentzat.

Oso lan politak aurkeztu ditu jendeak: batzuk beldurgarriak, beste batzuk farregarriak, hunkigarriak ere badira tartean.

Sartu HEMEN eta aukeratu gehien gustatzen zaizuena.

Nanoipuin lehiaketa

Otsailaren 24an bukatzen da lehiaketan parte hartzeko nanoipuinak aurkezteko epea.

Zer egin behar da?

Horiek denak web gune honetan jarriko ditugu eta nahi duenak gustokoen duen nanoipuinari aldeko botoa eman ahalko dio.

Bi sari egongo dira: lehena epaimahaiak erabakitakoarentzat eta bigarrena boto gehien jaso duenarentzat.

Apirilaren 25ean helduentzako ipuin musikatuak: Emakume Eskeletoak, amodiozko ipuinak

Juan San Martin udal liburutegiak Liburuaren Nazioarteko eguna dela eta, helduentzako ipuin musikatuak antolatu ditu. Emanaldian bi  ipuin euskaraz kontatuko dira eta bi gaztelaniaz.

Eguna: apirilak 25

Ordua: 19:00

Lekua: PORTALEA

Informazio gehiago hemen

 

e-berba lehiaketako saridunak

e-berba lehiaketa mundu digitalean hain ohiko diren ingelera jatorriko berbentzat euskarazko pareko egokia asmatzeko edo topatzeko lehiaketa izan da.

Dagoeneko baditugu irabazleak. Boto gehien jaso dituen e-berba GORROTER izan da hater adierazteko, eta epaimahaiak PLANTITXURA  e-berba hautatu du postureo hitzaren pareko.

e-berba lehiaketa

Zeutuber, neufi, gorroter... makina bat aukera daude erdal jatorriko e-berbei euskararen ikutua emateko. 

Ikusi HEMEN aurkeztu diren berbak eta eman botoa gehien gustatu zaizunari. Botoa emateko azken eguna martxoaren 11 izango da.

Bi sari emango dira: epaimahaiarena eta jendearen boto gehien jaso dituenarena.

33 lagunek hartu dute parte eta guztira 150 proposamen jaso dira lehiaketan parte hartzeko.

 

Pegoraren argazkia saritu du epaimahaiak

Pegora adierazteko argazkiak jaso du epaimahaiaren saria ARGAZKI DIGITAL LEHIAKETAn. Elena Palleja da horren egilea. Web orrian boto gehien jaso dituena (90 boto) Lu Carballoren argazkia izan da: antiparrak. Guztira 328 boto eman dira. Sarituaz gain, izan dira boto dezente jaso dituzten beste batzuk: basarri (81 boto), maratilla (47 boto), parrapas (29 boto), muga (13 boto)...

 

 

Eman botoa argazki digital lehiaketan (Eibar aldeko euskara hiztegia)

Lehiaketaren lehen fasea bukatu da, eta 59 argazki jaso dira. Orain botoa emateko unea da.

Egin klik HEMEN eta hautatu gehien gustatu zaizuna. Botoa emateko epea martxoaren 19an bukatuko da.

Lehiaketa hau Eibarko Udalak AEKrekin eta Udal Euskaltegiarekin lankidetzan antolatu du.

Eman botoa piropoen lehiaketan

Lehiaketaren lehen fasea bukatu da eta 45 piropo jaso dira, zein baino zein originalagoak. Orain botoa emateko unea da. Egin klik HEMEN eta hautatu zerrendatik gehien gustatzen zaizun piropoa. Botoa emateko epeea martxoaren 6an bukatuko da.

Lehiaketa hau Eibarko Udalak AEKrekin eta Udal Euskaltegiarekin lankidetzan antolatu du.

Eibarko Euskara Twitterren

Eibarko euskarako albisteak beste gune batzuetan ikusgai

Hemendik aurrera Eibarren euskaraz edota euskarareninguruan antolatzen diren ekitaldi eta egitasmoen berri izateko gune hauetara jo dezakezu: