Eman botoa nanoipuin lehiaketan

Otsailaren 24an bukatu zen naoipuinak aurkezteko epea eta orain botoak emateko unea da. Botoak martxoaren 24a arte eman ahal izango dira.

Bi sari egongo dira: bat boto gehien jasotzen dituenarentzat eta bestea epaimahaiak aukeratzen duenarentzat.

Oso lan politak aurkeztu ditu jendeak: batzuk beldurgarriak, beste batzuk farregarriak, hunkigarriak ere badira tartean.

Sartu HEMEN eta aukeratu gehien gustatzen zaizuena.