Atal honetan Eibarko hiztegixa topauko dozu. Hiztegi honen oiñarrixan Toribio Etxebarrian Lexicón del euskera de Eibar (1965) lana dago. 2002. urtian, Etxebarriak bildutako berbak fitxa egitturan antolatu ziran, orrazketa haundi bat egin zan eta sarian ipini ziran, webgune honetan bertan. 2008-2009. urtietan Eibarko Euskara Mintegixak beste orrazketa haundi bat egin dau, Eibarko Hiztegi Etnografikoa (2003) laneko hitzak gehittu dittu (eta baitta beste argitalpen batzuetakuak be), webgunian azpiegitura teknikua aldatu da eta barrikuntza batzuk gehittu jakoz, irudixak eta bideuak gehitzeko aukeria, bestiak beste. Hiztegi bizixa da, gaiñera: edozein herrittarrek parte hartu leike proiektuan, berba eta adiera barrixak bialduta, argazkixak gehittuta eta hiztegixa elikatzeko lanak eginda.
Eibarko Euskara Mintegia