Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
ta. onomat. (ETNO). Tiro. Tiruana. Bakeruen nobeletan tiratu?!: bestiak etara baiño lehenago "ta! ta!" eta danak hilda!. Ik. dinbi-danba, dun.
tabakalera. iz. (OEH). Tabakalera. Tabakaleria, aspirina fabrikaren batekin alkartuta egongo dok eta. (Zirik 114).
taberna. iz. (TE). Taberna, bar. "Despacho de bebidas" (TE, 668). Sardaua saltzen dan tokixa, "sardauteixa"; baiña ardauteixari, "tabernia". / Plaentxiako taberna batian gertau zan. Gabian berandu batian sartu zan tabernan bezero onenetariko bat sekulako mozkorrakin da koñak kopa bat eskatu eban. (Zirik 17). Ik. jantegi.  Hau da Eibarko forma erabilixena, gaur eta lehen, Toribio Etxeberriak diñuan moduan: "Más común" (TE, 320).
tabernari. iz. (TE). Tabernero,-a. Tabernari ona izateko, ardauari ura eitten ondo ikasi bihar da. / Halako gertakizuneri tabernari gehixenak ez detse kasurik eitten. (Zirik 49).
tabernazale. izond. (TE). Tabernario,-a; aficionado,-a a las tabernas. Gure aurretiko gazterixia, tabernazalia, eratia baiño beste gozamenik ez eukala. / Mendigoizalia, ederzalia, tabernazalia. / Ez dau izan bihar tabernazalia, baña iñoiz, lagunekin ibiltze alde edo, txikito bat edo beste eraten ei ditu. (Zirik 111).
tabla. iz. (ETNO). Asiento de cañón en la báscula. Armerixako berbia da. Tablia sorgiñarixakin apaintzen da.
taillar (tailler) [tailer]. iz. (ETNO). Taller, fábrica; industria. Eibarren industriari edo fabrikiari taillarra esaten detsagu, eta industri-gizon edo industrialari taillarduna. Lehen Eibarren, hamabixak joten zittuanian, kale guztiak jentez betetzen zittuan. Bihargiñak urtetzen zebenak biharretik. Untzagan bajeuan, jo-ta Alfa guztiak urtetzen juan han. Oin nik ez juat ikusten hainbeste jente! "Alfak" be, 2000 bihargin euki biharrian 400 jakaz, "Orbea" ta "Beistegui" juan zittuan, "Aurrera" ta fundiziñuak be bai, "Lambretta" be bai... Zer gelditzen dok ba Eibarren? Eibarko peora guztietan bihargin bi edo hiru-lau lagun euren taillartxuakin. Oin hori be desaparezidu ein dok!. / Lehenguan [...], zuen taillar ondotik pasau nintzuan eta ikusi hindudan. (Zirik 32). / Taillarrian norbaitt sartu bihar zanian, ha sartzeko lekua eingo bazan, euretariko batek urten bihar izaten ei eban. (Zirik 105). Ik. taillardun, fabrika.
taillardun. iz. (ETNO). Industrial,dueño,-a de taller. Taillarra ipintzen dabeneri esaten jakue taillardunak. / Eibarren industriari edo fabrikiari "taillarra" esaten detsagu, eta industri-gizon edo industrialari "taillarduna".
tajada. iz. (NA). Filete de carne. Gure gizonak nahixao izeten dau tajadia baiño, txarrixan txuletia jatia. Hagiñak dakaz zertuta ba! eta txarrixan txuletia fazilla da ba....
1 . taju (tajura) [taxu]. iz. (JSM). Aspecto, apariencia, forma; traza, porte; tipo. Eskekuen tajua baleukiek, ez zittuan hamen sartuko.
tajura [taxura]. iz. (EEE). Traza, porte; parecido, semejanza. Hori ez da gizonan tajuria. / Haiñ antzerako arpegixa, edozeiñek ber-bera zala pentsatzeko moduan. Haretxek bai eukala bere tajuria. (Zirik 103). Ik. itxura, traza, tankera.
tajutan egon [taxutan egon]. esap. (EEE). Estar fresco,-a, estar arreglado,-a, estar listo,-a [irónico, peyorativo]. "Zerbait lortzeko egoera txarrean egon, zentzu ironikoan erabiltzen da" (EEE, 51). Bai, tajutan gauaz Euskalerrixa salbatzeko! (Zirik 41).
tajuzko [taxuzko]. izlag. (OEH). Correcto,-a, adecuado,-a. Abarkak tajuzkoak ez zittuala-ta zapatak erostia pentsau eban. (Zirik 81). Ik. itxuroso, itxurazko.
2 . taju. iz. (TE). Cortante fijo. "Cortante fijo en el yunque, para cortar en caliente" (TE, 668). Hoztu baiño lehen ipiñi tajuan, eta mailluagaz jo eta ebagi deigun.
tak (taka, da, dda, txak).
1 . tak (taka, da, dda, txak). onomat. (TE). Golpe suave [onomatopeya]. "Onomatopeya que denota un golpecito, un saltito o una quiebra" (TE, 668). Tak eta erriala! Kendu ein bihar izan neban gitxarria. / Taka! jo eban buruan makilliakin baiña miñik emon barik. / Suertetsua zan ha, tak! eta beti etaratzen eban zegozer. Ik. pla, plas.
2 . tak (taka, da, dda, txak). onomat. (ETNO). Rapidez, sorpresa, algo que se hace con rapidez. Zeozer azkar egittia; harriduria. Baiña ikusi egin biher zan zelako demandia!, ikustekua izan da: bost miñutura, "taka!", beste hamar miñutura, "taka!" Azkenian berba egin dau presidentiak eta akabo!.
taka-taka.
1 . taka-taka. adlag. (TE). Andando, caminando. Ibiltzia, oiñez juatia. "Onomatopeya que define el andar; también el ruido producido por el caminar" (ETNO). "En lenguaje infantil andar sobre sus pies" (TE, 668). Taka-taka etorri zaittez amatxogana!. / Autua garajian dakat. Taka-taka juan biharko gara biharrera. / -Zelan juan zarie Arratera?, autuan, ezta? -Bai zera! "Taka-taka" juan gaittuk. / Gu!, hartu paiñelua eta, taka-taka erakusten... Oiñ! hori ez dago ondo, e? / Umiak ikesi dau taka-taka. Ik. tapa-tapa, tiki-taka, triki-traka.  Umiekin gehixenbat, baiña nagusixen berbetan be erabiltzen da.
2 . taka-taka. onomat. (NA). Ris-ras, tic-tac, ras-ras [onomatopeya]. Ganauak euren numerua dake, geure moruan: sartzen dabe ordenadorian "taka-taka-taka!" hori numeruori eta gla!: -"Bai! hauxe da!". / Egurrezko koillaran, kanpuan, Alluitz, medalla batetik -mendiko medallak emoten deskuez ba finalisteri?- halako batetik etarata, taka-taka, edarto e?, kutxillo puntiakin einda.
takada.
1 . takada (takara). iz. (TE). Golpe, revés. Oingo gaixuak, takada haundixa emon desta.
2 . takada (takara). iz. (IL). Vez, tacada, golpe. Migel Gallastegi pelotarixa eginda dago 22 tanto takada baten.
takar. izond. (TE). áspero,-a, duro,-a; torpe, bruto,-a, brusco,-a. Latza, atsegiña ez dana; saskarra. Bide takarra dago garai hartara. / Bihargin takarra izan da beti. / Zintzuak izan arren berbetan takar txamarrak gara. (Zirik 114). Ik. saskar.
takarrontzi (saskarrontzi, sakarrontzi). izond. (NA). Brusco,-a, bruto,-a. Umiei esaten jakue gehixenbat. Baiña!, takarrontzi!.
takatan (takatan-takatan, trakatan). iz. (NA). Caballo. Zaldixa. Han!, takatan!. Ik. trakatan-trakatan.  Sarrittan, repetiduta esaten da: "takatan-takatan".
© Gorka Ortega
takateko. iz. (NA). Golpe; mamporro; porrazo. Emon zetsan takatekuakin ixa konorta barik geldittu zan.
taket.
1 . taket. iz. (ETNO). Varas laterales del carro. Burdixak, kargiari piskat eusteko, albuetan eukitzen dittuan makillak. Ik. burdi, burgaiñeko, esaga.
2 . taket. iz. (JSM). Estaca, várgano. Hesola, tinkua. Ik. tinko, hesola.
3 . taket. izond. (TE). Grandullón,-ona, grandote,-a; corpulento,-a. Haundixa, haundikotia. Taket galanta ein da zure semia. / Zure seme taketak eindako astokerixia.
taketa-zulo. iz. (ETNO). Orificios para las varas laterales del carro. Burtetxiak taketak sartzeko daukazen zuluak. Ik. ezpata-zulo.
takian eta potian (takian da potian, takian-potian) [takean-poteanj]. esap. (TE). Frecuentemente, a menudo. Sarrittan. / "Una vez y otra vez también. Harto frecuentemente" (TE, 668). Takian da potian dauka zegozer makiña horrek. / Takian-potian guzurrak esaten dittuzu zuk. / Xaxara barik ibiltziarren takian-potian apurtu izan dira. / Plaentxiatarrak, zaliak dira takian-potian afariren bat dala edo meriandaren bat dala, ibaira edo errekaren batera arrain billa juaten. (Zirik 23).