Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
tontotu, tontotze ( tontotutze). da/du ad. (TE). Atontar(se), atolondrar(se); volver(se) estúpido,-a/fatuo,-a . Tonto bihurtu. / "Volverse fatuo" (TE, 677). Salamancara juan zanetik tóntotu ein da, dana dakixala pentsaurik. / Maixo harengana juatia zan tóntotutzia. / Tóntotzia nahi al dozu horrekin burua bat einda?. / Harrokerixiak tóntotu hau. Ik. txotxolotu.  Tóntotu esaten da.
topau, topatze [topatu]. du ad. (TE). Encontrar, hallar; buscar. Donostian topau neban. / Lasto artian jostorratza topatzia lakotxe gatxa. / Nere andra ziztriñak bere burua bota jok ibaira eta hemen nabik topatzen ete dodan. (Zirik 121). Ik. aurkittu, billau, tope egin.
tope.
1 . tope. iz. (TE). Tope, topetada, topetazo. Hogeta hamarrengarren topia daroia arrio ein barik.
2 . tope. iz. (TE). Tope, límite. Gauza haundixak eingo littuzke, baiña diruan dauka topia.
tope egin. du ad.-esap. (TE). Tropezarse, encontrarse; coincidir, toparse. Aspaldiko partez, atzo tope ein neban beragaz. / Gutxien uste eban lekuan, hara nun tope ein eban gure Galdosekin. (Zirik 89s). / Gerra ostian, kartzelatik urtenbarri zan sozialista hórretariko batek tope ein eban kalian, bere aiskide haundixa zan abade batekin. (Zirik 124). Ik. aurkittu, billau, topau, trink egin.
topeka. adlag. (TE). A topetazos. Akerrak eta baitta adarixak, alkarren gorrotu izaten diranetik, topeka hasten dira alkar ikusi ezkero.
topekada. iz. (TE). Topetazo, golpe, topetada. Bestekaldera begira nintzan artian, laixa bati soluan lotuta zan adarixak topekadia emon zestan atzetik.
topekari. izond. (TE). Ganado que embiste; topador,-a. Mantsua zalakuan, topekarixa. Ik. topelari.
topelari. izond. (TE). Ganado que embiste; topador,-a. Abontzako ahuntza topelarixa zan. Ik. topekari.
topin [tupina]. iz. (TE). Puchero, olla. Buztiñezko edo metalezko ontzixa, estalkiduna eta kerten bikua; jatekua egosteko erabiltzen dana. Topiñak zartaiñari esan ei zetsan ipurbaltz. / Esr. Topiñak galdariari ipur-baltz. Ik. lapiko.
topinkada. zenbtz. (TE). Puchero lleno (medida). "La medida de un puchero" (TE, 678). Topinkada gaztaiña egosixak atara zeskuezen Arrajolan.
Toriadoria. gatxiz. (TE). Toriadoria (apodo). "Torero" (TE, 678). Toriadorianekuak baziran Eibarren.
toriatzaille [toreatzaile]. iz. (JSM). Torero,-a, diestro,-a.
torio. iz. (TE). Toreo. Toriuak, Euskal Herrixan antxiñako jolasa dirudi.
torlojo.
1 . torlojo (torleju). iz. (TE). Tornillo. Torlojoren bat falta jako hari garunetan.
2 . torlojo. iz. (ETNO). Husillo roscado. Zorro batian sartuta, biraketa-mogimendua mogimendu lineal bihurtzen daben ardatz hariduna.
torlojua eskatu (torlojua askatu). esap. (TE). Desatornillar, soltar el tornillo, aflojar el tornillo. Ugartuta dagozenetik, gatxa torlojuak eskatzia orixotan beratzen euki ezik.
torlojua ixo. esap. (TE). Pasar de rosca. Torlojuan harixa ixo. / "Destruírsele la rosca al tornillo, apretándolo demasiado" (TE, 679). Hainbeste estutzekin, torlojua ixo dau.
torlojua lotu. esap. (TE). Atar el tornillo. Torlojuak gogor lotu biharra dauka, dardariakin ez deittian eskatu.
torlojogin. iz. (TE). Fabricante de tornillos, tornillero,-a. "Que hace tornillos" (TE, 679). Izan da Berrizko torlojogiña?, zegozer aitzen emon biharra daukat berari.
torlojogintza. iz. (TE). Tornillería. Eitzan, torlojogintzia, diru asko emon daben lana.
torniatzaille (dorniatzaille, dorniazaille). iz. (TE). Tornero,-a. Anai bata dorniazaillia, bestia limarixa. / Guenenguan, dornu-ardatzak ar eta eme eitten zittuan Entrena Zaharrak, torniatzaillia zanetik.
torniau (dorniau), torniatze [torneatu]. du ad. (TE). Tornear, cilindrar. Kañoiak torniatzen eitten eban Ibarbeian. / Dornu-zillak dorniatzen eta hóneri harixak ataratzen, eitten eban Entrena Zaharrak Guenenguan. Ik. biribildu.
tornu (tornio, dornio, dornu).
1 . tornu (tornio, dornio). iz. (TE). Torno (máquina-herramienta). Tornu mekanikua; makiña-erreminttia. Piezia bueltaka dabil eta hortza mogimendu lineala daben orga batian doia (ETNO). Torniuan eitten dau lana. / Honen tornuonen ardatz-nagusixak hari biborra ("Withworth") dauka eta hari metrikua emoteko gaizki be gaizki ibiltzen naiz. / [Tallarrian] hankiakin erainda ibiltzen zan tornu zahar bat. (Zirik 106).
2 . tornu (dornu ). iz. (TE). Tornillo de banco. Biharreko bankuari edo mahaixari lotuta, esku-biharretarako, limarixak eta ajustadoriak pieziari oratzeko darabixen erreminttia (ETNO). Armerixako eta taillarretako berbia da. Aberastu zalakuan, lehelengo eiñ eban gauzia, dornua ibaira jaurti. / Argi-mutilla jarrirak tornu aurrian, gaur berandura arte biharra ein biharko juat eta. / Kasketaldixa emon, eta lanerako tornua jaurti eban ibaira. / Tornuan lotzerakuan, zapalunia ein detsazu kañoi honi. / Espaiñian eta inguruetan fabrikante agertzen zan montadore harek, ez eban dornua limarako eta torniua zuluetarako baiño beste elementorik eskillarape baten. / Mugimentua daukan dornua laguntza ona dok grabatzailliandako. Ik. tornu-ardatz, tornu-maratilla, tornu-zil.
tornu-ardatz (dornu-ardatz). iz. (TE). Eje de tornillo de banco. "Bankuko dornuan zill hariduna" (ETNO). Guenenguan, dornu-ardatzak ar eta eme eitten zittuan Entrena Zaharrak, torniatzaillia zanetik. Ik. tornu-zil.
tornu-maratilla (dornu-maratilla). iz. (TE). Manivela del tornillo de banco. Bankuko dornu-ardatzari edo dornu-zillari eragitteko burdiña-barria. Dornu-maratilliari eraginda oratzen jakue piezeri (ETNO). Dornu-maratilliak atzaparra harrapau eta odolbatua ein desta.
tornu-zil (dornu-zill). iz. (TE). Eje de tornillo de banco, husillo del tornillo de banco. "Dornuan ar hariduna. Dornu-maratillian bidez zill honi eragiñez lotzen edo eskatzen dira piezak" (ETNO). Dornu-zillak dorniatzen eta hóneri harixak ataratzen, eitten eban Entrena Zaharrak Guenenguan. / Erabillixan erabillixaz tornu-zillak be ixo egitten dira. Ik. tornu-ardatz.
© BUAko guztiak
torre [dorre]. iz. (TE). Casa fuerte, casa-torre. "Casa-fuerte del tiempo de las guerras privadas" (TE, 679). Untzagako torria, Oñatiko Kondiena; Aldatzeko torria, Malleatarrena; Isasiko torria, Markeskuena.
tortika (dordika). iz. (TE). Mugre, suciedad, costra de suciedad. Egun urteko tortikia eban ontzi haren ipurdixak. / Eta zikiña?!: dana dordikia behetik gora... Ik. ugar.