tronpa. iz. (ETNO). Trompa, peonza. Ta, dana zertarako ta galtzatorratzak eta tronpa-puntak egitteko. (Zirik 105).
Ik. txiba. tronpetan. iz. (JSM). Juego a la trompa. Umien jokua da.
Bazabiz nirekin tronpetan?. trosko (trosku). iz. (ETNO). Trozo grande; tocho. "Burdiña zati landubakua. Beste edozein materixal be izan leike: egurra, okelia, ogixa..."
Troxko honek bajaukak nun biharra egiñ. / Hasi hari burdiña-trosko honi zepilluan lau aldiak bardintzen. / Horko burdin troskutik aurrian daukazuezan artazi fiñak ataratzen dittue. Trotxa. gatxiz. (TE). Trotxa (apodo). "sobrenombre en Eibar" (TE, 682).
Trotxanekuak, baziran gure herrixan. trozo (trozu). iz. (TE). Trabajo en las minas. "Forma de explotación de minas en Vizcaya, a las que acudían temporalmente algunos aldeanos, que introdujeron la voz para designar las minas" (TE, 682).
Trozuetan biharra eiñ ebanetik, ezagutzen zittuan Somorrostro aldiak. trukada (trukara). iz. (NA). Trueque, cambio. Ein dot trukaria, konejo batgaittik oillaskua. / --Ba, nahi bok (ba dok) trukadia eingo juagu: Hi juari trenian da ni juango nok autuan. --Konforme nagok trukadiakin, baiña gero hagiña be heuk atara nere ordez. (Zirik 127). trukau, trukatze [trukatu]. du ad. (TE). Cambiar, canjear, permutar, trocar. Trukauko leuke harek andria, zeiñek hartu baleu. / Bizimodua trukatzia balitz, ortulau izatia hartuko neuke. / Nik, galleguegaitik trukauko naittukek pa. (Zirik 41).
trukian. 1 . trukian [trukean]. adlag. (TE). Trabajo al trueque, a cambio de especies; a cambio de. "Sistema de trabajo en la armería antes de producirse el movimiento obrero de resistencia" (TE, 682-683).
Lehenago, trukian eitten zan biharra eta dirurik ez zan ikusten. / Radixo hau prantsesa dozu. Zoiaz berrido dendara ta trukian española emoteko esaixozue. (Zirik 64).
Ik. tripa-truke, ordez. 2 . trukian. adlag. (TE). Al trueque [juego de cartas]. Karta jokua. / "Uno de los juegos que se juegan a las cartas en el país" (TE, 683).
Gau guztian trukian dihardue jo eta su laurak. trukian egin. du ad. (ETNO). Jugar al trueque. Karta jokua da.
trukutz (trukut). iz. (ETNO). Troncho, parte dura de las hojas de algunas hortalizas. Trukutza gurian ez da jaten, behixari emoten detsagu. Beste etxe batzuetan horixe da gehixen gustatzen jakuena, zelan leikian be.... Bati bakarrik jasotako berbia. JMEk zurkun dauka jasota
Bergaran, (berak be gitxi entzuna), antzerako esanguriakin:
"letxuga edo aza bati gogortzen hasten denean kukulu erdian egiten
zaion kirtena". AZk be antzera: "trukutz (B), rastrojo de helecho,
berza y maiz, que queda en tierra segada la espiga"
trumoi. 1 . trumoi (trunboi). iz. (TE). Trueno. Trunboian hotsa entzutzen zan urriñian. / Han! Santa Barbara! Ojo! "Santa Barbara, Santa Kruz, Jauna balixo zakiuz; iñusentian ogixa, Jauna Miserikordixa" Hori gure amama zanak beti; trunboia entzun eta ekitten zan: "Santa Barbara, Santa Kruz..." Kandelia ipintten eban ixotuta eta bentanak itxi, atiak itxi, eta hantxe!, enee! Oiñ han da amama, zerura bidian jarritta: "Jauna balixo zakiuz"... Honek munduonek jabia daka, bai? Bistan dago dakana!. / Trumoia daguanian halan esaten da: Han goiko Manuel boletan.
Berba alkartuetan: trumon+ots > trumonots.
2 . trumoi (trunboi). iz. (TE). Tormenta. Trumoian bildurrez, txabola batera batu giñan. / Trunboia datorrenian berihala ikusten da: Oiz aldetik sartzen da, haixia be aldatu... Berihala igartzen jako kanbixua. Ik. ekaitz, hode. trumoi-hode (trunboi-hode) [trumoi-hodei]. iz. (ETNO). Nube de tormenta. Laiño lodi baltza, trunboia edo euri gogorra dakarrena.
Ik. hode-adar, hode-tontor, trumoi-laiño. trumoi-laiño (trunboi-laiño) [trumoi-laino]. iz. (ETNO). Nube de tormenta. Laiño lodi baltza, trunboia edo euri gogorra dakarrena.
Ik. ifar-lauso, hode-lauso, behe-laiño, hode-adar, hode-tontor, ifar-laiño, lanbro-laiño, trumoi-hode. trumoiak jo (trunboiak jo). du ad. (TE). Tronar. Trunboia jo bihar dau illuntzia baiño lehen. / Lehengo txakurra? Lehen genkagun txakurra, trunboiak jo eta ohe azpixan ezkutatzen zan!. / Gari-jotia bihar zatarra izaten zan. Gaiñera, zenbat eta beranduago, lana hobeto eitten da, eta aguantau ein bihar! Gari-jotia sekula ez da eingo laiñua daguanian, holan egualdi freskorik-eta, sekula! Pasau dira kasuak, asko, igual hasi egualdi edarra, bero-berua, jo trumoia, eta antxitxiketan jente guztia dana pillatzen eta tapatzen, etxe barrura sartzen!. Trumoia jo eta trumoiak jo bixetara agertzen dira corpusian, baiña egokixagotzat joten da trumoiak jo.
truxal. iz. (ETNO). Chaparrón, lluvia torrencial. Pluralian: Truxalak, euri haundixak, ufalak.
Ik. euri-truxal, zaparrada, truxu. Pluralian gehixenetan.
(Ibilt 383).
truxalak egin. esap. (TE). Jarrear, llover a cántaros. Truxalak ein dittu eguardirutz, eta danak hartu dittugu gaiñian. / Truxalak ein zittuan haraiñegun, eta etxetik urten be ezin izan genduan ein!. Ik. zaparrada, bota-ahalian jardun, euritte, eurizar, garratz bota / egin / jardun, goixan-behian jardun, truxal, truxu, zaldizkuak. truxu. iz. (ETNO). Chaparrón, lluvia torrencial. Honek dira euri-truxuak diharduana botatzen!. Ik. euri-truxal, zaparrada, truxal. ttir. onomat. (ETNO). Ruido que produce el carro; chirrio del carro, onomatopeya. Burdixan zaratia. Irrintzixa: burdixak "ttirrr!" egitten dau sikatutakuan. Haxe da irrintzixa. tubo baltz. iz. (ETNO). Tubo sin galvanizar. Ojalateruen berbia da.
Haixiandako, barandillak egitteko, kalefaziñuetarako... Horretarako tubo baltza erabiltzen da, galbanizau bako burdiñazko hodeixia. Ik. hodeixa, kirru. tubo galbanizau. iz. (ETNO). Tubo galvanizado. Halako lekutik halako basarrira ekarri bihar bazan ura, tubo galbanizaua ipini bihar zan. Ik. hodeixa, kirru. tunan ibili (tunan ibilli). esap. (NA). Andar de parranda. Gehixenbat, gabaz etxetik kanpora ibiltzia da; bataz be txakurrak altan daguazenian etxetik alde egitten dabenian esaten da.
Gaur gabian Pintxo [txakurra] tunan ibilli da, ez da eguardira arte azaldu be eiñ. |