tengontenian. adlag. (JSM). En equilibrio, inestable, inseguro. Zeozer orekan, baiña oztoztan, kilikolo samar daguanian. Funanbulistia tengontenian zeguan alanbre gaiñian. 1 . tenplau, tenplatze. du ad. (TE). Templar (tratamiento térmico). Aleaziño bat tenperatura altu bateraiño berotu eta gero hoztia, materixalak gogortasuna eta erresistentzia hartu deixan (ETNO). / "Templar las piezas y lo mismo se dice de cementarlas" (TE, 673). Akabatzailliagandik tenplera; tenplau barik ba, piezak burdiñan gelditzen dira, galtzairutu biharrian. / Tenplatziak begi ona eskatzen dau. / Ohitturia daguanian, erreminttak hobeto tenplatzen dittuk. Ik. arua emon. 2 . tenplau. tenple. tentatzaille [tentatzaile]. iz. / izond. (TE). Tentador,-a. Esna dabil beti gure inguruan tentatzaillia. / Neurtu zetsan bizkarra tentatzailliari. (Ibilt 464).
tentau, tentatze [tentatu]. du ad. (TE). Tentar. Norbaitt zeozer egittera bultzatu.
Diruagaz tentau eban ia lagatzen eban bere banderia. / Sukaldian hórrek usaiñok ataratzia, gosiak diranak tentatzia da. / Lagunak tentau eben esanaz: Hori bai hori gizona ta ez hi, txiki ziztriñori. (Zirik 90).
/ Eta diabruak tentauta, jarri ziran [...] jakin gurarik zer moduko barriketia erabiltzen eben. (Ibilt 461).
Ik. zirrikatu. tentaziño [tentazio]. iz. (TE). Tentación. Juateko tentaziñua euki neban, eta zorionian ez nintzan juan. / [Andrakume zorua] aindu zan hau frailliagana besarkatu gurarik, baiña honek [...] orruaz: Tentaziñua! Tentaziñua! (Ibilt 464).
tente. 1 . tente. adlag. (TE). De pie. Egun guztian tente egon biharra izan dot. Ik. beria-eitteko, zutik, zutiñik. tentel. izond. (JSM). Tonto, atontado, -a, alelado, -a, lelo, -a, embobado, -a. Tira! tira! juari etxera, tentelori, hirekin alperrik dok eta!. terraja. 1 . terraja. iz. (ETNO). Terraja, hilera para el estirado manual del hilo grueso (alambre) de oro. Urre-harixa eskuz tiratzeko damaskinadoriak erabiltzen eben galtzairu tenplauzko trefilagaillua, aukeran neurri askotako zuluak zittuana, harixa komeni zan neurrira mehetzeko.
Erliebe-damaskinaurako hari-lodixa (alanbria) komeni zan neurrira mehetzeko erabiltzen genduan terrajia. Alanbria kinke baten bittartez suberatu, alanbre puntiari konua atara, terraja-zuluan sartu, eta alikate fin batzuekin tira egiñez mehetzen genduan. Ik. suberatu, trefiladora, trefilau. 2 . terraja. iz. (ETNO). Terraja de roscar. Kanpoko harixa emoteko ebaketa erreminttia. Mota bittakuak dira: kontrara jiratuz etaratzen diranak eta zabalduz libratzen diranak.
Haundixa ez jatak kabitzen eta ekarrirak terraja txikixa honi tubuoni harixa etaratzeko. terraja-etxe. iz. (ETNO). Volvedor; porta-terraja. Terrajiari bira-eraitteko erreminttia.
terrajak. iz. (ETNO). Juego de terrajas de roscar. Terraja juegua. Galtzairu tenplauzko llanta formako gorputz batian, harixa emoteko torlojo-neurri askondako zulo hariztatuak dakazen erreminttia.
Armerixan erabiltzen da eta esan leike torlojo juego batendako terrajak dakazela gorputz batian. Torlojua da biratzen dana harixa emoteko. Pluralian erabiltzen da: térrajak.
terral. iz. (ETNO). Tiempo helado y seco, terral. Oso haixe eta egualdi hotz eta lihorra, izotza dakarrena.
Gabian be terrala ein dau, terrala gero...! terrein [terreina]. iz. (TE). Palangana. Jaiki zan mahaittik, kendu eban soiñekua eta esku-pañua harturik gerrixan lotu eban; ipiñi eban ura terreiñian eta bere laguneri oiñak garbitzen hasi zan (Juan, 13. 4-5). terrenaje. iz. (NA). Terrenos; propiedades. Hombre! badakizu ze terrenaje?! hiru basarriren lurrak dakaz!. tertzio. zenbtz. (JSM). Término medio, medida adecuada. tertzio bat. zenbtz. (TE). Mucho en sentido irónico, poca cosa. Zentzu ironikuan, asko.
Goizago ibiltziakin, tertzio bat aurreratu dozu. tertzioko (terzioko). izlag. (TE). Grande en sentido irónico. Zentzu ironikuan, haundixa.
Terzioko gizatua dago bedori, bizarrak urten baiño lehen! / Tertzioko tramankulua gertau dozu agorrerako. tertziuan [tertzioan]. zenbtz. (TE). En su punto medio, a su medida; en gran medida. Terziuan eran dogu gaur, uezaban eguna dala eta. |