Txakarra. gatxiz. (TE). Txakarra (apodo). "Sobrenombre en Eibar" (TE, 683). Txakarranekuak ziran Olerrian, Zaldibarko partetik. Txakel. gatxiz. (AN). Sobrenombre. Chaquel de Mendaro, morroiaren gatxizena Eibarren (EOYE, 1489, 271. or. (JEL)).
txakil [zakil]. iz. (AN). Pene. Ik. pitilin, pitto, txilibito, buztan, txistu. txakilletan egin / ibili. esap. (EEE). Follar, joder, echar un polvo. Narrutan egin, narrua jo.
Eskola ostian txakilletan harrapau zittuezan. / Txakilletia pekatua ez da! baiña... txakilletan eittia, txakurrak be eitten dabe!. Ik. jo, narrua jo, txolan egin. txakillante. izond. (EEE). Ligón. "Larru kontuetan gogorra" (EEE, 144). Hori bizi guztian izan dok txakillante erremia. txakilleta. iz. (NA). Coito, cópula. Txakilletia pekatua ez da! baiña... txakilletan eittia, txakurrak be eitten dabe!. txakolin. iz. (TE). Chacolí. "Vino del país" (TE, 683). Bertako mahatsakin eindako txakoliña, beti garratza. / Txakolin botilla bat. (Zirik 47).
txakolindegi (txakolintegi). iz. (TE). Sitio donde se vende o fabrica el chacolí. Getarixako txakolintegi baten bazkaldu dogu ederto. Ik. ardandegi, sardandegi. txakur. 1 . txakur. iz. (TE). Perro (Canis familiaris). Txakurra da, gizonan lagun diran animalixen artian, leixalena. / Sapai baztarrian neretzako ta nere txakur honentzako lain leku ba ete dozun preguntau nahi netsuke. (Zirik 118).
/ Esr. Iñuzente potente, txakurran buztana tente!
/ Esr. Txakur gosiak artua amets.
Ik. kale-txakur. 2 . txakur. iz. (ETNO). Perro de arrastre [herramienta]. Tornuan, puntutik punturako biharretan pieziari mogimendua transmititzeko lotzen jakon bridia. / Oholak, egurrak... estutzeko eta arrimatzeko erabiltzen dan erraminttia.
Tornuan, puntutik-punturako biribiltze biharrak txakurrakin lotuta egin bihar izaten dira. / Hau oholau zuzen ez bada arrimatzen ondo, txakurra sartuta estutzen da. Ik. zepo. 3 . txakur. iz. (ETNO). Gatillo. Su-armetan tiro egitteko sakatzen dan kako-formako piezia.
Eskopetian txakurrak sakatuta "zaunka" egitten jok. Ik. katu. 4 . txakur. izond. (TE). Insolente, descarado,-a; de mal carácter. Uezaba txakurra, nik hamen izan neban lehelengua. 5 . txakur. izond. (TE). Malo, desapacible [tiempo]; difícil de restar, duro,-a (saque). Egualdi txakur honegaz ezingo gara jatxi kalera. / Haren sake txakurra errestau biharra ez zan makala. Tabuyon txakurra, Nahi. Fantasia, quimera. Txakur-ametsa edo. / "Locución con que se significa que lo que cuenta uno u oye, no pasa de ser un deseo" (TE. 568). / "Idiotismo que se empleaba cuando una cosa no podia pasar de la categoría de un deseo" (TE, 668).
Zuk diñozuna, Nahi, Tabuyon txakurra.
/ Hori da Tabuyon txakurra, Nahi.
Nahi txakurran izena, benetakua, eta nahi izen abstraktua nahastatzen dira berba jokuan.
arratoi-txakur. iz. (ETNO). Perro ratonero. atai-txakur [atari-txakur]. iz. (TE). Perro guardián; cancerbero, guardián de la puerta (fig despectivo). Atai-txakurrak, ona izateko, zaunkalarixa izan bihar dau.
/ Atai-txakur eitten uezaban etxian, jai eta aste.
/ Atai-txakurra zaunka eitten. (Ibilt 114).
Ik. kateko txakur. Destaiñazko berbia adiera figuraduan, uezaban etxe-zaintzailliandako.
ehiza-txakur. iz. (ETNO). Perro de caza. Ik. eper-txakur, erbi-txakur, kirikixo-txakur, txinbo-txakur, kaza-txakur, oillagor-txakur. Entonaziñua zaintze aldera: ehiza-txákur, kaza-txákur.
jan-txakur. 1 . jan-txakur. iz. (ETNO). Perro de compañía. Oiñ hartu daben txakurrak ez dau ezertarako balio, jan-txakurra da. 2 . jan-txakur. izond. (TE). Parásito, gorrón,-ona; enchufado,-a; vago,-a, persona inútil. Iñon lepotik dabillen personia.
Jan-txakur lotsagarri bat zan ha gizona. / Zemat jan-txakur datuaz ba (bazkaltzera)?. kateko txakur. iz. (ETNO). Perro guardián. Ik. atai-txakur. kaza-txakur. iz. (ETNO). Perro de caza. Kaza-txákurra, honarako, setterra onena! Sasi asko dago-eta! Pointerrak dira dotoriak, emakume politten modukuak; baiña gero sasixa ikusi eta ospa! Eta setterra, barriz, "ra-ra-ra" aurrera beti. Ulia asko eta defensia daka harek. Hamen txakurrak, oillagortalarixak, setterrak; hamarretik hamaika setter. Gero, dagoz txinbo-txakurrak: txikixaguak, horrek belarri-haundixok. Horrek sasixan dira balientiak, eta zozotan, eta txinbotan, eta... Terko batzuk dira; kapazidadia bape, baiña sartu sasixan eta zozua etara arte hantxe! Geratu sekula bez! Familixakua spaniel-a da. Horrek zozotan, ta txinbotan, ta oillagorretan, ta danera! Polibalente! Galeperretan dabizenak hori nahikua dabe; nahikua ta sobra! Oillagorretarako motza geratzen dok, txikixa dok-eta. [...] Eta gero, kirikixo-txakurrak. Arratoi txakurrak kirikixotarako. "Abadiño"k 25 kirikixo hartzen zittuan gau baten, zakukadia!. Ik. eper-txakur, erbi-txakur, kirikixo-txakur, txinbo-txakur, ehiza-txakur, oillagor-txakur. Entonaziñua: kaza-txákur, ehiza-txákur.
otso-txakur. iz. (TE). Perro lobo. Ruff zan etxera agertu jakun otso-txakur bat, oso leixala eta etxe-gordetzaillia. txakur amorratu. iz. (TE). Perro,-a rabioso,-a. Txakur-amorratua agertu da herrixan, eta alkate jaunak aindu dau txakur guztiak katian lotzeko. txakur eme. iz. (TE). Perra. Ertzilleneko txakur emia kastiau dabe Ibarbekuan gorrixagaz. txakur haundi [txakur handi]. iz. (TE). Moneda de diez céntimos; perra gorda. "Pieza de cobre de diez céntimos" (TE, 683).
Txakur haundixak txakur txiki bi balio zittuan. / Txikiña zentimua eta zentimo bikua, baiña guk horrek... gure denporan ez ziran zertzen. Txikiña zuan bost zentimo, txikitia, edo txakur-txikixa. Gero, txakur-haundixa, erriala, eta errialbiko txikixa, zidarrezkua! Eta xemeikua bost zentimo, eta hamar zentimo txakur-haundixa. Periodikua txakur-haundixa! Atzian ekan Espaiñiako zera, eskudua, ta txakur bat-edo ipinitta atzian, ta "txakur haundixa". Guk pentsatzen genduan txakurra zala! Lehoia zan, baiña!?. Ik. errial, lamaiko, txakur txiki, perro, errialbiko, xemeiko. "txakur haundi" gehixago "perro" baiño.
txakur txiki. iz. (TE). Moneda de cinco céntimos; perra chica. "Moneda de cobre de cinco céntimos" (TE, 684).
"Cinco céntimos de peseta" (ETNO).
Txakur txikixari esaten gentsan, hala ohittutzen zalako, "xemaikua" eta baitta "lamaikua". Ik. errial, lamaiko, perro, errialbiko, xemeiko. txakur-bedar. iz. (ETNO). Especie floral. Izena jaso dugu, baiña ezin izan dogu zehaztu zein dan.
txakur-eztul. iz. (TE). Tos ferina, tos perruna. Ume horrek, txakur-eztul zatarra dauka luzeroegi. txakur-zaunka. iz. (TE). Ladrido. Txakur-zaunkia entzun dot urriñian. txakurran salara pasiatzera bialdu. esap. (EEE). Mandar a tomar viento fresco, mandar a paseo. Pikutara bialdu.
Bialdu eban autubatzallia txakurran-salan pasiatzera. (Zirik 37). / Somau eban zirikatzaille haren autua batu biharra eta bialdu eban
txakurran salara pasiatzera.
txakurranak esan. esap. (TE). Decir perrerías. Txakurra danetik, txakurranak esan zestazen. txakurkerixa [txakurkeria]. iz. (TE). Insolencia, grosería; jugarreta, perrería. Berba bittik bat, txakurkerixia gazte horrek. txakurto. izond. (OEH). Insolente, descarado. Hikan tratau abade jaunari? [...] neuk erakutsiko detsat hari [...] abade jaunak nola tratau bihar diran. Txakurto halakua. (Zirik 78).
txakurtu, txakurtze ( txakurtutze). da ad. (TE). Insolentarse, rebelarse. Lotsabakotu, jenixo eta jarrera gogorra hartu. / "Volverse insolente" (TE, 684). Asko txakurtu da, hori zan mutill ixilla. / Baiña bai bihar be oingo munduan apur bat txakurtutzia. / Nahi da nahi ez txakurtzia, txakurra danagaz. txakurtxo. iz. (OEH). Perrito. Gure bixon tratu garbixan beste testigurik ez bada, nere txakurtxua baiño. (Ibilt 487).
txakurzulo. iz. (ETNO). Salida del hierro laminado. Olagizonak oletako horman egitten eben zulua, ijeztutako burdiñiari urteeria emoteko. txalan-txalan. onomat. (ETNO). Hablar sin parar. Eten bako berbetan jardun.
Ikusi, badihardue horrek bixok, betiko moduan, ixildu barik, txalan-txalan. txalma. iz. (ETNO). Enjalma, albarda. Asto eta mandueri gauzak karriatzeko ipintzen jakuezen egurrezko otarra modoko batzuk. Azpixan bigungarrixa ipintzen jakue, miñik hartu ez deixen.
txalo. 1 . txalo. iz. (TE). Aplauso. Gorak eta txaluak ez ziran falta izan batzar hartan. / Nabukoren kantua, jentian txaluetara bi bidar kantau bihar izan eben. (Zirik 85).
txalo-pintxalo. iz. (TE). Txalo-pintxalo [canción infantil]. Txaloka egitten da.
/ "Tonadilla que se enseña a las criaturas antes de que empiecen a hablar" (TE, 684).
Maittia! egidazu txalo-pintxalo.. / Kant. Txalo-pintxalo, txalotxo txalo, txoritxua mizpillan gaiñian dago. / (Badago bego, bego badago), zapatatxo barrixeri begira dago.
txaluak jo. du ad. (TE). Aplaudir. Gustora joko neskioz txaluak, aurrian baneuka. / Bertsolarixeri txalo gogorrak jo detsez. / [Etxekoandriak] ikusirik zaldun jasua zanaren itxura barregarrixa gari astintzen, [...] txaluak juaz esan zetsan [neskamiari]. (Zirik 474).
txaloka. adlag. (TE). Aplaudiendo. Txaluak joten.
Txaloka darabixe herririk herri, zerbait dalakuan. |