Txaltxakua [Txaltxakoa]. b. iz. (TE). Txaltxakua (caserío). Eibarkua zan; gaur botata dago. Txaltxakuan gaiñian zan pagadi baten irakorri neban zuk diñozun liburua. txalupeta. iz. (ETNO). Instrumento de madera que se tocaba junto con la carraca en Semana Santa. Ik. matraka. txamarra. iz. (TE). Chaqueta, cazadora; chamarra. Txamarriak dart ein desta atzeko aldian. Ik. jaka. txamarrak (zamarrak). iz. (ETNO). Ramas pequeñas y menudas, leñitas. Egur zati txikixak.
Ik. zirri-parrak. Gehixenetan pluralian erabiltzen da.
Txanbolin. iz. (TE). Tamborilero,-a. Tanbolinterueri deitzen jakue Txanbolin.
Txanbolin, tanboliña joten dabena. / Bestaldetik Txanbolin agertu zan mendiruzko itxuran. (Zirik 57).
txanda. iz. (TE). Turno, vez, hora. "En régimen alternativo" (TE, 685).
Zure txandia etorri deiñian, sartuko zara barrura bestiak bezela. txanda-pasa egin. esap. Saltar(se) el turno. Illara batian aurretik darenak pasau; baitta txandia galdu edo pasatzen lagatzia be.
Bape lotsa barik txanda-pasa egin zeskun, illaran genden guztiori aurria hartuz. Aldendu biharra euki neban eta txanda-pasa egin zesten. Ik. zapasalto egin. txandan-txandan. adlag. (JSM). Por turno, alternando. Ik. txandaka. txandia gorde. esap. (TE). Guardar turno, guardar hora; hacer cola. Mutil-koskor bat ipiñi dot txandia gordetzen. txandia hartu [txanda hartu]. du ad.-esap. (TE). Coger vez, coger hora, pedir cita. "Entrar en turno" (TE, 685).
Gaur bixarko txandia hartu dot. / Laster hurreratu zan jentia, eta han euazen makiñonduan txandarik hartu ezinda. (Zirik 46).
/ Esaten detsa uezabak morroiari: --Hi, ba al dakik hau zer bedar klase dan? --Ez --diño morroiak. [...] Handik lasterrera, bere txandia harturik, morroiak diño: --Zu, uezaba [...]. (Zirik 29).
txandaka. adlag. (TE). Por turnos, a turnos, por tandas, alternando. Barriak eta negarrak, txandaka ibiltzen dira. / --Baiña, gizona, bai aberatsak eta bai pobriak, danetarikuak bihar dittuk oingo munduan. --Bai, ni konforme nagok aberatsak eta pobriak biharko dirana; baiña txandaka. (Zirik 9).
Ik. txandan-txandan. txanget. iz. (NA). Tronco de trillar. Lehen Kastillan, eta hamen be ba..., hamen txangetian joten zian garixak. Txangetian: trongo bat ipiñi, eta tronguan kontra.. txangot. iz. (ETNO). Mitad de goa con mango. Agoia zati bi eginda gero, atalakin geratzen dan zatixari esaten jakon burutia edo txangota, eta beste erdixari totxua.
Agoia zerbait kolpiau ondoren erdi bi egitten eben. Ataldun erdixari "burutia" edo "txangota" deitzen jakon, eta hau sutegira zoian lantzeko txandian zaiñ. Ik. burute, gerrigalda. txankamaki (txankamakilla). izond. (JSM). De piernas largas y muy flacas. Hanka luze eta argalak dittuanari esaten jako (EEE). Ik. txankamehe. Pluralian. txankamehe. izond. (EEE). Zanquivano,-a, de piernas largas y muy flacas. Hanka luze eta argalak dittuanari esaten jako. Txankamehe horrek ez detsa ikara haundirik eingo pisuan orratzari. Ik. txankamaki. Izen eta adjetibo moduan erabili leike. txanket (txanget). iz. (ETNO). Losa para trillar. Okertu samar ipintzen zan harloza bat, goittik beherakuan, berorren kontra garixa joteko. txanketian jo. ad. (ETNO). Trillar a mano en losas. Gari-joteko makiñak agertu aurretik (edo gari gitxi zeguanian, gerratian esate baterako), garixa eskuz joten zan, harlozen kontra. Harlozak ipini eta gari-azauak lozen kontra joten ziran. Garixa joteko horri moduorri esaten jako txanketian.
Gerra sasoian gari gitxi ein zan, bai ba, balak "tzi-tzi-tzi". Hil ez giñanian! Eta, holan, gari gitxi zeguanez, hutsa gari, ba, garixa txanketian jo genduan. Harloza hori hartu, eta makurtuta, bertan jo, txanketian. / Txanketian da, hartu azaua eta lozan jotia. Horrek lozok preparau eitten zian garixa joteko! Egoten zian urkilla batzuk, ta urkillen gaiñian egur bat botatzen zan. Ta gero, haren kontra lozak, ta loziak hanka ez deixan eiñ, puntan ultza bat edo sartu, ta, ba, jo! Txanketian, horixe da izena beria: txanketian. holaxe joten zan! Ta hemen bakarrik ez... danian!. |