Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
txikita. iz. (NA). Chiquita, perra chica [dinero]. Pentsaizu! gure amak esaten eban, elixan, bandejia: txikitia bota eta txakur haundixa hartu! Mallabiko esaten eban zeiñek be....
txikiteo. iz. (NA). Poteo, chiquiteo. Lehen txikiteuan kantatzen zeben eta oiñ iñok ez dau kantatzen txikiteuan. Gaztiak ez!; zaharrak bez: zaharrak erretirauta dare txikiteotik!.
txikiterixa. iz. (NA). Chiquillería, gente menuda. Ume aldria. Txikiterixia formal dabill?.
txikito. iz. (NA). Chiquito, vaso pequeño o medio vaso de vino. Lagunekin ibiltze alde edo, txikito bat edo beste eraten ei dittu. (Zirik 111).
txikittu, txikitze (txikitutze) [txikitu].
1 . txikittu, txikitze (txikittutze) [txikitu]. da/du ad. (TE). Empequeñecer(se), reducir(se), disminuir(se), mermar(se). Txiki edo txikixago bihurtu; laburtu. Zahartzara, korputza txikittu eitten da. / Soiñekua apur bat txikittu dau semiari janzteko. / Hori gure asmu haundiñak txikittutzia da. / Ebanjelixuak erakusten desku, txikitzia bihar dogula haundi izateko. Ik. txatxartu.
2 . txikittu, txikitze (txikittutze) [txikitu]. du ad. (TE). Picar, trocear, despedazar, partir. Zati txikittan zatittu. / "Reducir una cosa a pedacitos" (TE, 690). Kipula bat txikittu orixotara, gorrittu sutan eta arrautza batzuk gehittu... / Hutsa denboran ein zeskun, hamabi arruako txarrixa txikittutzia. / Mahaixan okelia txikitzia, aittak eitten dau.
txikitzaille. iz. (ETNO). Jefe de ferrería menor. Olatxo edo tiraderetako burua.
txiko. iz. (TE). Potro, potrillo. Txikua lezkotxe saltakarixa eta egon ezindakua. Ik. txotxolo, moxal.  Gaur egun asko galdu dan berbia. Eskualde guztian entzuten da, baiña gitxi eta jente nagusixan ahotan bakarrik.
© Jaione Isazelaia
txikorixa. iz. (ETNO). Achicoria (Cichorium intybus).
txilibito (txilibitto, txilibitxo, txiribito) [txilibitu]. iz. (TE). Pene en lenguaje familiar. Txilibitton, Portalian bizi zan seme-alabegaz, zeintzuk jarraittu izan eben aittan izenakin. / "Pitxua" eta "txilibitxua", lehenago, lotsarik ez euken berbak bixak.. / Zure granujiak txilibitua bistan daroia. / Ekekei, ekekei! txilibitua bistan! / Horrek berba asko, baiña ez jakok txilibitua jaso be egingo....  Iñoiz lagun artian be erabiltzen da. "El naturalismo de otros tiempos no concedía ninguna malicia a esta expresión, y en Eibar había un honrado vecino a quien llamaban Txilibitton. Quizá esto obedezca a que hay otros sinónimos groseros que son tabú" (TE, 691).
txilibittu [txilibitu]. iz. (TE). Flauta, silbo. Lixarran adar gaztiekin eitten genduan txilibittua, soiñua joteko. Ik. frantxulet.
txilibran. iz. (NA). Pacharán, licor de endrinas. Gindekin edo basaranekin egindako likoria. Ze da hau botilliau?: txilibrana! "Txilibrana" badakizu ze dan?, gure aitxak esaten eban hori, "txilibrana". Ik. txilibrizkau.
txilibrizkau, txilibrizkatze [txilibizkatu]. da ad. (TE). Embriagarse, emborracharse. Mozkortu. / "Embriagarse el no habitual" (TE, 691). Eta uste barik txilibrizkau zan, eta lepuan eruan eben etxera lauren artian, kalietan zihar. / Gaberako erdi txilibrizkauta "argi-argi" juaten ziran etxerutz. (Zirik 42). / Basarriko morroiak, domeka gabian, jo eban etxerutz berandu batian, zerbaitt txilibrizkauta. (Zirik 61). Ik. txilibran.
txilin.
© Jaione Isazelaia
1 . txilin. iz. (TE). Campanilla, esquila. Bigarren meza-txiliñak dihardu. / Jarri zetsen behixari txilin zahar haundi bat. / "Txilin-txiliñ" egitten dau mezatako txiliñak. Ik. kanpai.
2 . txilin. iz. (ETNO). Timbre de bicicleta.
txilin-txilin. onomat. (IL). Sonido campanillada [onomatopeya]. "Txilin-txiliñ" egitten dau mezatako txiliñak.
txilindruan. iz. (ETNO). Al corro [juego]. "Txilindrua" esaten geuntsan guk. Alkarri oratuta eta bueltaka ibiltzen giñan. Bi lagun sartzen ziran eta gero han bueltaka ibili. Ik. arimian salto.
txilintxalan. iz. (ETNO). Habladurías y disputas infantiles.
txilixo (txirixo) [txilio]. iz. (TE). Grito, chillido. Gau illunian, txilixua izan da izugarrizkua. Ik. kurrixka.
txilixua egin. esap. (TE). Chillar, gritar. Txilixua ein barik, eziñ hagiña ataratzen laga.
txillar [txilar]. iz. (TE). Brezo. Eibarren ez dakigu ziur zer dan txillarra auzokueri hitz hau entzutzen detsegunian. Ik. kiñarra.  Eibarren kiñarra erabiltzen da.
txima. iz. (TE). Greña, pelo enredado, pelo suelto que sale de un recogido. Ule nahastua, zaindu bakua; baitta lotu barik geratzen diran uliak be. Orraztu biharrian, hor dabil burua tximaz beteta auzo guztiegaz barriketan. / Zuk be tximak dakazuz. Honek txintxilizka daozen danak dia tximak, atzekuak eta aurrekuak danak tximak dia. Ik. kima, ule-txima.  Normalian pluralian: tximak; hauxe da Eibarren erabiltzen dan berbia.
tximak batu. esap. (TE). Peinarse, recoger el pelo. Ulia batu. / "Recogerse las greñas" (TE, 691). Tximak batu ezik, itxuratik urtenda agertzen da emakumia. Ik. orraztu.
tximaharro. izond. (NA). Greñudo,-a, de pelo alborotado. Ik. uleharro.
tximinixa (tximiñixa) [tximinixa]. iz. (TE). Chimenea. Antxiña, ez zan sukaldian tximinixarik. / Baiña euren karta-buruetan, sekulako fabrika galant bat agertzen ei zan, tximinixa haundixak keia darixola zittuala. (Zirik 105).