Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
ule [ile]. iz. (TE). Pelo, cabello; vello. Ez da jakiña lotsagarrixa dala gizonak ulia ez moztia? Baiñan andrazkuan, ule luzia onerakua da, jantzigarri dabelako (1. Kor. 11. 14-15).
ule-ebate [ile-ebakitze]. iz. (TE). Corte de pelo. Gure eskolako sasoian, ule-ebatia hiru txiki; eta asko eskillarekin, hiru txakur txikixak aurreratziarren. / Hamazortzi urte nekazenian, orduan usatzen zan "a-lo-garson" usatzen zan ulia moztia. Oin be ikusten dia hamen atzian astuak jandako moduan!, ez dakit zelan jakon oiñ!.
ule-griña. iz. (NA). Greña(s), pelaje.  Batez be pluralian.
ule-txima [ile-txima]. iz. (TE). Greña. Ule-txima guztiak harro zittuala, sorgiña zidurixan. Ik. txima.  Batez be pluralian: ule-tximak.
ule-zapa. iz. (NA). Mata espesa de pelo. Ule-zapia ule asko da, e?.
ulia bota. esap. (ETNO). Mudar el pelo. Ik. mudau.
ulia-hazteko [ilea hazteko]. iz. (TE). Tendón de ternera; nervio. "Decíamos así los chicos, de los tendones con que el carnicero completa el peso de la carne" (TE, 706). Gaurko okeliak, ulia-hazteko asko ekarri dau.