laba [labe]. 1 . laba [labe]. iz. (TE). Horno. Lehenago, baserri guztiak eben euren labia, ogixa eta artua eitteko. / Pirometruakin ikusik labia zenbat graduraiño berotu dan. / Laba onduan bai bero; eran be bai gero. laba-txirtxil. 1 . laba-txirtxil [labe-txirtxir]. iz. (TE). Grillo doméstico. Laba-txirtxillak, Gabonetan be, ixildu gabe kantatzen dau. 2 . laba-txirtxil [labe-txirtxir]. iz. (ETNO). Cucaracha (Blatta eta Blattela generuak). Ik. kukaratxa. laban [labain]. izond. (TE). Resbaladizo,-a, deslizante. Gure kale aldatsa, izotzegaz, oso labana egoten zan. / Aingiria labana dala! (Zirik 101).
laban egin [labain egin]. du ad. (TE). Resbalar, patinar. Eskillaretan laban einda jausi zan beheraiñok. Ik. irrist egin, labandu. laban-laban [labain-labain]. izond. (OEH). Completamente resbaladizo. Aingira guztien bezelako laban-labana. (Zirik 101).
labandu, labantze ( labandutze) [labaindu]. da ad. (TE). Resbalar, patinar. Ez da gatxa, gaurko mundu zoro honetan, behiñ edo behin labandu eta jaustia. / Suertau jatan danen aurrian labandutzia, eta millagroz ez nintzan jausi. / Izotzak dakar bidiak labantzia. Ik. irrist egin, laban egin. labankada [labainkada]. iz. (TE). Resbalón, patinazo. Labankada haundixa izan zan, sasoi hartan gauzia merkatzia. / Bere on-eiñan sarixa izan zan, aurreran, bizi guztian, emazte ondo-urtenak labankada arriskotsu haretatik, ez ebala euki begirik bere senarrantzat baiño. (Ibilt 465).
Ik. irristada, larrapastada. labankizun [labainkizun]. iz. (TE). Lubrificante; deslizante. Antxiñako makiñetarako labankizuna, jaboi-ura. labari. labasu (labako-su). iz. (ETNO). Hornada. Bai, ogixa be harrotzen laga bihar da labasua egitteko. Oria eindakuan, ba, ontxe harrotu da eta labia erreta badago, ba, di-da!, ogixak ein eta sartzeko. labetxe. iz. (ETNO). Caseta del horno. Labia etxe kanpuan daguanian, bere inguruko etxetxua: txabolia, teillatupia... labrau, labratze. du ad. (ETNO). Labrar la tierra, arar. Atxurrakin, ariakin, bostortzakin edo makiñiakin lurra labratzia. Giro dago eta hori etxazpixori labrau biharko dogu. laburtasun. iz. (TE). Cortedad, limitación; torpeza, ignorancia; ingenuidad. Haren laburtasunak, ordubete eskatzen eban gauzarik errezena aittutzeko. laburtu, laburtze ( laburtutze). da/du ad. (TE). Acortar(se), abreviar; reducir, disminuir. Aurretik laburtu jakoz gonak, mari-bandera hari. / Laburtutzia gura genduke geure katiu denboria. / Lehenengo bihargiñen soziedadiak, jornalak jasotziari baiño indar gehixago emoten zetsen orduak laburtziari. Ik. moztu. lafiau (lapiau), lafiatze (lafiautze) [lafiatu]. da ad. (TE). Emborracharse. Mozkortu.
Zapatu guztietan lafiautzen da. / Horrek harrapatzen jittuk harrapatzekuak! beti lafiauta dabik. / Asko edan eta lafiau egin da ederto / Hik asko edaten dok eta aspaldixan lafiauta habil. / Astelehen guztietan erdi lafiauta biharrera juaten zana. (Zirik 75).
Ik. mozkortu, ple-ple egin / egon. lafio. iz. (IL). Borrachera. Mozkorra.
Demaseko lafiua daka, koskia be igo ezinda dabil. / Ha zelako lafiua harrapau eban atzo Ramonek!. |