Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
lotsor. izond. (JSM). Tímido,-a; vergonzoso,-a. Lotsatixa. Lehen zan lotsorra, eta estaziñoko jefia ein dabenetik, hor dabil mundua jan biharrian. Ik. lotsati.
1 . lotu, lotze (lotutze).
1 . lotu, lotze ( lotutze). du ad. (TE). Atar, anudar, liar. Burdixori ondo lotzen ez badozu, bidian geldittuko jatzuz irarik gehixenok. / Lotutzia errezagua eskatutzia baiño. / Herrixak jabe bati lotzia legian gaiñetik... / Hainbeste askatu zanetik, Zalduna, esandako guztiagaz lotutzen eban sekretutik [...]. (Ibilt 483). Ik. katiau, lotsa.  Aditz izena nominatibo singularrian [lótzia] esaten da, "con acento prosódico en la o" (TE, 535). Azentuak apartatzen dau [lotzía]-tik ("vergüenza").
2 . lotu, lotze. du ad. (ETNO). Montar, armar. Lehen armerixan bakarrik erabiltzen zan hau berbiau, baiña oin mekanikako beste biharretara be zabaldu da. Sasoi bateko makiñak lotzia ez zuan beste munduko gauzia, baiña oiñ azaltzen diran makiña barrixak lotzeko bertara jarritta daguan teknikua bihar.
2 . lotu. izond. (TE). Agarrotado,-a, parado,-a; torpe, desmañado,-a. Torpe samarra, azkartasun bakua; geldua. Ikaslari lotua izan dogu oinguan.
lotuera. iz. (TE). Atadura, ligadura. Uztarrixan lotueriak jakin biharra dauka.
lotugarri. iz. / izond. (OEH). Lo que une, lo que ata; vínculo, enlace. Juan zan hasarre emaztiagana [...]: Zer eiñ dozu nere elastunagaz? Nun dozu nere pitxi lotugarrixa? (Ibilt 458). Ik. lokarri.
© Jaione Isazelaia
loza (losa) [lauza]. iz. (TE). Losa; laja, lancha. "Lajas de piedra pizarrosa de gran superficie que se sacan en las canteras de Eibar" (TE, 533). Artaittari losia enkargau detsat txarritokixa eitteko. Ik. harloza.
lozadura (losadura). iz. (TE). Enlosado. "Terraza pavimentada de losas" (TE, 533). Txirixo-kaleko losaduria, makiñatxo bat kontu esandako lekua. Ik. harloza, loza.
lubarri. iz. (ETNO). Tierra noval, artiga. Lehenengo aldiz labratzen dan lur-sailla, ordura arte baso izan dana.
lubarrixa egin. du ad. (ETNO). Hacer tierra noval, artigar. Mendi izan dana (basua, otadixa edo txaria) solo bihurtzia. Ik. lur egin.
lukainka. iz. (TE). Longaniza, chorizo. Garixa kutxan eta lukainkak hagan, ez da urte txarra.
luma.
1 . luma. iz. (TE). Pluma. Hegaztixena. Luma bigun harruakin betetako belarondokua.
2 . luma. izond. (NA). Blandengue. Gizona lumia ha! Andria aurrian, eta bestia, lumia, atzian... segika, gustua eitten.
luma-kerten (luma-kirten). iz. (ETNO). Raquis. Lumian erdiko makillatxua. Ik. kerten.
lumabarrittu, lumabarritze. da ad. (ETNO). Mudar [las plumas]. Hegazti batek lumak aldatu.  Aberiak ulia botatzen dabe, eta txorixak lumabarrittu.
lumatsu. izond. (TE). Plumoso,-a, de mucha pluma. Luma asko daukana. Gaberdiko mozolua, hegazti lumatsua.
lumatu (lumau), lumatze (lumatutze).
1 . lumatu (lumau), lumatze (lumatutze). da ad. (TE). Emplumarse, cubrirse de plumas. Lumaz jantzi. / "Vestirse de plumas la nidada" (TE, 536). Zozuanak ixa lumatu dira eta laster hega eingo dabe. / Euri-lanbruak txorikumak lumatutzia aurreratzen dabela esaten dabe.
2 . lumatu (lumau), lumatze (lumatutze). du ad. (TE). Desplumar, pelar, quitar las plumas. Hegaztixeri lumak kendu. Zortzi egun aurretik dihardue hegazti lumatzen. / Hegaztixak lumatzia, zeregin kakia. / Nik keixapian harrapau, eta tiari emoten netsazen lumatzeko. / Txorixa!! Neuk lumatuko hau hi! (Zirik 77).
3 . lumatu (lumau), lumatze (lumatutze). du ad. (AS). Desplumar [dinero], arruinar. Diru barik laga. Berandutxo zatoz ba andra, lumatuta nago-ta. (Zirik 77).
4 . lumatu (lumau), lumatze (lumatutze). du ad. (AS). Comer todo, dejar el plato limpio. Dan-dana jan, garbi laga zeozer.
lumuts. izond. (TE). De mucha pluma, muy plumoso,-a. Lumia besterik ez daukana.Luma-hutsa. Hegazti haura, agiri haundikua baiña lumutsa.
lupai. iz. (AS). Trinchera.
luperixa. iz. (ETNO). Desprendimiento de tierra, corrimiento de tierra. Ik. lur-jausi.
lupu.
1 . lupu. iz. (TE). Escorpión; oruga venenosa; sabandija. Har mota bat. Zomorro pozoinduna. Normalean parte txarreko kokuei buruz esaten da. Batzuentzat erugea, gaztelerazko "salamandra" ere esan nahi du. Konparazioetan asko erabiltzen da" (EEE, 124). / Holaxen deitzen jako, orokorrian, gaizto eta kaltegarritzat jotzen dan edozein animalixa txikiri. Kontuan izan inguruko herri batzuetan (Leintz aldian gehixenbat) holaxen deitzen detsela erderazko "salamandra"ri (ETNO). "Sabandija venenosa de muy mala leyenda en el caserío" (TE, 536). Lupua baiño gaiztuagua zan ha gizona. / Lupua baiño gazixagua dago bakillau hori. / Lixarra; lupua hantxe eoten da sarrittan, e? Gerraurrian akordatzen naiz, aittak esan estan: -"kontuz ibilli! lupua eukitzen dabe eta!". / Bedartzan nindoiala lupua zapaldu neban.  Eibarren ez dago eskorpioirik, baiña holaxen deitzen detse batzuek, baitta salamandra eta sabandija be.
2 . lupu. iz. (NA). Veneno. Benenua, pozoiña. "Hori lupuori" esaten da; hori basarrittarren ipoiña da baiña, e?! Txarra da hori; "hori gizon lupuori" esaten bada, mal asunto!. / Lupua baiño gaiztuagua zan ha gizona.
lupua baino txarragua izan. (ETNO). Peor que el veneno . Lupua baino txarragua da hori!
Lur. iz. (TE). Planeta Tierra. Lurra, Euzkixan jiran dabillen, haren antxiñako zati bat.
lur.
1 . lur. iz. (TE). Tierra. "Mineralogía. Producto de la descomposición de las rocas" (TE, 537). Harrixetatik aparte, gei organikuak be badaukaz. Hango baserriko lurrak aberatsak dira. / Lur-baltza dagok hamen inguruan; en kanbio, han soluan lur-zurixa. Eitten zuan, urte batia hangua hamen eraiñ; ta hamengua han eraiñ. Bentajia eitten jok kanbixatzerakuan lurra.
2 . lur. iz. (TE). Tierras, terreno. Baserri hartako lurrak aberatsak dira.  Pluralian normalian.
4 . lur. iz. (TE). Suelo. "Suelo donde pisamos" (TE, 536). Lurran gaiñian bizi gara hill arte. / Harro ebillen danon gaiñetik, baiña lurrera etorri da.
5 . lur. iz. (TE). Tierra [pais]. Munduan badira ondiok ezagutzen ez diran lurrak.  Sarrittan pluralian.
1 . lurra jo [lur jo]. du ad.-esap. (TE). Tocar fondo, decaer; arruinarse. Jausi. Hondatu, behia jo. Gure Jaunak, kurutzia lepuan ebala, hiru bidar jo eban lurra. / Hainbeste urtian harro izandako etxia, gaur lurra jota.
lur egin. du ad. (ETNO). Labrar y preparar la tierra para la siembra. Lehen ortua gorritzen jardun dogu, lur eitten. Ik. lubarrixa egin.
lur on. iz. (TE). Buena Tierra. Antxiñakuak gurasuen lurrari Lur Ona esaten zetsen.
lur-aldatze. iz. (TE). Transplante [de tierra]. Lur-aldatzia iratargixa kontuan eukitta ein bihar da.
lur-ikara [lurrikara]. iz. (TE). Terremoto. "Temblor de tierra" (TE, 536). Bart lur-ikaria izan da.
lur-jausi. iz. (ETNO). Desprendimiento de tierra. Ik. luperixa.
lur-mendi. iz. (TE). Monte terroso. "Monte cubierto de tierra y vegetación en oposición a Aizgorri, roca pelada" (TE, 536). Azkonabitza, lur-mendi ederra, Elgetara bidian. Anton. hatx-gorri.
lurra emon (lur emon) [lurra eman]. dio ad. (TE). Enterrar, inhumar. Hildakua lurperatu. Atzo emon detse lurra bere jaixo herrixan. Ik. enterrau.  Enterrau gehixago erabiltzen da.
lurra hartu. du ad. (TE). Enraizar, prender, echar raíces. Landarak. Juan zan astian sartu genduzen landarak lurra hartu dabe. Ik. jarri.
lurrian sartu [lurrean sartu]. esap. (TE). Enterrar. Jo-ta lurrian sartuta laga eban gizajua.
lurbaltz [lurbeltz]. iz. (TE). Tierra negra, mantillo . "Tierra vegetal, humus mantilus" (TE, 536). Lorendako, kiñarran azpiko lurbaltza onena.