Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
loratza. iz. (TE). Montón de flores, gran cantidad de flores. Ha zan batu jakon loratzia bere egunian!
lorbide. iz. (AN). Camino peatonal. "Oinezko bidea" (AN). Ik. elizbide, estrata, andabide, errege-bide, zupide, zubipide, olabide, zordanbide.  Data barik. (EOYE, 84. or. (JEL)).
Loren [Laurendi / Lorentzo / Laurentzi]. iz. ber. (TE). Lorenzo. Loren ez datorrela aitzen emon dau.
lorito.
1 . lorito. iz. (TE). Loro.
2 . lorito (loritto). izond. (TE). Bobo,-a, despistado,-a. Ezekin be kontuan jausten ez dan lorittua dozu semiori.
lorratz (lorrotz). iz. (ETNO). Huella, rastro, indicio, vestigio. Aztarrena. Aixerixan lorratzak ikusi jittunat etxe ostian eta kontuz ibili biharko gaittun txitxekin. / Lorrotzak dia zerian, ortuan eta eitten dittuenak. / Eta han be ez zan etara lorrotzik nundik etorren hori proben hasierioi. Ik. arrastro, aztarren.
lorrin (lordin). iz. / izond. (JSM). Sucio, suciedad, pringue; desorden, revuelto. Anabasa edo nahaste-borraste zikiña, likiña. Egualdixan gaiñian illuna, nahastua. Gaur gizonak ein dau bazkarixa, eta sukalde jiran bazan lordiña. Ik. anabasa.  Normalian adjetibo moduan erabiltzen da, baiña izen moduan be bai.
lorrindu (lordindu), lorrintze. du ad. (JSM). Pringar, ensuciar; revolver; malograr, echar a perder alguna cosa. Lorriña laga. Sukaldian jardutia ondo dagok baiña ez inguru guztia lorrinduta lagatzia. / Euskaldunok, geure ahulkerixaz, urtetik urtera euskeria era guztietan makalduaz eta lordinduaz goiaz. (Zirik 30).
lotaratu, lotaratze ( lotaratutze). da/du ad. (TE). Ir(se) a dormir, acostar(se). Lotara juan edo eruan. Hamarrak inguruan lotaratzen naiz egunero. / Illunabarrian, oilluak leztxe, haren lotaratutzia. / Noiz ete da haren lotaratzia, baserriko zeregiñak ez dauke ba akaburik! Ik. lotara juan.
lotegi (lotei). iz. (TE). Dormitorio. Ederto apaindu dabe loteixa, ezkonbarrixentzat. / Aindu eban loteixa zurittu, apaiñdu eta ondo janztia. (Ibilt 466). Ik. gela, oheleku.  Loleku dakar JME.
loti. izond. (TE). Dormilón,-ona. Lo asko egitten dabena. Gure katua baiño animalixa lotixagorik ez dot ezagutu.
lotsa (lotxa). iz. (TE). Vergüenza, bochorno; respeto miramiento; pudor, decencia, recato. Lotsia, Kaitanok esaten eban letz, gitxien deixana da, gehixen eta haundiñak emoten dittuana bestieri. / Esan najotxan ez ebala lotxarik. [Ik. "lotxa" (TE, 535)].  Artikulua hartzerakuan, "Con acento prosódico en la í" (TE, 535) esaten da: lotzía; azentuak apartatzen dau lótzia-tik (lotu-n aditz izena). Beste aldaeria (lotxa) plaentxiatarren plantak egitteko erabiltzen da: "Alteración fonética para imitar a los de Soraluce" da (TE, 535).Ikusi bigarren adibidia.
lotsa gitxiko [lotsa gutxiko]. izlag. (TE). De poca vergüenza. Lotsa gitxiko laguna izan dozu ha mutilla.
lotsarik bako. izlag. (TE). Sinvergüenza; desvergonzado,-a; insolente. Lotsarik-bakua agertu zan zuen laguna. Ik. lotsagabe, lotsabako.
lotsarik ez euki. esap. (TE). No tener vergüenza. Hori da, esate baterako, lotsarik ez euki.
lotsia euki. du ad. (TE). Tener vergüenza, pudor. Hori da lotsia euki.
lotsabako [lotsagabeko]. izlag. (NA). Sinvergüenza; descarado,-a; desvergonzado,-a. Ik. lotsagabe, lotsarik bako.
lotsagabe (lotsabage). izond. (TE). Sinvergüenza; descarado,-a; desvergonzado,-a; insolente. Dotore jantzia arren, lotsagabia beste ez lakua. Ik. lotsagarri, lotsarik bako, lotsabako.
lotsagabetasun. iz. (TE). Desvergüenza, descaro, insolencia. Neurri bako lotsagabetasuna, ha gurera agertzia.
lotsagarri.
1 . lotsagarri. izond. (TE). Vergonzoso,-a; deshonroso,-a; bochornoso,-a; indecente. Lotsia edo lotsarixa emoten dabena; lotsatu eraitten dabena. Gure artian gaur pasau dana, lotsagarrixa. / Ez zaittez hurreratu hona, lotsagarrixori! Ik. lotsagabe, lotsarik bako, lotsabako, lotsatzeko.
2 . lotsagarri. adlag. (JME). En ridículo, ridículamente; vergonzosamente. Lotsia emoteko eran, barregarri. Jendian aurrian lotsagarri laga ninduan. Ik. barregarri.
lotsakizun. iz. (TE). Motivo de sonrojo motivo de vergüenza. Pobria izatia ez da lotsakizuna.
lotsari. iz. (TE). Bochorno, vergüenza. Lotsia baiño gehixago. Makiña bat lotsari emondakua gurasueri!
lotsarixa eruan. du ad. (EEE). Abochornarse, avergonzarse. Petrari nahigabia emotera juan non eta han billau jonat "Andre Madalen" kantatzen... Lotsari makala eruan jonat!. (Zirik 28). / Heure gizur hori dala-ta lotsari ederra eruan juat. (Zirik 28). Ik. lotsarixa hartu.
lotsarixa hartu [lotsaria hartu]. du ad. (TE). Abochornarse, avergonzarse. Lotsan lotsaz gorrittu. Arlote haren itxuriakin, lotsarixa hartu neban. Ik. lotsarixa eruan.
lotsati. izond. (TE). Tímido,-a; vergonzoso,-a. Errez lotsatzen dana; lotsorra. Etxetik kanpora oso lotsatixa dozu. Ik. lotsor.
lotsatu, lotsatu (lotsatutze). da/du ad. (TE). Avergonzar(se), ruborizar(se). Lotsia sentidu edo sentidu erain. Lotsatu nintzan betiko egun hartan. / Lotsatu neban betiko egun hartan. / Ez lotsatutzia gizona horrenbestegaz! / Ezerkin ez lotsatziari emonda dago.
lotsatzeko. izlag. (OEH). Vergonzoso, que da vergüenza. Hónek bakarrik eskintzia lotsatzekua be badok. (Zirik 36). Ik. lotsagarri.