Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
o. metaling. (TE). Decimosexta letra del alfabeto vasco 'o'. 'Oa', abezeko letria.  Artikulua hartzerakuan oa esaten da.
obalo. iz. (TE). Óvalo. Hurrengo egunian, ontzixan jiran, itsasua óbalo haundi bat zan.  Artikulua hartzerakuan: óbalua.
obeidu (oidu, ogidu), obeitze (oitze, ogidutze) [obeditu].
1 . obeidu (oidu, ogidu), obeitze (oitze, ogidutze) [obeditu]. dio/du ad. (TE). Obedecer; acatar. Nausixak aindutakua, ogidu biharrekua. / Gitxittu detsat erreziñua, ikasi deixan nausixeri ogitzen. / Nere erabagixa ez ogidutzia da, errezoirik ez dabenetik. / Zaldunak, obeidu bihar eta leixaltasuna zor zetsanez. (Ibilt 476). / Eutsi ezin denboriari [...] ogidu biharra erlojuari.(Ibilt 342). Ik. esana egin.  Gitxi erabiltzen da.
2 . obeidu (oidu, ogidu), obeitze (oitze, ogidutze) [obeditu]. du ad. (JSM). Rendirse, ceder. Amore emon batak bestian aurrian men egin. Mutikuen arteko burrukak obeidu arte izaten ziran, batak edo bestiak amore emon arte. / "Rendir, cuando se trata de desafío. (Obeidu arte, hasta rendirse solían ser las peleas callejeras de nuestra infancia)" (JSM, in TE, 776). Ia Periko... Jarraittu holaxe!... Ez obeidu!, hi baiño lehenago nekatuko dok-eta. (Zirik 87). / Oitzen naok eta kitto, amaittu juagu. / Oitzen dok ala ez?, esaidak!. / Esr. Eratxi arte emon eta obeidu arte egon.  Gitxi erabiltzen da, jende nausixan artian bakarrik.
obispo. iz. (OEH). Obispo. Mahiburu, Larrañaga obispo jauna egon zan. (Zirik 110).
obligaziño [obligazio]. iz. (TE). Obligación; deber. Eskubidiak eukitzeko, obligaziñuak hartu bihar dira. Anton. eskubide.
obo.
1 . obo. iz. (ETNO). Argolla; anillo. Ik. uztai, estun.
2 . obo. iz. (AZ). Círculo.
obra.
1 . obra. iz. (TE). Obra moral, obra (trabajo, arte, escritos). Fedia ala obrak, zer da aurreragokua?
2 . obra. iz. (TE). Construcción, obra. San Iñazioko obria baiño luziago doia hori. / San Iñazioko obrak, Loiolan. / Kortasoneko obran ebillen pioi bat. (Zirik 75).
obraz. adlag. (TE). De obra; por obra de. Egittez. Mindu ninduan berbaz eta obraz. / Diabruen obraz euki eban zoroaldittik. (Ibilt 465).
obrau, obratze [obratu]. du ad. (TE). Obrar, realizar, hacer, ejecutar, actuar. Berbak laga alde batera eta obrau biharra izan genduan. / Jarduntzian aldian obratziak gehixago balio dau. Ik. egin.
obrera. iz. (ETNO). Camisón de ferrones. Olagizonen atorra luzia. Obrera huts idunian (saman) lotua, ezta zer eskatu jakerik, ez galtzerdi, ez abarka, ezta prakarik be. Ohera etzuteko eta jaikitzeko ez dauke nekerik zer hartu.
obrero. iz. (TE). Obrero,-a, operario,-a, trabajador,-a. Lanbide jakin batian jornal-truk diharduana, batez be industrian biharra egitten dabena. Jesukristok be luzero, obreruan bizimodua eiñ eban. Ik. bihargin, langille, opiziale.  Bihargiñen arteko giruan eta euren aldeko burrukan hartu izan dau benetako zentzuna eta indarra.
odol.
1 . odol. iz. (TE). Sangre. Prezio bardiñian, Baten odolagaz erosittakuak gara danok, txiki eta haundi.
2 . odol. iz. (TE). Valor, valentía, arrojo, audacia; ánimo. Odola bihar zan friztixa hari jarkitzeko. / Odola bihar da hari jarkitzeko. / Ez dot nik nahikua odol ixilleko izen haura agotik ataratzeko. (Ibilt 459). Ik. ausartasun, balore.  Balore da erabiliena, odol gitxiago eta ausartasun gitxiago ondiok.
odol garbi. iz. (TE). Sangre pura, linaje noble. "Cristiano viejo con exención de sangre judía o mora, según se solía acreditar en información oportuna" (TE, 582). Odol garbiko kristau zaharra izatia bihar izaten zan ofizio batzuetarako.
odol hotzian [odol hotzean]. esap. (TE). A sangre fría. Hotz-hotzian, sentimentu barik. Buruan kabitzen ez dana (da), odol hotzian horrelako heriotzia eittia
odol-buztan. iz. (ETNO). Sanguijuela (Hirudo medicinalis, eta beste batzuk). Ik. ur-buztan, uzan.
odolak burua hartu. esap. (TE). Tener una congestión cerebral, una embolia. "Diagnóstico vulgar, de algo como una congestión cerebral" (TE, 582). Odolak burua hartuta hil da gaur goizian.
odolezko. izlag. (OEH). Sangriento. Bere odolezko zeregiña amaittu ebanian. (Ibilt 490).
odolik bako. izlag. (TE). Cobarde, pusilánime, sin coraje, medroso,-a. Adorebakua, kemenik bakua. Odolik bako gizajo bat agertu zan gerrako denboran. Ik. bildurti, makal, odolbako.
odoltza. iz. (TE). Charco de sangre; cantidad de sangre, mucha sangre. Han jausi zan odoltziak, ez eukan neurririk.
odolan [odolaren]. iz. (TE). Achaque de tensión. "Odol presiñuakin zerikusixa daukan edozein gaixotasuni kalian emoten jakon izena" (ETNO). / "Diagnóstico vernacular de cierto achaque, acaso relacionado con la presión arterial" (TE, 582). Odolanakin ogeratu bihar izaten dau urtian bi edo hiru bidar. Ik. asunur.
odolbako. izlag. (JME). Cobarde, pusilánime, sin coraje, medroso,-a. Adorebakua, nerbixobakua, geldua. Hain zan odolbakua eze, zapatak pe amak garbittu bihar izate zetsan. Ik. odolik bako.
odolbatu. iz. (TE). Coágulo [de sangre]; cardenal, moradura, moratón. Golpe baten eragiñez gorputzian gertatzen dan baltzittua. Maillukiakin jo atzaparra eta odolbatua ein dot. Ik. baltzuna, baltzittu, baltzittuna.
odolbero. izond. (TE). Irascible, de sangre caliente. Oso odolberua zan eta karzelarako bidia eiñ eban.
odoldu, odoltze ( odoldutze). da/du ad. (TE). Ensangrentar(se). Odoldu zara bildots hiltzen. / Odoldu zittuan eskuak bere anaian kontra. / Ez eban gura izan eskuak odoldutzia. / Ez eban gura izan eskuak odoltzia.
odoligesi [odolihesi]. iz. (TE). Hemorragia. Odoljarixua, hemorragixa. Hil bihar zan odoligesixa geldittu ezinda. Ik. odoljarixo.
odoljarixo [odoljario]. iz. Hemorragia. Ik. odoligesi.
© Jon Ander Urquiola
odoloste. iz. (TE). Morcilla. Txarri odolostia babetan ez da gaizki. / Nahiz tximiño jantzi edo odoloste jantzi. (Zirik 103). / Ondo izango da hiltzia odolostiak eitteko. (Ibilt 461). / Esr. Ze oste eta ze odoloste! Ik. mortzilla.  Eibarren ez jako odolki esaten; Eibarren odolkixa / odolgixa erderazko musgo da.
odoltsu. izond. (TE). Sanguíneo,-a; de mucha sangre. Odol asko dabena, odolez betia. Odoltsua zan eta denboratik denborara, ur-buztanak bihar izaten zittuan.