ordurako. adlag. (TE). Para entonces. Une haretarako.
Ordurako benderatuta eukan izan eban gaitza. / Ordurako han ziran Eibarko autubatzaille guztiak "Txirixo-kalian" pillatuta. (Zirik 83).
Ik. orduko. ordutik. adlag. (OEH). Desde entoces. Ik. orduandik. ordutik hona. adlag.-esap. (OEH). Desde entonces. Ordutik hona ezta bape mejorau.
/ Ikusten danez ordutik hona etzara aldatu... (in Zirik 100).
ore (ora). iz. (TE). Masa, pasta. Ogixana, esate baterako.
Ogi-oria, labara aurretik... ore-mahai. iz. (ETNO). Artesa, mesa para la masa del pan. Ogi-oria egitteko mahaixa.
Gaurkuagaittik taluak ein biharko dittuzu ore-mahaixan, ez dabe ba ekarri urunik. orekan egon. esap. (ETNO). Cernerse (ave en el aire). Airian geldi egon. Gabillariak egitten daben moduan, zeruan txintxilik egon, haixian kontrako indarra aprobetxatzen (ETNO). / "Hegaztiak aire-korronteez baliatuz geldi-geldi egoten direnean" (EEE, 132). Arranuak aire epela aprobetxatzen dabe ordutan orekan egoteko. oritz. iz. (ETNO). Calostro, primera leche de los mamíferos tras parir. Behixak (eta beste anuimalixa askok) kumia euki eta lehelengo egunetan eukitzen daben esne lodi odoltsua (ETNO). / "Txahala egin barri dan behixan esnia, sendua, horiskaria" (NA). / "Emakumeak eta animalia emeek umea egin ondoren izaten duen lehen esnea. Oso lodia eta koipetsua izaten da" (EEE, 132).
Txahala jaixotzen danian, lehelengo zikinkerixia kendu bihar jako ahotik, eta estu badago, ba, binagria-edo bota ahora, espabillau deiñ. Eta behixari ondora eruaten bajako bai, behixak garbittu eitten jok. Bueno, danak ez, beste batzuk adarkadia igual, baiña normalian, txahala ipini onduan, ta mieztau ta mieztau ta mieztau eitten jok ta garbittu ta garbittu. Eta gero txahalari oritza emon bihar jakok, aman titixa lehelengo. Oritzik barik txahalik ez dagok etaratzerik! Oritza dok amak daukan esnia! Ta ama akabatzen bada, beste batena! Esnia barik, odol modokua. Nata modoko zer bat, gauza leun-leun bat, rosa kolorekua. Ha eraten ez badau txahalak, akabauta dagok! Haxe eran bihar jok lehelengo; aunke sea Donostiatik ekarritta. Txahala jaixo ta ama akabauta badago, nunbaitten, auzuan edo han edo Elgoibarren edo, nunbaittetik. Bai! Baitta neuk emon be! Gurian jaixota igual, txahala, ezta, gaur? Ta beste baten ama akabatzen bada, ba, "Koño! Badaukek?" eta eruan litro bi edo... Gero, behin jatordu bat edo eiñ ezkeriok, gero, edozer. Batzueri ensegida garbitzen jakue, erateko moduan, eta beste batzueri igual hamar bat egun edo. Batzuek asko bizkorrago garbitzen dia, igual hiru egunera, ba, esne garbi-garbixa. Baiña honetxek pintionek be, zortzi egun eta ondiok txokolatia modoko sendua jaukek; odola ta esnia nahaste modoko holako.... / Behixan oritza askok gustora hartzen dabe. orkesta [orkestra]. iz. (OEH). Orquesta. Gutxienez Filadelfiako orkestiak besteko repertorixua zeukela. (Zirik 20).
oroipen (oroimen). iz. (TE). Recuerdo, memoria; recordatorio. Umetako oroipenak (akorduak) zahartzara, geruago eta gehixago bururatzen dittugu. / Nabarmena, adimena, ikusmena, oroimena... / Tamalgarria zan ba benetan espetxeko oroimena.(In Zirik 98).
/ Kendu zetsan atzaparreko eraztuna oroimentzat. (Ibilt 457).
Ik. akordu, gogorapen. Toribio Etxeberrian sasoian be gehixen erabiltzen zan berbia akordua zan.
oroittu, oroitze [oroitu]. da/du ad. (TE). Acordarse, recordar. Oroittuko ebala zigortuak bere bizi guztian Iñuzente eguna. (Ibilt 470).
Ik. bururatu, gogoratu, akordau. "En Eibar apenas se usa (...) aunque se va haciendo conocida por la literatura" (TE, 282).
orolgi (odolgi, odolki, oroldixo) [goroldio]. iz. (TE). Musgo (Muscus sp.). Mendira juan eta orolgi bigunian etzinda luze-luze, orduak emoten nittuan. orpo. iz. (TE). Talón. Orpuan, ospel zittal bat daukat negu guztian. / Orpoko ospela, gaiztuena eta luziena. orratz. 2 . orratz. iz. (ETNO). Aguja, manecilla. Orratz formia daukan eta funziño askotarako erabiltzen dan gauzia edo piezia: erloju-orratza, iparrorratza... Taillarretan be sarri erabili izan da.
Gauzak neurtzeko aparatu askok eruaten dabe orratza: erlojuak, voltimetruak, anperimetruak, manometruak, konparadoriak eta abar. 3 . orratz. iz. (ETNO). Libélula. Ik. begixak ataratzeko, sorgin-orratz. orratz-buru. iz. (TE). Cabeza de alfiler. Orratz-burua lako friztixa txiki bat eta, zer jakiturixa haren obretan! orratz-buru baltz. iz. (TE). Alfiler de adorno; alfiler negro. Elixarako jantzi bihar gure andria, eta orratz-buru baltzik ez. / Alfilerrak izeten zian buru baltzak zeukenak, eta andra zaharrak buruko-pañueluan eruaten zebenian, buruko-pañeluan sartuta eruaten zittuen. Eta izen bat euken hárek espezial bat, baiña ez jata igual akordauko... urte asko dia hórrek ezautu dittuula eta.... orrazi. 2 . orrazi (orratzi). iz. (ETNO). Pieza del carro. Burdixan kajia eta burpillen ardatza katiatzeko; aldamenetik, goittik behera, ardatzari eusten detsen egurrezko lau ziri.
Ik. burdi, burpil, burtorrazi. orrazi-zarratu (orratzi-zerratu). iz. (NA). Peine para despiojar. Ume kutxauak! zorrixak eta, ene-ene! Orduan ez euan botikarik eta! Orratzi-zerratua ez dozu jakingo zer dan! gauza estu-estuak, orraztekua, eta beste txikitxo bat, pasatzekua; harek batzen zittuan zorrixak. Eta hantxe illaran, klak!, eta klak! eta... Orratzi-zarratua beti eoten zan gurian, beti-beti. Eta gure ama garbixa zan, señoria zan gure ama baiña... bildurretan beti, eskolatik ero, umetan ekarten neban bat ero bi eta... Baiña aumentau eitten dia, e?! Orixuak kentzen dittu, baiña jakiñ ez orduan!. orraztu, orrazte (orraztutze). 1 . orraztu, orrazte ( orraztutze). da/du ad. (TE). Peinar(se). Andrian goizeko lehenengo zeregiña izan bihar da, bere burua orraztu. / Orraztizu seme hori. / Haren eguneroko zeregiñetan, orraztia luzena. / Burua orraztutziak asko jasotzen dau andrazkuon edertasuna. Ik. tximak batu. 2 . orraztu, orrazte. du ad. (ETNO). Quitar las sobras, los salientes a la carga del carro. Burdixa, narra, metia edo dana dalakua orraztia kargatzen amaittutakuan; erdi solte geratutako bedarra kentzia bidian galdu ez deiñ edo haixiak eruan ez deixan.
orraztu bat emon. esap. (TE). Leerle la cartilla, ponerle las cosas claras. Bati, gauzak argi eta garbi ipini. / "Viene a significar como ponerle a uno los puntos sobre las íes" (TE, 607).
Orraztu eder bat emon detsazu guzurti anpor horri. orri. 1 . orri. iz. (TE). Hoja; hoja verde. Landarena.
Gure mendixetako zugatzak orritsuak dira. Hortik hainbeste orbel neguan haixebietan. Ik. orbel, ostro. 2 . orri. iz. (TE). Folio, página, hoja de papel. Liburu horrek, 400. orrixan diño... / Liburuaren orrixen barruan. (Ibilt 453).
3 . orri. iz. (ETNO). Lámina de oro. Grabauko berbia da. Urredunak damaskiñaurako prestatzen eban (normalian) zentesima bateko (0,01 mm) urrezko txapa edo xafla mehia. Zentesima biraiñokuak (0,02 mm) be egitten ziran.
Orrixa egittia zan sekretua, harixa egittia errezagua. Ik. urre-orri, urre-txapa. orrikak (kurrikak, porrikak) [kurrikak]. iz. (ETNO). Tenazas de ferrería. Metalezko tresnia, erdialdian giltzatzen edo artikulatzen diran pieza bi dittuana, mutur batian heldulekua eta bestian, burdiñeri oratzeko, pieza bixen artian barailla edo mordaza moduko bat egitten dabena. Burdiñoletako berbia da.
Batek totxua orrikekin egoki mogidu eta bestiak mailluakin formia emon. Ik. burdinkato, txirikin, kurrikak, suhatzak. Pluralian erabiltzen da: kurrikak (HB); orrikak (Mo); porrikak (Tr).
|