Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
ojalata. iz. (TE). Hojalata. Ojalata zaharrekin eindako oillotokiz beteta ziran inguruak.
ojalatero. iz. (TE). Hojalatero,-a, fontanero,-a. Arraintegi kaleko Trantxiku, "hojalaterua", ez "ojala"terua. / Txantxiku ojalaterua, aurreskurako beti prest.
ojalatero alikete (ojalatero alikate). iz. (ETNO). Alicates de fontanero,-a. Txapa eta pieza txikixei eusteko, alanbriak okertu edo ebateko, zirixak sartu edo ataratzeko eta abarretarako erabiltzen dan esku-erraminttia.
ojale (ojal) [ohial].
1 . ojale (ojala) [oihal]. iz. (ETNO). Mantilla de niño. Ik. ojalietako ume, mantetako ume.
2 . ojale (ojal) [oihal]. iz. (TE). Pañal(es). Datorkixon umiandako ojaliak apaintzen dihardu. / Oiñ?! oin sei ume batera be hazi leikez... Lehen be hazten zian oin beste ipoin barik: gure auzuan, akordatzen naix ojalak horren bentaniorren kolorekuak ibiltzen zittuela, eta halan zialakuan! Zer?! eta sekula garbittu barik!. Ik. umezara.  Normalian pluralian: ojaliak, ojalak.
ojalietako ume. iz. (TE). Niño,-a en pañales. Titiko umia, ondiok umezapixak erabiltzen dabena. / "Niño en pañales" (TE, 587). Ojalietako umia dirudi, ez dauka ba txori batek beste buru. Ik. hankagorri, txatxa, dagoka, mantetako ume.
ojalietan.
1 . ojalietan. adlag. (TE). En pañales [de niño]. Umezaretan. Txíkiña ojalietan dauka ondiok.
2 . ojalietan. adlag. (TE). En pañales, en los inicios, verde aún. Ekieran, berde ondiok. Gure asmuak ojalietan dagoz ondiokan.
ojia. iz. (TE). Hoja. OEH-kuak holan diñue: "Ojia será seguramente la forma det. de oja" (2001, XIII. t., 192). Ik. hankagorri, txatxa, dagoka, mantetako ume.
ojo. interj. (TE). ¡ojo!; ¡cuidado!.
okaran.
1 . okaran. iz. (TE). Ciruelo (Prunus domestica).
2 . okaran. iz. (TE). Ciruela, fruto (Prunus domestica). Bizkaittiko okaranak dozenaka saltzen ziran plazan.
okaran-pasa. iz. (NA). Ciruela seca, ciruela pasa.
okasiño [okasio]. iz. (TE). Ocasión; contratiempo, percance. Okasiñua daukagu etxian: ama zaharra gaixotu jaku. / Mozkortu, eta okasiñua euki dau tabernan. / Ez zeixala ipiñi holako okaziño gogorrian. (Ibilt 482).
okela.
1 . okela. iz. (TE). Carne. Erbikumian okelia. (Zirik 33). / Zortzixan behiñ, okelia jaten genduan.
2 . okela. iz. (TE). Carne, carnalidad. "Carne, enemigo del alma" (TE, 587).
oker.
1 . oker. adlag. (TE). De manera equivocada, mal, de mala manera; torcido,-a. Modu okerrian, txarto. Oker ainduta, bihar ez neban lekura heldu nintzan. / Astia oker einda dagok [...], egun bat biharra ta sei jai izan bihar litzakezak. (Zirik 11). / Orduan, parkatu, juez jauna, oker ibilli banaiz. (Zirik 50).
2 . oker. izond. (TE). Torcido,-a; retorcido,-a; curvo,-a; doblado,-a. Zugatz hori okerra dago.
3 . oker. izond. (TE). Travieso,-a, pícaro,-a; malo,-a, perverso,-a. Okerra daukagu gure txikiña. / Gure Trapu-Trapu ziri-sartzaille okerra. (Zirik 36). / Andrazko oker baten azpijanegaittik. (Ibilt 490). Ik. gaizto.
4 . oker. iz. (TE). Contratiempo, percance, accidente; error, equivocación. Okerrik ez badau bidian, agertuko da bere orduan. / Bete-betian librau naiz oker haundi batetik. / Hasieran esana oker aittu gendualako, luzerorako okerrak izan genduzen. / Okerrik ez badaukat juango naiz bixar goizian zure etxera. / Oker haundi bat euki dot. Ik. ezbihar, biharreztan.
oker aittu [oker aditu]. du ad. (TE). Entender mal, malinterpretar. Hasieran esana oker aittu gendualako, luzerorako okerrak izan genduzen.
oker egin. du ad. (TE). Equivocarse, hacer mal alguna cosa. Oker ein dot kontua, eta galtzen urten dogu.
oker egon. da ad. (JME). Estar equivocado. Zeozen gaiñian iritzi okerra izatia. Hori ez da holan; horretan oker zare.
oker ibili. da ad.-esap. (OEH). Equivocarse, andar equivocado,-a. Kartiak ziñuana ikusirik, pentsatzen jarri zan benetan oker ez ete ebillen, (Ibilt 479).
okerreko. izlag. (OEH). Equivocado, incorrecto. Okerreko etxian sartu zala. (Zirik 68).
okerkerixa [okerkeria]. iz. (TE). Travesura, faena, trastada; disparate; fechoría. Negargarrizko okerkerixia ein deskue umiak.
okerruna [okerrune]. iz. (TE). Torcedura. Kañoi honek hamentxe dauka okerrunia. Ik. bihurruna.
okertasun. iz. (TE). Cualidad de torcido; cualidad de equivocado; equivocación, error. Odolian ekarri eban okertasuna.
okerti. izond. (AN). Que tiende al error. Okerrera egitten dabena; okerra. [...] dot topa okertixa. (Ibilt 324).  Ez da erabiltzen.
okertu, okertze (okertutze).
1 . okertu, okertze (okertutze). da/du ad. (TE). Torcer(se), doblar(se), encorvar(se), arquear(se). Makilla-burua okertutzia gura eban, eskulekua eitteko.
2 . okertu, okertze ( okertutze). da/du ad. (TE). Torcer(se), descarriar(se), pervertir(se) (en sentido real y figurado). Lagun txarrekin okertu zan betiko. / Lagun txarrak okertu eben betiko. / Gizonak berezkua dau okertzia.
© Arturo Elosegi
okil. iz. (TE). Pito real; pájaro carpintero (Picus viridis). Okillak arbola-gerri barruan ataratzen dittu umiak. Ik. okillanak.  Picidae famelixako guztientzat erabiltzen da, baiña hauxe (Picus viridis) da alde haundixakin ezagun eta ugarixena.
okil txiki.
1 . okil txiki. iz. (ETNO). Pájaro carpintero (Dendrocopos minor).
© Ezezaguna
2 . okil txiki. iz. (ETNO). Trepador (Sitta europaea). Ik. okil-txori.  UZ: garrapoa.
okil-txori. iz. (ETNO). Trepador (Sitta europaea).
okillanak. iz. (TE). Nidada del pájaro carpintero. Pagu honetantxe igez okillanak. Ik. okil.
okoak. iz. (AN). Tierras de labranza. "Hónek be labrantzako lurrak ziran, baiña aurrekuak (ehunoak) baiño estimazio gitxiago eken" (AN). Ik. ehuno.  Hapax bat dirudi; ez da ez OEH, ezta Azkuenian be agiri. (AN).  Ocoas. (EOYE, XV. mendea, 100. or. (JEL)).
okotz [kokots]. iz. (TE). Barbilla; mentón. Okotzian behera adurra darixola zeguan bere seme opillari begira.
okozbiko (okotzbiko). iz. (TE). Papada. Okotzbiko guri-gurixa eban.. / Honek umionek irabazi dau ona! Beitxu zelako okozbikua ein jakon!.