Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
jabalina-botatze. iz. (NA). Lanzamiento de jabalina. Pedro be palanka-botatzen eta, ona; palanka-botatzen eta jabalina-botatzen eta....
jabe. iz. (TE). Dueño,-a, propietario,-a, señor,-a, amo,-a. Lur eta zeruen jabia, Jaungoiko bakarra... / Guazian, mutillak!, intxaurrok bertan lagata, jabia datok eta!
jabe egin. da ad. (TE). Adueñarse, hacerse dueño,-a, apoderarse de. Norbaittek zerbaitt beretzat hartu. Egun baten, herri guztian jabe ein zan. / Taillar haunditxuago baten jabe ein ei ziran. (Zirik 106). Ik. jabetu.
jabebako [jabegabeko]. izlag. (TE). Sin dueño,-a, . Jaberik ez daben ondasuneri esaten jakue. Hónek erreka ondoko intxaurrok, jabebakuak dira. Anton. jabedun.
jabedun. izond. (TE). Que tiene dueño,-a, que es propiedad (privada); particular. Jabia dabena. Alperrik baso urriñian egon, intxaur hónek jabedunak dira. Anton. jabebako.
jabetasun.
1 . jabetasun. iz. (TE). Propiedad, posesión, pertenencia. Esaten da, jabetasunak harrixak urre bihurtzen dittuala.
2 . jabetasun. iz. (TE). Patronato; tutela, cuidado. Jabetasunik bako umia, erozer izateko bidian agertzen da.
3 . jabetasun. iz. (OEH). Entereza, dominio (de sí mismo), control. Hasarrerik gabe, izan leikian modurik onenian, esan zetsan [...]. Andra koittauak, señorian jabetasun harrigarrixa ikusirik, eta egixa eziñ ukaturik, hasi zan parka eskeka. (Ibilt 466).
jabetu, jabetze ( jabetutze). da ad. (TE). Adueñarse, hacerse dueño,-a, apoderarse. Zeintzuk jabetu dira guk genduzen gauzekin? / Justizian kontra gauzegaz jabetutzia, lehenago lapurretia zan. / Okerretik diran gauzekin jabetzia, lapurretia beste. / Bihargiñok legiekin jabetzen ez garan artian ez dagok gauzonik. (Zirik 12). Ik. jabe egin.
jaboi [xaboi]. iz. (TE). Jabón. Jaboiak urrindu dittu gaitz asko. / "Txinbo" ez eukitzera, "Bilore", "Lagarto" ta beste jaboi batzuek badittuzula esan. (Zirik 115).  Artikulua artzerakuan jaboia egitten da.
jaboi-ur. iz. (TE). Agua de jabón. "Agua de jabón, refrigerante de las máquinas antes de la taladrina y demás lubricantes" (TE, 455). Gure denboran, jaboi-ura makiñetarako; gero agertu zan taladrinia.
jaboindu (jabondu). iz. (NA). Jabonado. Jaboindu baten premiñia daka horrek.
jabonaduria egin. du ad. (NA). Hacer la colada; lavar la ropa. Ik. lixibia egin.
jai.
1 . jai. iz. (TE). Fiesta, día festivo; celebración, festejo. San Migel eguna, jaixa Agiña ballian. / Hango jaixa, jan eta eran eta pelotan eiñ.
2 . jai. adlag. (TE). De fiesta, sin trabajo. Aste guztian jai darabil.
jai egon / euki. esap. Nada que hacer. Urtenbiderik izan ez. Hemen, biharra garratz egin barik jai dago. / Zaildu barik jai daukak ez haiz urriñera helduko. / Errezoia daukak: honekin bakarrik jai dagok. (Zirik 36).
jai emon [jai eman]. du ad. (TE). Dar fiesta. Hamarrak baiño lehen, jai emon detse bihargiñeri, aztorauta ebizelako iri-probiagaz. / Herriko musikerueri be jai emoten detse. (Zirik 20).
jai hartu. du ad. (TE). Hacer fiesta, coger fiesta. Domeketan jai hartzen da. / Bazkalostian jai hartu dogu, ferixara juateko.
jai haundi [jai handi]. iz. (TE). Gran festividad, día solemne, fiesta principal. San Andres, jai haundixa Eibarren.
jai nausi [jai nagusi]. iz. (TE). Fiesta patronal, fiesta principal. San Juan, gure herrixan jai nausixa.
jai ta jornala. iz. (TE).  Bihargiñen Erresistentzia-Alkartasunen 1896. urteko mogimendu sozialen eslogana, lan orduak gitxitzeko eta jornalak hobetzeko (ETNO). / "Súmmun a que se debía llegar, según cierto clásico eibarrés, el movimiento social de reducción de jornada y mejora de salarios, inaugurado por las Sociedades obreras de resistencia el año 1896 (TE, 456). Aurrera, jai ta jornala izan deigun arte! / Jai eta jornala eta mahaixan jarri baiño ez: hor emanzipaziñua. Ik. jai, jornal.
jai-arratsalde. iz. (OEH). Tarde de día festivo. Pernando, jai-arratsalde hartan, --ta noiz ez?-- parrandan gelditu zan. (Zirik 37).
jai-erdi. iz. (TE). Media fiesta. Gure denboran, San Blas jai-erdixa izaten zan kalerik kaleko zezenakin.
jai-alai. iz. (TE). Pelota (deporte), juego de pelota. Munduko zenbait lekutan, pelota-jokuari jarrittako izena. Jolas guztien artian, jai-alaia pelotia. / Zenbait lekutan jai-alaixa esaten detse pelota-jokuari. Ik. pelota-joko, pelotaleku, alai.  Jai-alai (iz.) mugatuan jai-alaixa esaten dogu, eta alai (izond.) mugatuan alaia; TEk adiera bixak alkartu nahixakin, izena dana izenlagun moduan darabil ejenpluan: "(...) jai-alaia pelotia".
jaiegun (jaixe(g)un). iz. (TE). Día festivo, día de fiesta, festividad ; descanso, vacación. Maiatzan lehelena, jaieguna mundu guztian. / Gaur jaixeuna da. Ik. aje-egun.
1 . jaiki, jaikitze. da ad. (TE). Levantarse; alzarse. Egunero jaikitzen da bostetan, nahiz negu eta nahiz uda. / Egunsentixa baiño lehen jaiki ninduan, oillagorretara juateko. / Negu hotzian, oge epeletik goizian jaikitzia, gogorra. / Jaustia danona; jaikitzia, Jaungoikuan laguntasuna dabenana. / Bart parrandan ein ebela-ta berandutxo jaiki ziran. (Zirik 73).
2 . jaiki. iz. (TE). Garbo, gracia, salero, gallardía. Ikusizu zerlako jaikixa daroian zure alabiak.
eukixan jaikixa. esap. (JME). Vanidad / arrogancia de nuevos ricos; subirse la fama y/o el dinero. Dirua izatiak emoten daben harrokerixia. Zera diñosku Juan San Martinek: "Eukiaren jaikia burua gora edo atzeruntz dabela ibiltzen diran aberats barriengatik esaten da". Ez gure aberats barrixak asko ekixalako, baiña eukixaren jaikixa eban berakin. (Zirik 22). / Juan jakozen ari eukixan jaikixak; gizajuak ez eukan zer ahora eruan, ezta hilda nun jausi be. (Zirik 142).
jaikittasun [jaikitasun]. iz. (TE). Altivez, orgullo, arrogancia. Haren jaikittasunak ez eukan neurririk.
jainko.
1 . Jainko ( ). iz. (TE). Dios. Jarri genduan harmaillan eta juan jakon ondoezori, Jainkuari eskerrak.
2 . jainko. iz. (TE). Dios de los gentiles. Jentillen jainkuak asko ziran eta izate guztietakuak.
jaiotza (jaixotza).
1 . jaiotza (jaixotza). iz. (TE). Nacimiento. Gerratian juzgauan ta elizan jaiotzen errejistruak erre zittuan. (Zirik 111).
2 . jaiotza (jaixotza). iz. (OEH). Nacimiento, belén. Ikusi al dozu Errebalian monjak ipiñi daben Jesusa jaiotzia? Ik. Jesus.  "Jesusa jaiotzia, representación del nacimiento de Jesús". (TE).
jaiotzatik (jaixotzatik). adlag. (OEH). De nacimiento. Hónek katalanok, izan be, jaiotzatik dira tratulari aproposak. (Zirik 115). / Jaiotzatik dakar herrena. / Animalixarik gehixenak, jaixotzatik igarilarixak.
jaixak [jaiak]. iz. (TE). Fiestas. Andramarixetan, Ondarruako jaixak. / Plaentxiako Andramari jaixak hurreratu ziran batian Eibarren gertautakua. (Zirik 51).  Ixa beti pluralian, egun bakarrekua izan arren be. / Fiestak etortzen zianian, Angiozarrera -herri txiki bat, gure aman herrixa-, juaten giñan gaztiak giñanian, umiak giñanian eta... (NA). [Nekez erabiltzen da "fiestak"].
1 . jaixo (jaio), jaixotze [jaio]. da ad. (TE). Nacer. Mundura etorri, aman sabeletik urten. Danok jaixotzen gara iñor biharrian. / Bere zoritxarrik haundiña izan zan jaixotzia. / Hárek zirrikatuko ez dabenik ezta jaixo munduan. (Zirik 40). / Esr. Atzo jayo eta gaur ill, denboria ariñ dabill. Ik. munduan jaixo.  TEk diño bere sasoian, jaixo eta jaio, aldaera bixak erabiltzen zirala "corrientemente" (TE, 457), baiña gaur egunian ez.
2 . jaixo [jaio]. izond. (TE). Nacido,-a. Jaixotakua. Ba esaten detsuet: andragandik jaixuen artian, (iñor ez) profeta haundixagorik Juan Batizalia baiño (Luk. 7. 28).