Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
odolustu, odoluste ( odolustutze). da/du ad. (TE). Desangrar(se). Topau ebenian bide baztar baten, odolustutzen zeguan. / Gertau jakon ebagi bat eta bertatik odolustutzia.
ofizina. iz. (OEH). Oficina. Ofizinan berriz, eskribitzeko-makiña moduko batekin neskato bat eukitzen ei eben. (Zirik 106).
ofizio. iz. (TE). Oficio, profesión. Kalian dogu bigarrena ofiziua ikasten armerixan kontratuan behian. / Ez dakit zer daben ofiziu horrek: zapatari guztiak, afalostian be, lan ein biharrian beti. / Ez zetsan hutsuna horrek gitxittu, ez ofiziuan albidaderik eta ez [...]. (Ibilt 469).
ofizioko. iz. (TE). Artesano, obrero calificado; oficial. Baserriko mutill asko ofiziokuak eitten dira Eibarren. Ik. pioi.
ogerleko (ogorloko). iz. (TE). Duro, moneda de veinte reales. Hogei errialeko txanpona, bost pezetakua (ETNO). Hamasei ogorlokogaz erosten zan ontzako urria. Ik. hogei errialeko, duro.  Gaur egun behintzat, gitxi erabiltzen da.
ogi. iz. (TE). Pan. Ermuarraneko hiru koskorrekua lakorik, ez zan Eibarren beste ogirik. / Eskerrak emotia bihar dogu Jaungoikuari, arnasia, argixa, osasuna, ogixa eta dogun itxaropenagaittik. / Holako semiak mundura ekartzia baiño, lau librako ogixak eittia be hobe dok. / Ogixa huts-hutsik mausta-mausta jatia. (Zirik 41). / Esr. Ogi gogorrari, hagin zorrotza.
birzahiko ogi. iz. (ETNO). Pan integral. Birzahixa daukan ogixa. Ik. birzahi.
ogi baltz [ogi beltz]. iz. (TE). Pan negro, pan integral. Ogi baltza ointsukua; lehen zan tremesa.
ogi bedinkatu [ogi bedeinkatu]. iz. (TE). Pan bendito. Ogi guztiak dira bedinkatuak, norberan izardixagaz irabazixak izan ezkero.
ogi bero. iz. (TE). Pan caliente, pan reciente. Ogi beruakin konturik ez etxeko andriak.
ogi birrindu (ogi birrinddu). iz. (NA). Pan rallado.
ogi errallau. iz. (NA). Pan rallado. Ik. ogi birrindu.
ogi siku. iz. (TE). Pan seco, pan duro. Eskekuendako gordetzen zan ogi sikua.
ogi zuri. iz. (ETNO). Pan blanco. Damaskinatzailliak erabiltzen eben ogi zurixa gasoliñia eta olixuakin bustitta, piezak edo materixala garbitzeko. Ni hasi nitzanian, ez jeuan ogi zuririk orduan, gerra ostian. Orduan ogi zurixa kontrabandokua zuan. Ta eitten juen ogi zurixa, espeziala damaskinadoriendako, piezak garbitzeko. Eitten juen... espeziala eitten juen, bollotxuak. Baiña razionauta, e? Damaskinadoriendako. Gu juaten giñuazen Estaziño kaleko panaderixara, Justo Larrañaganera. Hortxe erosten genduan ogixori, ogi zurixa; ogi txikixa, piezak garbitzeko. Ha ta olixuakin, edo gasoliniakin..., piezak garbitzeko erabiltzen genduan; azkenengo zera emoteko. Onena haxe dok, ogixa. Mamiña erabili eta azala jan!.
ogi-apur. iz. (TE). Miga de pan, resto de pan. Aberatsan mahaiko ogi-apurren billa izaten zan Lazaro eskekua, baiña hil zanian, aingeruak eruan eben Abrahamen altzora.
ogi-azal. iz. (TE). Corteza de pan. Berakatz-zopendako, ogi-azalak.
ogi-gose. iz. (NA). Hambre de pan, falta de pan. Eibarren harro asko! eta diru pixkat daukanian berriz e, ufa! Jaixetan be zematek urtengo daben estranjerixara!, eta gero hurrengo egunian ogixa mahaixan falta! Eibarko kalian ogi-gosiak bat baiño gehixao daoz, e? Ibilli gu!, ibilli!.
ogi-koskor. iz. (TE). Punta del pan. "La primera rebana del pan" (TE, 584). Danok giñan ogi-koskorran guran, eta mataza haundi bat ataratzen genduan ogixa hastia zan guztian.
ogi-mamin [ogi-mami]. iz. (TE). Miga de pan;. Azala jan eta mamiña oillueri bota. Ik. mamin.
ogi-mutxikin. iz. (ETNO). Mendrugo de pan. Gerra ostian ogixa zan... Zuek ezin dozue sinistu! Bilbora ebakuaziñua izan zanian, gerriak urten ebanian, jentia ogi-mutxikiñekin, zeozer jateko, ogi-mutxikin sikuekin jentia. Ezer ez zeguan-eta!. Ik. koskor.
ogi-ore (ori-ore, ori-ora). iz. (TE). Masa de pan. Argizaixan ordez, ogi-oria erabiltzen genduan gauzen idurixak ataratzeko. / Ori-ora apur baten eske juan zaittez Ermuarranera. / Ogi-oria, labara aurretik...
ogi-tako. iz. (TE). Pedazo grande de pan. Ogi zati haundixa. Arrasaldeko eskolian ondoren, ogi-tako bat.
ogi-tremes. iz. (AN). Pan bazo, comuña. Ogi birrindun baltza. Antxiñakuan amesa behin ikusi ebanian, boletan ogi-tremesa mendiz behera, zuzenian, juaten etsaien gaiñera. (Ibilt 354). Ik. tremes.
ogi-urun. iz. (ETNO). Harina de trigo, harina para hacer pan. Arasan egoten zian kazuelak eta... eta holaxen dana, bista-bistan. Eta ogi-urunakin pegauta adornuak ipiñi haretxi eta dotore zer egoten zan ba?!....
ogi-zati. iz. (TE). Rebanada de pan, mendrugo. Lurrera jausten bajakun ogi-zatixa, jaso eta mun ein bihar izaten gentsan.
© Jaione Isazelaia
ogibittarteko [ogitarteko]. iz. (VO). Bocadillo. Ogi-bittartekua, mendira eruateko eta. "Hamarretakua" be bai, e?, bat da, e?. / Ogi-bittarteko bat jan juau.. / Nik ogibittartekua kobrau biharrian ogixa bakarrik kobrau. Ni naiz, ni, etxekalte. (Zirik 63).
ogigaztai. iz. (ETNO). Comadreja (Mustela nivalis). Ik. satandera.  Eibarren askoz be gehixago erabiltzen da satandera izena. Dana dala, ogigaztai be ezaguna da, inguruko herrixetan holan darabixe eta (Bergaran, Arrasaten, Markiñan...).
ogigin. iz. (TE). Panadero. Labarixa, ogigiña. Ik. labari.  Labari berbia gehixago erabiltzen ei zan hau baiño.
ogitegi. iz. (OEH). Panadería. Kapelaneko ogitegixan, sartu zan bezero bat. (Zirik 63).
ohe (oge). iz. (TE). Cama. Ohia asmau ebanak lako mesederik, beste iñok ez gizonari. / Hurrengo egunerakuak, ogera baiño lehen urkuldu bihar izaten genduzen.
ohe-barren. iz. (OEH). Lado de los pies de la cama. Eta hara nun agertu zan lurrian, ohe barrenian jarritta oraiñela eskuetan erdi husturik ebala. (Zirik 19).
© Jaione Isazelaia
oheko erropa (ogeko-erropa). iz. (TE).  Oheko izarak. / "Lienzos de la cama" (TE, 583). Zortzixan behiñ aldatzen dittue ogeko-erropak.
ohia egin [ohea egin]. du ad. (TE). Hacer la cama. Norberan kontura zan han ohia eittia.
ohian egon. esap. (TE). Estar en cama, guardar cama. Pare bat egunian ohian egon biharra daukat, eta astirik ez.
ohian sartu. esap. (TE). Acostar(se), meterse en la cama. Ohian sartu zan hurrengo egunian jaikitzeko asmuan, baiña gehixago ez zan jaiki. Ik. oheratu.
oheburu. iz. (OEH). Cabecera de la cama. Medikuori oheburuan jarritta. (Zirik 52).
ohelagun (ogelagun). iz. (TE). Compañero,-a de cama. "El o la que comparte la cama" (TE, 583). Ogelagun zatarra euki dot bart, ostikoka jira bakotxian. / Aurreran lehen baiño hobeto hartu zeixala ogelaguna. (Ibilt 466).
oheleku (ogeleku). iz. (TE). Dormitorio, cuarto, habitación. Logelia. Ogeleku zabalak eta argixak dittu etxe harek. Ik. gela, kuarto, lotegi.
oheratu (ogeratu ), oheratze (oheratutze). da/du ad. (TE). Acostar(se), echar(se). Ez dakit noiz izango dan haren ogeratutzia giltza aldian dabela. / Ondo ez bazagoz, ogeratzia dozu onena. / Txanton serenua, hamaika aldiz Pernando maittekiro oheratu ebana. (Zirik 37). / Ezteguko gauan alkarregaz ogeratu balitzaz bezela. (Ibilt 489). Ik. ohian sartu.
1 . ohittu, ohitze (ohittutze) [ohitu].
1 . ohittu, ohitze (ohittutze) [ohitu]. da/du ad. (TE). Habituar(se), acostumbrar(se), hacerse a. Ohittu zara hamengo ohitturetara? / Makilliakin ohittu dau lanera. / Izan laike han horretara ohittutzia. / Hotzera ohittutzia ona dala esaten dabe. Ik. jarri, jarki.
2 . ohittu, ohitze (ohittutze) [ohitu]. da/du ad. (OEH). Acostumbrar, soler, tener por costumbre. --Zer emongo detsagu? --Ohittutzen dana. / Ia emakume aiskideren bat dozun zeñi zerbidu ohittutzen dan letz. (Ibilt 481). / Juan zan ohittutzen eban elizara. (Ibilt 463). / Hamen ohittutzen da Sanjuanetan soiñeku barrixa ataratzia.
2 . ohittu [ohitu]. izond. (TE). Acostumbrado,-a; avezado,-a. Lanian ohittua zan eta ezerk ( ez zetsan) atzera eraitzen hari. Ik. ohittutako.
ohittura [ohitura].
1 . ohittura [ohitura]. iz. (TE). Costumbre, uso, hábito. Nekeza da ohittura txarrak lagatzia. / [Neskamiari] jakin erain zetsazen aurrez bere eta uezaben ohittura eta izakerak. (Ibilt 474). Ik. usakera, usarixo.
2 . ohittura [ohitura]. iz. (TE). Uso, costumbre; tradición. Herri batian ohitzen dan jardueria, beran izakerian eta kulturian ezaugarri bihurtzen dana. / Derecho consuetudinario-ko berbia da (TE, 586). Euskal Herriko ohitturak maittagarrixak ziran.
ohitturia izan [ohitura izan]. da/du ad.-esap. (TE). Tener por costumbre, acostumbrar; acostumbrar(se), soler. Antxiñako ohitturia genduan, Gabonetan senide guztiok batzia. / Ohitturia zan moduan, senittarte ta auzukuak gaubelia eittera juango zirala. (Zirik 12).
ohittutako [ohitutako]. izlag. (TE). Acostumbrado,-a; habitual. Onera eta txarrera ohittutakua. / Azkenengo aldiz emonaz ohittutako sarixa aiskidiari. (Ibilt 466). / Ohittutako jolas guztiak eiñ zittuenian, [...]. (Ibilt  471). Ik. ohittu.
ohol.
© Jaione Isazelaia
1 . ohol. iz. (TE). Tabla, tablón. Oholekin eiñ eban etxetxo bat, eta hantxe eukan bere gordelekua. / Ikusi eben eurenan eta senar-emaztien gelan bittarte(an), ez zala oholekin eiñdako apartagarri argal bat baiño. (Ibilt 461).
2 . ohol. iz. (ETNO). Tabla sobre la que se lanza en el juego de bolos.  Boletako berbia da.
oholezko. izlag. (OEH). De tablas, de madera. Sei metro kuadru inguruko oholezko departamentutxo bat ofizinatzat. (Zirik 106).
oholgintza. iz. (TE). Fabricación de tablones, fabricación de tablas. Pago-gerrixak zerrerixara jatxi dittue oholgintzarako.