Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
jarri, jartze.
1 . jarri, jartze. da/du ad. (TE). Poner, colocar; establecer, fijar; ponerse. Lege barri bat jarri dogu, danontzako bardiña. / Gaur jarri dogu etxe barrixan lehenengo harrixa. / Lege barrixak jartzia, errezagua kunplidu eraitzia baiño. / Jarri genduan harmaillan eta juan jakon ondoezori, Jainkuari eskerrak. / Parka eskatzen jarri zan. (Ibilt 468). Ik. ezarri, ipini, parau.
2 . jarri, jartze. da ad. (TE). Sentarse. Jarri da patxadan zure gizona arrasalde guztirako. / Oiñez ibilli arrasalde guztian eta gero jartzia, gozua da.
3 . jarri, jartze. da ad. (TE). Arraigar, enraizar, prender. Landarak. Juan zan astian sartu genduzen aza-landarak jarri dira eta ederrak datoz. / Sartu dittuzun landara guztiak jartzia, millagrua izango litzateke. / Juan dan astian sartu genduzen landarak jarri dira. Ik. lurra hartu.
4 . jarri, jartze. da ad. (TE). Acostumbrarse, habituarse. Egoera barrira ohittu, egin. / "hacerse a una cosa" (TE, 461). Astua makillara leztxe, jarri da zure orruetara. / Bertako gauzetara jartzia dogu hamen onena. Ik. ohittu, jarki.
jarri erain [jarri eragin]. dio ad.-esap. (OEH). Hacer sentarse. Jarri erain detsa silla batian. (Zirik 56).
jarritta egon [jarrita egon]. da ad. (TE). Estar sentado. Jarritta egon ezer ein barik, neretzat zeregin gatxena.
jarrittako [jarritako]. izlag. (TE). Sedentario, sedente, sentado [trabajo]. Zutiñeko biharra edo jarrittakua izan, zerikusi haundixa dago.