Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
ogi. iz. (TE). Pan. Ermuarraneko hiru koskorrekua lakorik, ez zan Eibarren beste ogirik. / Eskerrak emotia bihar dogu Jaungoikuari, arnasia, argixa, osasuna, ogixa eta dogun itxaropenagaittik. / Holako semiak mundura ekartzia baiño, lau librako ogixak eittia be hobe dok. / Ogixa huts-hutsik mausta-mausta jatia. (Zirik 41). / Esr. Ogi gogorrari, hagin zorrotza.
birzahiko ogi. iz. (ETNO). Pan integral. Birzahixa daukan ogixa. Ik. birzahi.
ogi baltz [ogi beltz]. iz. (TE). Pan negro, pan integral. Ogi baltza ointsukua; lehen zan tremesa.
ogi bedinkatu [ogi bedeinkatu]. iz. (TE). Pan bendito. Ogi guztiak dira bedinkatuak, norberan izardixagaz irabazixak izan ezkero.
ogi bero. iz. (TE). Pan caliente, pan reciente. Ogi beruakin konturik ez etxeko andriak.
ogi birrindu (ogi birrinddu). iz. (NA). Pan rallado.
ogi errallau. iz. (NA). Pan rallado. Ik. ogi birrindu.
ogi siku. iz. (TE). Pan seco, pan duro. Eskekuendako gordetzen zan ogi sikua.
ogi zuri. iz. (ETNO). Pan blanco. Damaskinatzailliak erabiltzen eben ogi zurixa gasoliñia eta olixuakin bustitta, piezak edo materixala garbitzeko. Ni hasi nitzanian, ez jeuan ogi zuririk orduan, gerra ostian. Orduan ogi zurixa kontrabandokua zuan. Ta eitten juen ogi zurixa, espeziala damaskinadoriendako, piezak garbitzeko. Eitten juen... espeziala eitten juen, bollotxuak. Baiña razionauta, e? Damaskinadoriendako. Gu juaten giñuazen Estaziño kaleko panaderixara, Justo Larrañaganera. Hortxe erosten genduan ogixori, ogi zurixa; ogi txikixa, piezak garbitzeko. Ha ta olixuakin, edo gasoliniakin..., piezak garbitzeko erabiltzen genduan; azkenengo zera emoteko. Onena haxe dok, ogixa. Mamiña erabili eta azala jan!.
ogi-apur. iz. (TE). Miga de pan, resto de pan. Aberatsan mahaiko ogi-apurren billa izaten zan Lazaro eskekua, baiña hil zanian, aingeruak eruan eben Abrahamen altzora.
ogi-azal. iz. (TE). Corteza de pan. Berakatz-zopendako, ogi-azalak.
ogi-gose. iz. (NA). Hambre de pan, falta de pan. Eibarren harro asko! eta diru pixkat daukanian berriz e, ufa! Jaixetan be zematek urtengo daben estranjerixara!, eta gero hurrengo egunian ogixa mahaixan falta! Eibarko kalian ogi-gosiak bat baiño gehixao daoz, e? Ibilli gu!, ibilli!.
ogi-koskor. iz. (TE). Punta del pan. "La primera rebana del pan" (TE, 584). Danok giñan ogi-koskorran guran, eta mataza haundi bat ataratzen genduan ogixa hastia zan guztian.
ogi-mamin [ogi-mami]. iz. (TE). Miga de pan;. Azala jan eta mamiña oillueri bota. Ik. mamin.
ogi-mutxikin. iz. (ETNO). Mendrugo de pan. Gerra ostian ogixa zan... Zuek ezin dozue sinistu! Bilbora ebakuaziñua izan zanian, gerriak urten ebanian, jentia ogi-mutxikiñekin, zeozer jateko, ogi-mutxikin sikuekin jentia. Ezer ez zeguan-eta!. Ik. koskor.
ogi-ore (ori-ore, ori-ora). iz. (TE). Masa de pan. Argizaixan ordez, ogi-oria erabiltzen genduan gauzen idurixak ataratzeko. / Ori-ora apur baten eske juan zaittez Ermuarranera. / Ogi-oria, labara aurretik...
ogi-tako. iz. (TE). Pedazo grande de pan. Ogi zati haundixa. Arrasaldeko eskolian ondoren, ogi-tako bat.
ogi-tremes. iz. (AN). Pan bazo, comuña. Ogi birrindun baltza. Antxiñakuan amesa behin ikusi ebanian, boletan ogi-tremesa mendiz behera, zuzenian, juaten etsaien gaiñera. (Ibilt 354). Ik. tremes.
ogi-urun. iz. (ETNO). Harina de trigo, harina para hacer pan. Arasan egoten zian kazuelak eta... eta holaxen dana, bista-bistan. Eta ogi-urunakin pegauta adornuak ipiñi haretxi eta dotore zer egoten zan ba?!....
ogi-zati. iz. (TE). Rebanada de pan, mendrugo. Lurrera jausten bajakun ogi-zatixa, jaso eta mun ein bihar izaten gentsan.