Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
orbandu, orbantze (orbandutze).
1 . orbandu, orbantze (orbandutze). da/du ad. (TE). Manchar(se); mellar(se), hollar, estropear(se). Orbanak egin, orbanez zikindu. Ate hau orbandu dabenak , berak zurittu deixala. / Orbandu dozu akabautako kaxia. / Orbandutzia ein dozu behintzat. / Konturik ez eukitziana da gauzia horretara orbantzia. / Akabautako piezok kontuz erabilixaz orbandu barik, alperriko zeregiñik batu ez deigun. / Pieza hau orbanduta dagok.
2 . orbandu, orbantze. du ad. (EEE). Marcar, sellar, estampar la marca. Taillarretako berbia da. Orbana ezarri, markau. Orbandik hori!.
Orbe. b. iz. (TE). Orbe (caserío). Eibarkua. Orbe bi dagoz: bata Gorosta ballian, eta bestia Agiñan. Orbeko Gergorio, bersolari amorratua.
Orbea. abiz. (TE). Orbea (apellido antiguo en Eibar). Orbeatarren etxia, antxiñakua Eibarko armerixan.
© Silvan
© Jaione Isazelaia
orbel. iz. (TE). Hojarasca. "Hoja caída, que el viento acumula en las hoyadas del monte" (TE, 602). "Es la hoja caída y muerta" (TE, 608). Hamar burdikada orbel saldu zetsazen Iraikuak Bolingokuari, berak jasotzekotan. / Orbela da orri sikua; orrixa, lurrian jausten dana, hori da orbela. Orbela beti esan jako lurrian daguanari. / Orbela ekarri bihar! Pare bat burdi orbel ekartzen genduazen guk Arratetik! Paguan orbela azpixak eitteko ardixeri. Astian burdikada bat bota, ta han orbel ganiñian lo eitten gure ardixak. Lezetakuak be juaten zittuan, ta Iñarrekuak be bai, ta... danak!.
orbeltza. iz. (TE). Montón de hojarasca, cúmulo de hojarasca. "Montón de hojarasca acumulada por el viento" (TE, 602). Sakon hartan, bazan orbeltzia haixiak batuta.
ordain. iz. (TE). Pago, paga, remuneración; liquidación. Ik. orde, pagamendu, pagu.
ordaindu, ordaintze ( ordaindutze). du ad. (TE). Pagar. "Pagau" esan biharrian, badogu euskeraz berba zuzena hau aitzen emoteko: "ordaindu". / Hobeto eingo zenduke zorrak ordaindutzia. / Ez da erreza gure zor guztiak ordaintzia. / [...] eta ordainduko detsut, ziur, bestek ez bezelako neurrixan. (Ibilt 472). Ik. pagau.  Irakaskuntzian bidez zabaldutako berbia: "no es común en Eibar" (TE, 618).
orde. iz. (TE). Compensación. Emondako gauzia, egindako mesedia edo biharra, edo halako gauza bategaittik bueltatzen dana, ordaiña. Galdu netsun liburuan ordia emongo detsut. Ik. ordain.
ordez.
1 . ordez. postp. (TE). En vez de, en lugar de. Aitta zaharran ordez, semiak eitten dau haren lana. / Horren ordez [...] lizpapel latza ta leuna daukaguz. (Zirik 115).
2 . ordez. postp. (TE). A cambio de. Diruan ordez, nahi dan guztia dago mundu honetan. Ik. trukian.
ordezko. izlag. (TE). Que sustituye, sustituto,-a, suplente; putativo,-a, adoptivo,-a. Aitta ordezkuan behian gizon ein da. / [Senarrak] eiñ eban fraillian ordezko erantzun bat bardiñeko berotasun zorua agerturik. (Ibilt 463). / Goizian belu, nahikua ordezko lo eiñda gero [...]. (Ibilt 458). Ik. ordiazko.
ordiak egin [ordeak egin]. du ad. (TE). Sustituir (a alguien); hacer las veces. Juan jatzun mutillan ordiak eingo detsuraz, ha kanpotik dan artian.
ordiaz [ordeaz].
1 . ordiaz [ordeaz]. adlag. (TE). A título de devolución, a cambio. Bueltatzekotan. Ordiaz emon desta liburu hau, irakorri deiran.
2 . ordiaz [ordeaz]. lok. (OEH). En cambio. Baiñan hamen ni, ordiaz, kulpagarri ta bizirik, eta zu, legia gorde dozun hori, hilda! (Ibilt 489). Ik. aldiz, berriz, ostera.
ordiaz emon [ordeaz eman]. esap. (EEE). Dar en vez de, en lugar de; cambiar, hacer trueque. Zerbaitten trukian emon. Ordiaz emongo deuat hau, hik emoten baestak hori.
ordiazko [ordezko].
1 . ordiazko [ordezko]. izlag. (TE). Sustituto,-a, suplente. Gaur zure anaia, alkate ordiazko dago. / Atzerriko izan naiz urte bixan, ordiazko aberri honetatik kanpora. (Ibilt 337). Ik. ordezko.
2 . ordiazko [ordezko]. izlag. (TE). De prestado. Harek daroian soiñekua, ordiazkua dau.
3 . ordiazko [ordezko]. izlag. (AN). Falso, postizo. Guzurrezkua, postizua (AN). Jantzi horregaz, ordiazko bizarra eta beste aldera batzukin benetakuan antzera agertzeko. (Ibilt 464). / Atara eban ordiazko frailliorrek ezkutuan zeroian makilla sendua. (Ibilt 464).
ordu.
1 . ordu. iz. (TE). Hora. Denbora neurrixa. Ordua da egunan hogetalau partetiko denbora zati bat. Ik. ordubete.
2 . ordu. iz. (TE). Hora, momento; tiempo, época. Eguneko ordu jakiña, zeozer egitten danekua; garaia, sasoia. Heldu jatzu, ume, lotarako ordua. Ik. afalordu, bazkalordu, jatordu, lotarako ordu.
ordua izan. da/du ad.-esap. (OEH). Ser hora de. Ezkondu edo zeozer eitteko ordua dok. (Zirik 125).
orduak aurrera. esap. (OEH). Correr el tiempo, pasar las horas. Kintzena egun batian, orduak aurrera eta ez zan agiri Txoririk bere "kaixolara" (etxera). (Zirik 76).
orduak juan eta orduak etorri. esap. (TE). Pasando las horas. Orduak juan eta orduan etorri, hamen nozu zure zaiñ egun erdixan.
ordubi-ordubixak. esap. (EEE). Las dos en punto. Ordu bixetan etortzeko esan, eta hantxe agertu zan ordubi-ordubixetan, zein-da alemana balitz moduan..  Deklinau egin leike: ordubi-ordubixetan...
ordurarte (ordu arte) [ordu(ra) arte]. adlag. (VO). Hasta entonces, hasta aquel momento; hasta aquella época. Ik. arteraiñok, orduraiñok.
ordurik ordu. esap. De hora en hora. Antxiñako gau-zaintzailliak ordurik ordu kantau bihar izaten eban zer egualdi zan kanpotik. Ik. ordutik ordura.
ordutik ordura. esap. De hora en hora. Ordutik ordura doia geruago eta gaizkixago. Ik. ordurik ordu.
orduan.
1 . orduan. adlag. (TE). Entonces. Orduan bai izango dala gure poza!
2 . orduan. adlag. (TE). Puntual, a la hora . Orduan heldu naiz.
3 . orduan. lok. (EE). Entonces, por consiguiente, en tal caso, según eso. Kasu horretan. Bai, ezta? Ene! Horretxekin atarako dot orduan, txikixakin, e! / Gero harek ein eban urtebete eta gero Luis Bergaretxek hartu eban. Eta nik orduan, Alejandro Etxeberria zelan entzunda nekan, ni ibiltzen nintzan batera eta bestera eta diar ein esten. / Orduan, nun esan dozu euki zenduela? / Ezetz? Da hori zaratiori zerena dok pa orduan? (Zirik 75).
orduandik. adlag. (TE). Desde entonces ; desde aquel momento. Orduandik ez dot gehixago ikusi zuen aitta. / Orduandik urte asko pasau dira. (Zirik 67).
orduango. izlag. (OEH). De entonces. Orduango Eibarren ez ei zan iñor libratzen gaitzizenen batetik. (Zirik 90). / Orduango erregien arteko zerikusi haundiko autuetan [...]. (Ibilt 454).
orduangotxe. izlag. (OEH). De entonces (intensivo). [Zaldunak] aindu zetsan baietz, eta gaiñera esan zetsan nola ziran orduangotxe gabian alkarregaz izateko. (Ibilt 483).
orduantxe. adlag. (TE). En ese mismo momento; entonces, en ese caso. Orduantxe galdu zan betiko. / Eta emaztiak, orduantxe pozik, [...] esan zetsan ziraunki: [...]. (Ibilt 478). / Han inguruan ei ziran orduantxe "Zozua" ta "Pajaro", herriko akabatzaille ondo ezagunak. (Zirik 83). / Juramentuan behian ataratzen badetsazu beste emakumeren bat dabela maitte, sinistixozu orduantxe. (Ibilt 481).
ordubete. iz. (TE). Una hora [entera]. Ordubeteko arrantzak ein dittu zure umiak. / Handik ordubetera. (Zirik 113). Ik. ordu.
orduko.
1 . orduko. izlag. De entonces. Sasoi haretakua. Orduko lagunak ondo goguan dittut urtiak juan arren.
2 . orduko. adlag. (TE). Para entonces. Une haretarako. Orduko einda eukan dirua. Ik. ordurako.
3 . orduko. mend. (OEH). Tan pronto como, para cuando. Bezin laster. --Gure andriak alfonbra barrixa erosi jok --esan eban etxian sartu orduko. (Zirik 68). / Ha eguna zabaldu orduko mendira juaten da.
orduraiñok (orduraiño). adlag. (VO). Hasta entonces, hasta aquel momento; hasta aquella época. Une haretaraiño, sasoi haretaraiño. Orduraiñok ez zan usatzen hori. / Orduraiñok ez zan ikusten holako erroparik. Ik. arteraiñok, ordurarte.