Bilaketa aurreratua

oritz
Zk.0
Sarreraoritz
Aldaerak
Forma estandarra
Kategoria gramatikalaIzen arrunta
IturriaETNO: Eibarko hiztegi etnografikoa(2003)
BaliokideakCalostro, primera leche de los mamíferos tras parir.
EsanahiaBehixak (eta beste anuimalixa askok) kumia euki eta lehelengo egunetan eukitzen daben esne lodi odoltsua (ETNO). / "Txahala egin barri dan behixan esnia, sendua, horiskaria" (NA). / "Emakumeak eta animalia emeek umea egin ondoren izaten duen lehen esnea. Oso lodia eta koipetsua izaten da" (EEE, 132).
Adibideak · Txahala jaixotzen danian, lehelengo zikinkerixia kendu bihar jako ahotik, eta estu badago, ba, binagria-edo bota ahora, espabillau deiñ. Eta behixari ondora eruaten bajako bai, behixak garbittu eitten jok. Bueno, danak ez, beste batzuk adarkadia igual, baiña normalian, txahala ipini onduan, ta mieztau ta mieztau ta mieztau eitten jok ta garbittu ta garbittu. Eta gero txahalari oritza emon bihar jakok, aman titixa lehelengo. Oritzik barik txahalik ez dagok etaratzerik! Oritza dok amak daukan esnia! Ta ama akabatzen bada, beste batena! Esnia barik, odol modokua. Nata modoko zer bat, gauza leun-leun bat, rosa kolorekua. Ha eraten ez badau txahalak, akabauta dagok! Haxe eran bihar jok lehelengo; aunke sea Donostiatik ekarritta. Txahala jaixo ta ama akabauta badago, nunbaitten, auzuan edo han edo Elgoibarren edo, nunbaittetik. Bai! Baitta neuk emon be! Gurian jaixota igual, txahala, ezta, gaur? Ta beste baten ama akabatzen bada, ba, "Koño! Badaukek?" eta eruan litro bi edo... Gero, behin jatordu bat edo eiñ ezkeriok, gero, edozer. Batzueri ensegida garbitzen jakue, erateko moduan, eta beste batzueri igual hamar bat egun edo. Batzuek asko bizkorrago garbitzen dia, igual hiru egunera, ba, esne garbi-garbixa. Baiña honetxek pintionek be, zortzi egun eta ondiok txokolatia modoko sendua jaukek; odola ta esnia nahaste modoko holako.... / (VA)

· Behixan oritza askok gustora hartzen dabe. / (EEE)

Adibideak

Txahala jaixotzen danian, lehelengo zikinkerixia kendu bihar jako ahotik, eta estu badago, ba, binagria-edo bota ahora, espabillau deiñ. Eta behixari ondora eruaten bajako bai, behixak garbittu eitten jok. Bueno, danak ez, beste batzuk adarkadia igual, baiña normalian, txahala ipini onduan, ta mieztau ta mieztau ta mieztau eitten jok ta garbittu ta garbittu. Eta gero txahalari oritza emon bihar jakok, aman titixa lehelengo. Oritzik barik txahalik ez dagok etaratzerik! Oritza dok amak daukan esnia! Ta ama akabatzen bada, beste batena! Esnia barik, odol modokua. Nata modoko zer bat, gauza leun-leun bat, rosa kolorekua. Ha eraten ez badau txahalak, akabauta dagok! Haxe eran bihar jok lehelengo; aunke sea Donostiatik ekarritta. Txahala jaixo ta ama akabauta badago, nunbaitten, auzuan edo han edo Elgoibarren edo, nunbaittetik. Bai! Baitta neuk emon be! Gurian jaixota igual, txahala, ezta, gaur? Ta beste baten ama akabatzen bada, ba, "Koño! Badaukek?" eta eruan litro bi edo... Gero, behin jatordu bat edo eiñ ezkeriok, gero, edozer. Batzueri ensegida garbitzen jakue, erateko moduan, eta beste batzueri igual hamar bat egun edo. Batzuek asko bizkorrago garbitzen dia, igual hiru egunera, ba, esne garbi-garbixa. Baiña honetxek pintionek be, zortzi egun eta ondiok txokolatia modoko sendua jaukek; odola ta esnia nahaste modoko holako....VA
Behixan oritza askok gustora hartzen dabe.EEE