Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
lepaka. adlag. (TE). Cargando a hombros. Lepuan hartuta, kargatan. Lepaka behetik gora, mardotu dittue goiko lurrak.  Gitxi erabiltzen da.
lepaondo. iz. (ETNO). Variedad de gallinas y pollos que no tienen plumas en el cuello. Oillasko batzuk dia lepagorrixak, beste batzuei "lepaondua" esaten jakue.
lepatsu. izond. (TE). Corcovado,-a; cheposo,-a; jorobado,-a; giboso,-a. Lepuan edo bizkarrian korkobia daben pertsonia, korkobaduna. Lepua oker daukana. Jaiotzatik zan lepatsua. Ik. korkobadun.
lepo.
1 . lepo. iz. (TE). Cuello, pescuezo. Orduko gorabeheran lepua jokatu eban, nahiz bildurtixa izan. Ik. sama.  Eibarren gehixago erabiltzen da sama.
2 . lepo. iz. (TE). Hombro, espalda. Oratu zetsan kopetetatik eta sastakai zorrotza sartu zetsan lepotik eskuturra aurkittu arte.  Hau esanguriau normalagua da cuello baiño.
3 . lepo. iz. (TE). Collado, cima, cumbre. Lepo baten gaiñian zan haren jauregixa. / Aizgorrittik begiratu eta jira guztian lepo hutsa.
lepo-era. iz. (ETNO). Correa con que se ata el buey al yugo; correa. Buztarrixa idixen burura lotzeko uhalak. Ik. burtera, larako.
lepora jaso. du ad. (TE). Levantar, alzar al hombro. Ez dakit zenbat arruako harrixa, hogei bidar jaso dau lepora.
lepotik. postp. (OEH). A expensas (de), a costa (de). Norbaiten lepotik afari dotoria ein eban. (Zirik 37).
lepua berotu [lepoa berotu]. esap. (TE). Calentar las espaldas, zurrar. Egurra emon. / "Tundir a palos, calentarle las espaldas" (TE, 524). Berebiziko onduen berotu zetsen lepua.
lepua jaso [lepoa jaso]. esap. (TE). Encogerse de hombros. Zeozek ardura ez deskun seiñale moduan lepua altzau; paso egin. / "Se dice por desdén o menosprecio, como gesto con el que se desentiende uno de alguna cosa" (TE, 524). Hartzekoduneri, lepua jaso eta kitto. / Lepua jaso eta bertan behera laga eban.
lepuan hartu [lepoan hartu]. du ad. (TE). Coger, llevar a hombros. Bizkarrian hartu. Gaixua, lepuan hartuta eruan eban ostatura. Ik. altzuan hartu, soiñian hartu.
lepotx. iz. (NA). Joroba; corcova; chepa; giba. Ik. korkoba.
lera. iz. (ETNO). Narria; trineo. Bedarra, idia edo simaurra karriatzeko burpil bako burdi modokua. Ik. narra.
lera-partika. iz. (ETNO). Pértiga de la narria. Ik. bulpartika, partika.
lerden. izond. (JSM). Esbelto,-a; espigado,-a; apuesto,-a. Zuzena izanda, luzetasun eta mehetasun egokixa edo dotoria dabena. Liraiña. Ik. lirain.
letaiña (letania) [letania]. iz. (TE). Letanía. "Por antonomasia la que tenía luger a través de los montes, le víspera de la Ascensión" (TE, 524). Asensio bezperan, mendirik mendiko letaiñia.
letaiñako (letaniako) [letaniako]. iz. (TE). Fiesta de la letanía en Arrate el primer domingo de mayo. "Se dice de la fiesta que en Arrate se celebra el primer domingo de mayo" (TE, 524). Letaiñakuan etorriko zara Arraterako.
Lete. abiz. (TE). Lete (apellido en Eibar). Ardantzan, Elosu esaten zetsen bat, zan Lete.
letoi. iz. (TE). Latón. Kobriaz eta zinkaz osatutako aleaziñua. Letoia da, burdingorrixa eta zinka nahaste. Ik. burdiñori.
letra.
1 . letra. iz. (TE). Letra; grafema. "Letra del alfabeto" (TE, 524). Jaungoikuan izena hiru letrako hitz eziñ esandakua zan.
2 . letra. iz. (TE). Letra de cambio; letra. Diru kontuetakua. Gaur tokatzen da Bankuan zor doten letria.
letrero. iz. (OEH). letrero, cartel. Ate aurrian edo ate-buruan letrero bat. (Zirik 70).
letxuga. iz. (ETNO). Lechuga (Lactucca sativa).
leun (legun).
1 . leun (legun). izond. (TE). Suave, liso,-a; terso,-a. Haren azal leguna, uste aingeru batena (dala). / Liz-papel latza ta leuna daukaguz. (Zirik 115).
2 . leun (legun). izond. (TE). Suave, agradable, grato,-a. Berbetan leguna, baiña bihotz gogorrekua.
3 . leun (legun). adlag. Suavemente, dulcemente. Leun-leun etxeko atia zabaldu eban. (Zirik 25). / Leun egitten dau berba baiña kontuz harekin!  Adizlagun moduan leun gehixago darabigu leunki baiño.
leundu, leuntze.
1 . leundu (legundu), leuntze. da/du ad. (TE). Suavizar(se), ablandar(se). Leun edo leunago bihurtu, laztasuna edo gogortasuna galdu edo kendu. Saskar harek, ez dau ezer ein gauzak leguntzeko. / Gizon arteko gorrotuak leguntzia ez bada, berriz be izango dogu gerria. / Mutillan edukaziñua leunduko zala pentsaurik. (Zirik 79).
2 . leundu, leuntze (legundu, legundutze). du ad. (TE). Afinar, alisar, suavizar; pulir. Piezen mogimenduango laztasuna arindu. / "Piezen gaiñazala zimurrik eta laztasunik barik laga" (ETNO). Orixuagaz legundu biharra dauka giltz horrek. / Legundutzia eskatzen dabe makiña horrek darabixezen zaratak. / Leuntasun gitxi jakek hónek piezok. Ez dauaz hórrek hain gaixki; hik hutsagaittik illetia joten dok. / Beste itxura bat hartzen jok (pieziak) legundu eta gero. Ik. akabau.
leungarri (legungarri). iz. (TE). Grasa industrial, lubrificante; suavizante. "Pieza biren arteko marruskadura edo rozamientua leguntzeko gaixa, kopia gehixenetan" (ETNO). Legungarri apur bat ein biharko detsazu burdixari, hainbeste orrua ez deixan egiñ.
leunkerixa (legunkerixa) [leunkeria]. iz. (TE). Adulación, lisonja, halago. Koipekerixazko abonatzia, zurikerixia. Harrua zanetik, ez eban ezer entzun nahi legunkerixia izan ezik.
leunki (legunki).
1 . leunki (legunki). adlag. ( -). Suavemente. Leun, gozo. Esan zetsan legunki: [...]. (Ibilt 475). Ik. leun.  Ez da normalian leunki berbia erabiltzen eta bai leun.
2 . leunki (legunki). iz. / izond. (AN). Adulador,-a, lisonjero,-a. Leunkerixaz berba egitten dabena. [...] legunkixen berba legunak, famia, gure ondren putza, dan-dana mundu honetan huskerixa hutsa. (Ibilt 196). Ik. leun.  Ez da normalian berbiau erabiltzen.
leuntasun (leguntasun). iz. (ETNO). Suavidad, tersura, lisura. Laztasun edo gogortasunik eza. -Leuntasun gitxi jakek hónek piezok. -Ez dauaz hórrek hain gaixki; hik hutsagaittik hilletia joten dok.