Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
© Jaione Isazelaia
hatx (hatx, haitz) [haitz]. iz. (TE). Peña; roca. Aitzgorri baiño gorrixago agertzen da Anbotoko hatxa. / Hatxa baiño gogorraua haren bihotza.  Eibarko apellidua da Atxa; eta basarrixa be bada horrekin izenorrekin, Atxa edo Atxekua.
hatx-bizkar [haitz-bizkar]. iz. (TE). Peña, peñasco. Anbotoko hatx-bizkarra agiri zan Bizkai aldetik.
hatx-buru (haizburu, haitz-buru) [haitz-buru]. iz. (TE). Cabezo; peñón, peñasco . Ogoñoko haiz-burutik itsasora salto eittia gura eban. / Ogoñoko hatx-burutik itsasora jaurti zan. / Haitz-buru hartan, igoeria errezagua jatxieria baño.
hatx-gain [haitz-gain]. iz. (TE). Cumbre de la peña. Alluitzko hatx-gaiña, bide-txingor estu bat bezela.
hatx-gorri. iz. (TE). Peña desnuda de vegetación. Anboto, hatx-gorrixa Aitzgorri baiño gehixago. Anton. lur-mendi.