e-berba lehiaketa mundu digitalean hain ohiko diren ingelera jatorriko berbentzat euskarazko pareko egokia asmatzeko edo topatzeko lehiaketa izan da.
Dagoeneko baditugu irabazleak. Boto gehien jaso dituen e-berba GORROTER izan da hater adierazteko, eta epaimahaiak PLANTITXURAÂ e-berba hautatu du postureo hitzaren pareko.
GORROTER berba Karmen Sarasketak asmatu du, eta bera izan da herritarren saria jaso duena. Epaimahairen saria zozketa bidez eman da; izan ere, PLANTITXURA berba asmatu duena izen-gabe moduan aurkeztu da lehiaketara. Zozketan irabazleak Gaztelekuko Ongi etorri euskarara egitasmoko ikasle taldea izan da.
Honako hauek izan dira boto gehien jaso dituzten gainerako e-berbak: eragiler (influencer), bideomari (youtuber), pitofoto (meme), zapuzt (spoiler), txio-buru (trendig topic), neurretratu (selfie), sasimezu (fake), ZZI (DIY).