Zenbateraino ezagutzen dituzu zure hizkuntza eskubideak?

Egia ala gezurra da?

 

- Jaurlaritzak zerbitzu bat du herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzeko: Elebide.

- Udalean zerbitzua hizkuntza ofizial bietan jasotzeko eskubidea daukat.

- Legeak EAEko administrazio publikoak behartzen ditu herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzera.

- EAEko enpresa eta establezimendu handiek ez dute obligaziorik arreta euskaraz egiteko.

- Bi lekutara jo dezaket nire hizkuntza-eskubideak urratzen badituzte, Elebidera eta Behatokira.

- Udaletxean ez badidate nik nahi dudan hizkuntzan, euskaraz edo gaztelaniaz, arreta ematen, Elebidera jo behar dut ezinbestean, hori baita administrazio publikoetan egindako urraketak salatzeko zerbitzua.