Ea zenbat asmatzen dituzun!
1. Gaur egun euskara EAEn, Nafarroako eremu batzuetan eta Ipar Euskal Herrian hitz egiten da, baina badakizu noraino iristen zen euskara I. mendean?
a. Gaur egungo Espainiako iparralde osoan hitz egiten zen.
b. Santanderretik Lleidara
2. Hori ikusita, pentsa daiteke euskarak atzera egin duela asko, baina egia da euskarak eutsi egin diola, nahiz eta faktore asko kontra izan dituen. Horren harira, nork esan zuen euskararen misterioa ez dela bere jatorria, baizik eta bere iraupena?
a. Aita Villasantek
b. Koldo Mitxelenak
c. On Joxe Miguel Barandiaranek
3. Bernat Etxeparek idatzi zuen euskarazko lehen liburua: Linguae Vasconum Primitiae. Noiz?
a. XV. mendean
b. XVI. mendean
c. XIX. mendean
4. Euskalkiak edo dialektoak noiz eta nork aipatu zituen lehen aldiz?
a. Luis Luziano Bonapartek (Napoleon Bonaparteren ilobak), XIX. Mendean
b. Manuel Larramendi jesuitak, 1729an
5. Noiz sortu zen euskara batua?
a. Aurreko mendean, 50eko hamarkadan
b. 1960ko hamarkadan