Euskara maila egiaztatzeko tituluak. Zein dira baliokide?

Gaurkoan ariketa hau proposatzen dizugu:

Euskararen jakite-maila egiaztatzen duten hainbat titulu eta ziurtagiri nahasian jarri dizkizugu hemen azpian, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren maila hauekin parekatzeko:

B1 B2 C1 C2

Mailen deskribapena hemen ikus dezakezu: https://labur.eus/I6Udi

Zein da zeinen baliokide?

• Osakidetzako 4. hizkuntza-eskakizuna.

• Hizkuntza Eskola ofizialetako 3. maila (Antzinako Ikasketa Plana).

• HAEE-IVAPen 2. hizkuntza-eskakizuna.

• HABEren 4. mailako eta C2 mailako ziurtagiriak

• EGA

• Hizkuntza Eskola Ofizialetako Maila Aurreratua

• Hezkuntzako Irakaspostuen 1. hizkuntza-eskakizuna.

• HAEE-IVAPen 3. hizkuntza-eskakizuna.

• HABEren 3. mailako eta C1 mailako ziurtagiriak.

• HAEE-IVAPen 1. hizkuntza-eskakizuna.

• Hizkuntza Eskola ofizialetako 5. maila (Antzinako Ikasketa Plana).

• HAEE-IVAPen 4. hizkuntza-eskakizuna.