Albisteak Argitalpenak Estekak Hiztegia Twitter

Hiztegia

Berbia

Eskribidu billau nahi dan berbia. Erabili * ordezko moduan. Esaterako: era* (era-z hasten diran berbak agertuko dira). Edo *era (era-z amaitzen diran berbak agertuko dira). Eremu guztietan klikatu ezkero, atal guztietan billauko da berbia (adibidietan, jakingarrixetan...).  Zehaztasun gehixago nahi ezkero billaketa aurreratua erabili.

Argitalpenak

Liburu hau Juan San Martin bekaren 2. edizioko irabazleak egindako lanaren emaitza da. Juan San Martin beka Eibarko Udalak kaleratzen du UEUrekin lankidetzan.

Albisteak

GIDABAIMENA EUSKARAZ

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika Sailburuordetzak B motako gidabaimena euskaraz eskuratzeko ekimena jarri du martxan.

Gidabaimena euskaraz lortzeko aukera ematen duten autoeskolen artean Eibarko Solozabal autoeskola dago, eta honako materiala aurkitu daiteke bertan: trafikoaren araudia euskaraz, multimedia programa erakargarria eta azterketa eguneratuez osatutako CDa. Gainera, propio prestaturiko irakasle euskaldunak daude.

Dagoeneko badira baliabide teknikoak eta pertsona aproposak prestakuntza akademikoa eta azterketak euskaraz egin ahal izateko.

MARRAZKI BIZIDUNAK EUSKARAZ

Opor garaia dator eta umeek denbora gehiago pasatzen dute telebistaren eta ordenadorearen aurrean, gurasook oporrak hartu arte behintzat. Azpian duzuen helbide horretan sarean dauden euskarazko marrazki bizidunak dituzue. Kontuan izanik ohiko telebistako eskaintza ia guztia gazteleraz dela, hor duzue aukera polita umeei euskarazko dibertsioa eskaintzeko.

http://marrazkiak.99k.org/

EUSKARAZKO IPUIN ETA POEMAK ENTZUNGAI

www.etxegiroan.com orrian ehun ipuin eta poemaren grabazioak daude musikaz gozatuak. Lan horren egileak Maria Uriarte eta Tomas dira. Etxeko ganbaran eta plazer hutsez egindakoak dira.

Bertan ume, gazte eta helduentzako euskarazko ipuinak daude grabatuta. Horretaz gain poemak, pasarteak eta narrazio laburrak ere badaude.

EUSKALTERM HIZTEGI TERMINOLOGIKO BERRITUA

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Euskalterm Terminologia Banku Publikoa berritu du interfasez eta funtzionaltasun berriekin osatuta. Euskalterm hiztegi terminologikorako sarrera www.euskadi.net/euskalterm gunean dago.

Horretaz gain 14 hiztegi terminologiko berri ere argitaratu dituzte:

EUSKARAZKO SOFTWAREAK DESKARGATZEKO AUKERA

Eusko Jaurlaritzaren www.euskadi.net web orriaren Euskara atalean edo honako helbide honetan klik eginda http://www.euskara.euskadi.net/r59-20660/eu/contenidos/informacion/euska... euskaraz eskuragarri dauden softwareak deskargatu ditzakezu zure ordenagailuan.

JUAN SAN MARTIN BEKAREN IBILBIDEA

Juan San Martin beka 2001 urtean jarri zuen abian Eibarko Udalak UEUrekin lankidetzan. Bekaren helburua euskarazko ikerketa sustatzea eta Juan San Martin eibartar euskalari eta ikertzailea omentzea da.

Albiste honi erantsirik duzuen dokumentuan 10 urte hauetan bekak egin duen ibilbidea duzue jasota.

EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGOAN 2.000 PRODUKTU INGURU

Euskarazko produkturen bat eskuratu nahian bazabiltza www.katalogoa.org web gunean euskarazko musika, liburuak, aldizkariak, jostailuak, jokoak, informatika produtuak, DVDak... eta abar aurkitu ditzakezu. Horiek guztiak atal desberdinetan sailkatuak agertzen dira, xehetasun eta informazio ugariz hornituak.

Momentu honetan euskarazko ia 2.000 produktu daude bertan jasota.

OPORRAK AFARIKETAN ETA JOLASETAN

Datorren astean, maiatzaren 9an hasi eta 12a arte, irekita egongo da Oporrak Afariketan eta Jolasetan egitasmoetan izena emateko epea. Izen-ematea Indianokua Gaztelekuan egin behar da 11:00-13:00 eta 16:00-18:00 bitartean.

Oporrak Afariketan egitasmoa LHko 1-6 mailetako umeei zuzendua dago. Aurten bi txanda egongo dira: lehena, ekainaren 27tik uztailaren 8ra; eta bigarrena, uztailaren 4tik 15era. Jolasetan egitasmoa, berriz, 5 urteko haurrei zuzenduta dago, eta txanda bakarra izango da, ekainaren 27an hasi eta uztailaren 8 arte, goizeko 10:00etatik 12:00etara.

OPORRETAN EUSKARAZ IRAKURTZEKO AUKERA

Pasa den urtean euskaraz helduentzako argitaratu ziren liburuen gida dago ikusgai Juan San Martin liburutegiko http://liburutegiak.blog.euskadi.net/eibar/lang/e/2011/04/15/euskaraz-ir... helbidean. Gida horretan fikziozko zein ez-fikziozko lanak aurkituko dituzue. Gida Leioako udal liburutegiak prestatu du liburutegien sare osorako.

Gida horretan agertzen diren liburu gehienak Juan San Martin udal liburutegian eskuratu ditzakezu. Aprobetxatu oporrak!

ERRENTA AITORPENA EUSKARAZ

Gaur, apirilak 12, hasten da Gipuzkoan 2010eko errenta aitorpena aurkezteko kanpaina. Zergadunek nahi izanez gero, aitorpenak euskaraz egin daitezke modalitate guztietan.

Gaur egun errenta aitorpena aurkezteko lau bide daude eta guztietan erabili daiteke euskara: