Albisteak Argitalpenak Estekak Hiztegia Twitter

Hiztegia

Berbia

Eskribidu billau nahi dan berbia. Erabili * ordezko moduan. Esaterako: era* (era-z hasten diran berbak agertuko dira). Edo *era (era-z amaitzen diran berbak agertuko dira). Eremu guztietan klikatu ezkero, atal guztietan billauko da berbia (adibidietan, jakingarrixetan...).  Zehaztasun gehixago nahi ezkero billaketa aurreratua erabili.

Argitalpenak

Azala

Antzuolako, Aramaioko, Aretxabaleko, Arrasateko, Bergarako, Eibarko, Elgoibarko, Eskoriatzako, Leintz-Gatzagako, Oñatiko eta Soraluzeko Udalak argitaratutako liburua.

Albisteak

Gaur Kalian Jolasian Bizikleta plazan.

Maiatzaren 29an, Euskal Jaiaren egitarauaren barruan, Kalian Jolasian egingo da 17:00-19:00 bitartean. Jolasok 5-8 urte bitarteko umeei  eta euren familiei zuzenduta daude.

Egitasmo honen bitartez umeek kalean lagunartean jolastea eta euskaraz jolastea sustatu nahi da.

Animatu eta etorri jolastera!

 

XII. Juan San Martin Beka deialdia argitaratu da

Urtez urte bekaren gaiak Juan San Martinek bere bizitzan zehar landutakoak dira. Aurtengo bekaren gaia ETNOLOGIA izango da.

Beka Eibarko Udalak kaleratzen du UEUrekin lankidetzan eta helburua euskarazko ikerketa sustatzea da.

Bekaren zenbatekoa 9.000 € da, eta interesatuek proposamenak irailaren 1etik urriaren 9 bitartean aurkeztu ahal izango dituzte Pegoran.

Euskararen transmisio mintegia maiatzaren 25ean

Aurtengoa V. edizioa izango da. Bertan hizlari izango dira: Gaizka Garitano, Pello Jauregi, Malores Etxeberria, Nekane Jauregi, Maider Aranberri, Naroa Cuesta, Miren Artetxe eta Jaime Altuna.

...eta Kitto! Euskara elkarteak antolatzen du Eibarko Udalaren babesarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

Izena emateko epea zabalik egongo da maiatzaren 21 arte. Interesatuek normalizazioa@etakitto.eus helbidera idatzi edota 943 200918 telefonora deitu beharko dute.

 

Hiztunpolisa. Jon Sarasua

Hiztunpolisa. Euskaltasunaren norabideaz apunteak liburuaren inguruak jardungo du Jon Sarasuak bihar PORTALEan

Eguna: maiatzak 6, asteazkena

Ordua: 19:00

Lekua: PORTALEko Areto Nagusia

Ekitaldia Harixari Emoten egitasmoaren barruan Eibarko Juan San Martin Udal Liburutegiak eta ..eta Kitto! Euskara Elkarteak lankidetzan antolatu dute.

Hitzaldia irekia da.

Euskararen agenda. Maiatza

Maiatza ekitaldiz betea dator: Euskal Jaia, Jon Sarasuarekin solasaldia, umeen bertso jaialdiak, Transmisio mintegia... Euskaraz gozatu!

Euskararen agenda. Apirila

Agenda honetan Eibarren euskaraz eta euskararen inguruan apirilerako antolatu diren ekitaldien berri ematen da.

"Barealdi magikoa" Coliseoan

Gaur, martxoak 25, Tanttakaren Barealdi magikoa antzezlana ikusteko aukera izango da 20:30ean Coliseoan. Emanaldi hau Korrika kulturalaren egitarauaren barruan dago. Sarrera 11€.

"Zamora" gatxizenen lehiaketako irabazlea

"Zamora" gaitzizenak izan du botu gehien lehiaketan eta ondorioz Ana Moya eibartarra izan da lehiaketaren irabazlea. Ana Moya "Zamora"ren biloba da, eta berak kontatu digu bere birraitonaren gaitzizenaren jatorria:

Nire amamam Luzia Otaduik betidanik kontatu zidan bere aitaren gatxizena eta horren arrazoia.

Luis Otadui zen bere izena, eta ZAMORA deitzen zioten. Nik ezagutu banuen ere, ez dut birraitona gogratzen, 1973 edo 1974 urtean hil zen txiki-txikia nintzenean.

Euskararen agenda. Martxoa

Agenda honetan martxoan zehar Eibarren euskaraz gozatzeko dauden aukerak topatuko dituzue.Ikusi erantsitako fitxategia.

Euskeraz Primeran! kanpaina martxan da

...eta kitto! Euskara elkarteak  urteetan martxan duen Berbetan egitasmoari bultzada emateko Euskeraz Primeran! kanpaina jarri du martxan Eibarko Udalaren laguntzarekin.

Kanpaina hau bereziki dendariei eta ostalariei zuzendua dago, eta 74 tabernak eta 191 dendak hartuko dute parte. Establezimendu horien konpromisoa bezeroari lehen berba euskaraz egitea da.

Kanpaina honen barruan hainbat ekintza antolatu dira: