Bilaketa aurreratua

goittibeherako
Zk.0
Sarreragoittibeherako
Aldaerakgoittibehera
Forma estandarra
Kategoria gramatikalaIzen arrunta
IturriaETNO: Eibarko hiztegi etnografikoa(2003)
BaliokideakGoitibera.
EsanahiaNormalian umiak erabiltzen eben. "Hiru oholez egindako triangelu egitura du. Hiru gurpil (normalean rodamientoak edo kojineteak) ditu, bata aurrean eta beste biak atzean. Aurreko ardatza mugikorra da eta hankekin eragiten zaio norabidea aldatzeko. Aldapak jaisteko erabiltzen da. Lauan baten batek bultza egin behar du" (EEE, 110). ILek be zelan dan detalle askokin dakar: IL, 89-90. / Vehículo construido con varias tablas y rodamientos, similar a un patinete grande, que se utilizaba para bajar cuestas como diversión
Adibideak · Goittiberia, erruereaz, gero rodamentuakin... Elgetako kamiñuan behera, ris-ras!. / (NA)

· Goittiberak?! bai! euki be bai! Lautara baten josi, rodamentuak aurrian, eta Isasixan behera!. / (NA)

· Batzuetan lagun bakarrak eruaten eban goittibeheria, baiña hurrenguan bi, eta hiru lagun be eruaten zittuan: bata, jarritta zoiana, gidarixa, eta bestiori -edo bestiok- haren bizkar aldian hankak firme jarri eta makurtuta. / (IL)

· Lindarira juaten giñan gu...! Igual goixian juan, ta gero arrasaldian be bai. Genkagun, holan karretilla zer batzuek, goittibeheria esaten gentsagun guk. Rodamientozko zerak ipini ta "brrruuu...". Hamen ibiltzen giñan gu gora ta behera! Ta gero ospittal aurrian foball modoko bat be bai. Peskan eta gitxi; gehixago foballian eitten gendun. Foballian eta kateka... Kateka zan, batzuek ipini poste baten onduan, ta beste batzuk beste onduan, ta antxitxiketan, zein lehenago aillegau batera ta bestera; alkarri harrapatzen. Untzagan be eitten gendun hori!. / (EA)

· Goittiberia, erruereaz, gero rodamentuakin... Elgetako kamiñuan behera, ris-ras!. / (NA)

Jakingarriak"Goittibeherako", halan agertzen da Eibarko udal-aktetan, XX mende hasieran (AN).
Esteka

Adibideak

Goittiberia, erruereaz, gero rodamentuakin... Elgetako kamiñuan behera, ris-ras!. NA
Goittiberak?! bai! euki be bai! Lautara baten josi, rodamentuak aurrian, eta Isasixan behera!.NA
Batzuetan lagun bakarrak eruaten eban goittibeheria, baiña hurrenguan bi, eta hiru lagun be eruaten zittuan: bata, jarritta zoiana, gidarixa, eta bestiori -edo bestiok- haren bizkar aldian hankak firme jarri eta makurtuta.IL
Lindarira juaten giñan gu...! Igual goixian juan, ta gero arrasaldian be bai. Genkagun, holan karretilla zer batzuek, goittibeheria esaten gentsagun guk. Rodamientozko zerak ipini ta "brrruuu...". Hamen ibiltzen giñan gu gora ta behera! Ta gero ospittal aurrian foball modoko bat be bai. Peskan eta gitxi; gehixago foballian eitten gendun. Foballian eta kateka... Kateka zan, batzuek ipini poste baten onduan, ta beste batzuk beste onduan, ta antxitxiketan, zein lehenago aillegau batera ta bestera; alkarri harrapatzen. Untzagan be eitten gendun hori!.EA
Goittiberia, erruereaz, gero rodamentuakin... Elgetako kamiñuan behera, ris-ras!. NA