kamixa (kamisa). iz. (NA). Ropa interior femenina antigua; saya interior. Kamixia badakizu zer dan ala? andrena da kamixia. Ez dozu erabilli sekula? nik bai! Zuk ez, zuk erabilliko zenduan kamixetia. Baiña guk, honaxeiñoko zera, kamixia, garbittu be eiñ ezinda, haolakotxe kanpania; eta gure amak eta zuen amamak eta... Ni gero hasi nitzan kamisetiakin, mangaduna, epela. / Zuk sekula ez zenduzen ikusiko kuleruak, lehengo zarrenak? Hamendik hona, puntillia; eta hanka-bittartia, hau zabalik dana! Nik neuk sekula ez dot jantzi, eneba! Eta gure amak eta, -"honek?! honek edarki!" -"edarki?!...". Gero halakon baten horraittio, ahiztia ekan jostuna, eta ez dakit ba nok esan etsan ero, ahiztiak ero bere burura etorri ero, kuleruak -ero ze esaten detsasue honeri?-. Harek bestiak, "pantaloiak". Pantaloiak eta kamixa luze-luzia, bere mangatxuekiñ eta, dotore! Gero, -"bai! jantziko dot ba kuleruok!": kuleruok barrutik, eta kamixia gaiñetik. Eske harek kamixak ezin zeiken sartu kuleruetan! Bueno! Gero, guk oin sostenak dakauzen moruan, sobrekorsa..