Bilaketa aurreratua

txintxarri
txintxarri (intxarri, zintzarri). iz. (TE). Cencerro; cencerro (pequeño); esquila. Aritxalarixa danetik, ipinixozu zintzarrixa urriñetik entzungo dana. / "Intxarrixa" eta "txintxarrixa" bat dia. Eta gero haundixa danian "dunbia" esaten jako. Kaballuak eta ibiltten dittuena, eta ardi errebañuan be aurrian eoten dia bat ero bi dunbia eruaten dabenak. / Txintxarrixa be bai; txintxarrixa da intxarrixa. Eta dunbia, bai, haundixagua, bai! Ardixak ibiltten dabe. Rebaiñuan aurrian egoten dira bi edo hiru dunbak ipinitta. Horrek eruten zeben zumitzezko zerakin eindakua. Gu hamendik juten giñen ardixekin Aretxabaletako Kurutzebarri mendiraiño; bai, juten giñen. Bi egun! Elgeta-Ubera aldien pasau gau bat, eta hurrengo egunien harutz. Ik. dunba, arran, tunbal.